29. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

278E/2023 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira inbertsioen programetarako eta toki programaziorako inbertsioak ordaintzeko eta justifikatzeko eskatzen diren dokumentazio ereduak.

Toki Inbertsioen Plana arautzen duen martxoaren 22ko 8/2022 Foru Legea 2022ko apirilaren 1ean sartu zen indarrean, eta bere 25. artikuluan zehazten du nolakoa den prozedura behin betiko sartzen diren inbertsioen ekarpen ekonomikoa ordaintzeko eta justifikatzeko. Zehazki, artikulu horren 6. apartatuan adierazten da zer dokumentu aurkeztu behar diren inbertsioak justifikatzeko.

Hor aipatzen da, orobat, inbertsioak behin-behinean sartzeko ebazpenean edo ebazpenetan argitaratuko direla obren finantzaketari buruzko ziurtagirien gaineko eta kontratuei buruzko foru legeria betetzearen gaineko dokumentazio ereduak (j dokumentua eta k dokumentua, hurrenez hurren).

Onetsi dira inbertsio lerroak behin-behinean sartzeko ebazpenak, inbertsio programetarako (uraren goi-hornidura eta hiri hondakinen tratamendua) eta toki programaziorako (hornidurako, saneamenduko eta euri-uretako sareak; zoladura-lanak sareekin; sarerik gabeko zoladura-lanak; zeharbideen urbanizazio-lanak eta udal eta kontzejuetako zuzkidurak), baina ez dira onetsi aipatu dokumentazio ereduak; hori horrela, Toki Azpiegituren Zerbitzuak, 2023ko azaroaren 16ko txostenaren bidez proposatu du inbertsio programen eta toki programazioaren inbertsio lerro guztietarako eredu bat onets dadila, 1. eranskinaren araberakoa, ziurtagiria egiteko inbertsioaren finantzaketari buruz eta kontratuen foru legeria betetzeari buruz.

Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Inbertsioen programetarako eta toki programaziorako inbertsioak ordaintzeko eta justifikatzeko eskatzen diren dokumentazio ereduak onestea, honako xehetasunekin:

–Idazkariak egin beharreko ziurtagiriaren eredua, obren finantzaketari buruzkoa, berariaz adierazita jasotako edo onartutako dirulaguntzak eta laguntzak, eta kontratazio publikorako foru legeria betetzeari buruzkoa (1. eranskina).

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aditzera ematea Administrazio Publikoek haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezaketela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko azaroaren 16an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

1. ERANSKINA.–ZIURTAGIRI EREDUA, OBREN FINANTZAKETARI BURUZKOA ETA KONTRATUEN FORU LEGERIA BETETZEARI BURUZKOA

Ni, .................................................................................................................................... jauna/andrea, .............................................................................. toki-erakundeko (IFZ: .....................................) idazkaria naiz, eta ..................................................................................-ri dagokionez, honako hau

ZIURTATZEN DUT:

–Arestian aipatutako inbertsioaren finantzaketari buruz: (hautatu dagokiona).

EZ da bestelako laguntza publiko edo pribaturik jaso edo onartu aipatu inbertsioa finantzatzeko.

BAI, inbertsio hori finantzatzeko beste laguntza publiko edo pribatu batzuk jaso edo onartu dira; hona xehetasunak:

ERAKUNDE PUBLIKO EDO PRIBATUA

JASOTAKO EDO ONARTUTAKO LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

–Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea bete da.

Eta horrela ager dadin, bidezko ondorioetarako, honako hau sinatzen dut, ...............................k ontzat emana.

...............................................n, 20....(e)ko ....................................aren ...........(e)(a)n.

Alkateak / udalburuak ontzat emana

Toki-erakundeko idazkaria

Sinatua

Sinatua

Iragarkiaren kodea: F2400103