29. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Espedientea, ingurumen-baimen integratuan aldaketa funtsezko bat egiteari buruz. Sustatzailea Sakana SCI da.

Bat etorriz Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legea garatzeko eta industriako isuriei buruzko Erregelamenduaren 15. artikuluan xedatutakoarekin (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onetsia), aditzera ematen da ezen aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), baita behean adierazitako Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espediente mota

Ingurumen-baimen integratuan aldaketa funtsezko bat egitea

Espedientearen kodea

0001-0051-2023-000008

Hasiera eguna

2023/12/29

Kudeaketa unitatea

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254-848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Sailkapena

Legeria

Jarduera

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

Sartu gabeko zentroa

1/2016 LegED, abenduaren 16koa

I. eranskina / 2.4

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

I. eranskina / 2.4

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

I. eranskina / 4.d) taldea

Instalazioa

BURDINURTU ASTUN GRIS ETA NODULARRA

Titularra

SAKANA SCI

Zentroaren zenbakia

3113801416

Tokia

2. poligonoa, 1320., 1321. eta 1071. lurzatiak

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 578.941,763 eta Y: 4.752.397,970

Udalerria

LAKUNTZA

Proiektua

Instalazioaren aldaketa, jarduerak eta nabeak bateratzeko

Informazioa eskatzeko organoa

BAIMEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

BAIMEN BULEGOA

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen erregistro orokor elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabilita.

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 5ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.

Iragarkiaren kodea: F2400311