29. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

82/2023 FORU AGINDUA, abenduaren 27koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Abeltzaintza Zerbitzuko Segalink aplikazio informatikoaren mantentze-lan zuzentzaile eta ebolutiboak kontratatzeko kudeaketa-esleipena.

Kontuan harturik 2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 35/2022 Foru Legearen hogeita bigarren xedapen gehigarriak (Laguntza kontratuak eta enkarguak, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsetik –NBEUF– eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsetik –LGENF– heldu diren laguntzak kontrolatzeko) honako hau ezartzen duela: Europako Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 907/2014 (EB) Erregelamendu delegatuaren bidez osotu zen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua erakunde ordaintzaile eta beste organo batzuei, finantza kudeaketari, kontuen likidazioari, bermeei eta euroaren erabilerari dagokienez; hori horrela, bermatzearren bete egiten direla erregelamendu delegatu horrek Europako NBEUF eta LGENF funtsen kontuak kitatzeko prozedurari dagokionez ezartzen dituen betebeharrak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak laguntza kontratuak egiten ahalko ditu, kontrolatu eta egiaztatze aldera Europako funts horietatik heldu diren laguntzen eskatzaileei ordainketak egiteko oinarri gisa hartzen diren egitateak, edo aldezte aldera Nafarroako Foru Komunitateko Erakunde Ordaintzailearen eginkizunen betetzea. Era berean, mandatua eman diezaieke Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren entitate instrumentalei eginkizun horiek betetzeko.

Ikusirik Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 252/2023 Foru Dekretuaren 1. artikuluaren arabera Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari dagokiola Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan eskuratuak dituen eskumenak betetzea: unibertsitateko jarduera planifikatu eta programatzea; ikerketa zientifikoa, garapen teknologikoa eta berrikuntza bultzatu, planifikatu, gauzatu eta ebaluatzea; egoitza Nafarroan duten unibertsitateen nazioartekotzea eta Foru Komunitateko jarduera berritzailea sustatzea; Europar Batasunaren zientzia, ikerketa, garapen eta berrikuntzako politiken jarraipena egitea; erosketa publiko berritzailearen prozedurak bultzatu, planifikatu eta koordinatzea; aipatu jarduerek sortzen dituzten kalitatea eta lehiakortasuna sustatu, planifikatu eta ebaluatzea; Foru Komunitateko Administrazioaren sistema informatikoak eta telekomunikazioak bultzatu, sustatu, modernizatu, berritu eta garatzea; eta indarra duten xedapenetan emandako gainerako eskudantziak.

Ikusirik 2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan honako aurrekontuko partida hauek sartu direla, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren 2023ko ekitaldiko aurrekontuko partiden baliokideak direnak.

700004-70100-2273-411003 partida, "Enkargua Tracasa Instrumental sozietateari. Zerbitzu informatikoak" izenekoa.

Ikusirik Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari helarazi diola SEGALINKen mantentze-lan zuzentzaile eta ebolutiboa egiteko proiektuaren lanak kontratatzeko eskaera. Izan ere, azken urtean nabarmen handitu dira Elikagaien Segurtasunaren eta Abeltzaintzako Langelen Ataletik eta Animalien Ongizatearen Ataletik datozen behar funtzionalak, eta, horren ondorioz, SEGALINK aplikazioaren mantentze-lan zuzentzaile eta ebolutiboko zerbitzu informatikoak kontratatu behar dira. Aplikazio horrek euskarria ematen dio Abeltzaintza Zerbitzuari jarduketa eremu horietan.

Ikusirik unitate eskudun korporatiboak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari jakinarazi diola gaur egun ezinezkoa dela kontratazio hori izapidetzea, dauden lan-kargak direla-eta.

Ikusirik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14. artikulua, non ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren organoek esleitzen ahalko dizkietela eskubide publikoko eta hari lotutako edo haren mendeko beste organo, organismo edo erakunde batzuei, beren eskumeneko jarduera material eta teknikoak, eraginkortasunagatik edo beroriek egiteko bitarteko tekniko egokiak ez dituztenean; izan ere, artikulu horren beraren 3. apartatuan adierazten denez, departamentuen titularrek batera emandako baimena beharko da kudeaketa-esleipena hauetako bati egiten zaionean: organo esleipen-emailea atxikia duenaz beste departamentu bateko administrazio-organo bati, edo beste departamentu baten menpeko erakunde edo entitate publiko bati.

Ikusirik Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak baduela aurrekontu-zuzkidura, bai eta lan horien kontratazioaren edo enkarguaren beharrak eta xedea zehazteko langile tekniko kualifikatuak ere, bidezkoa da, eraginkortasun-arrazoiak direla-eta, departamentu hori arduratzea lan horien lizitazioaz edo enkarguaz, eta, beraz, beharrezkoa da Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren arteko lankidetza gauzatzea kudeaketa-esleipen honen bidez.

Ikusirik baimendutako esleipenaren xedea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak erabaki honen izenburuan aipatutako proiektua kontratatzea edo enkargatzea izanen dela, eta proiektu horrek beharrezkotzat jotzen den gauzatzeko epea izanen duela.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua.

Baimentzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiak kudeaketa-esleipen bat egitea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari, Abeltzaintza Zerbitzuko SEGALINK aplikazio informatikoaren mantentze-lan zuzentzaile eta ebolutiboak kontratatzeko edo enkargatzeko.

2. artikulua.

Kudeaketa-esleipenaren xedeko prozeduren ondoriozko gastuen finantzaketa, horretarako beharrezko tramite guztiak egin eta gero, 2024ko ekitaldiko eta, behar izanez gero, hurrengo ekitaldietako gastuen aurrekontuan 2023ko gastu partida hauen baliokide diren partiden kargura eginen da:

–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua:

700004-70100-2273-411003 partida, "Enkargua Tracasa Instrumental sozietateari. Zerbitzu informatikoak" izenekoa.

3. artikulua.

Erabaki hau igortzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Informazioa Kudeatzeko Atalera eta departamentu horietako kontu-hartzailetza delegatuetara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Azken xedapena.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2023ko abenduaren 27an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Jose María Aierdi Fernández.

Iragarkiaren kodea: F2400386