29. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

3/2024 FORU AGINDUA, urtarrilaren 19koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren martxoaren 16ko 19/2023 Foru Agindua (haren bidez 366 eredua onetsi zen, "Hondakinak hondakindegietan uztearen eta hondakinen errausketaren eta koerrausketaren gaineko zerga. Autolikidazioa" izenekoa), eta arautzen baita zergaren lurralde-erregistroan inskribatzea.

Zenbait zerga aldatzeari eta beste tributu neurri batzuk aldatzeari buruzko abenduaren 26ko 22/2023 Foru Legeak zenbait arau aldatzen ditu, eta horietako bat Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legea da.

Zehazki, foru lege horren 34.1 eta 38.1 artikuluak aldatzen ditu, Nafarroako Hondakinen Erakunde Publikoaren figura ezabatzeko, Nafarroako toki erakundeen ordezkari gisa, hondakinen gaineko zergaren autolikidazioari eta ordainketari dagokienez toki erakundeek dituzten betebeharrak betetzeko.

Horrez gain, 34.2 artikulua aldatzen du, zergadunen ordezkoak izan daitezen hondakinen errausketa edo koerrausketa egiten den instalazioak edo hondakindegiak kudeatzen dituztenak, eta ez haien titularrak.

Foru agindu honen helburua da aldaketa horiek egitea martxoaren 16ko 19/2023 Foru Aginduan, zeinaren bidez 366 eredua onetsi baitzen, "Hondakinak hondakindegietan uztearen eta hondakinen errausketaren eta koerrausketaren gaineko zerga. Autolikidazioa" izenekoa.

Foru agindu honen bidez garatutako erregelamendu ahalaren erabilera bat dator premiaren, eraginkortasunaren, proportzionaltasunaren, segurtasun juridikoaren, gardentasunaren eta efizientziaren printzipioekin, zeinak ezarrita baitaude Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Gobernua gaituta dagoenez behar beste xedapen emateko, garatu eta gauzatu dadin abenduaren 26ko 22/2023 Foru Legea, zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzekoa, foru lege horren azken xedapenetako laugarrenaren arabera,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Aldatzea Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren martxoaren 16ko 19/2023 Foru Agindua (haren bidez 366 eredua onetsi zen, "Hondakinak hondakindegietan uztearen eta hondakinen errausketaren eta koerrausketaren gaineko zerga. Autolikidazioa" izenekoa), eta arautzea zergaren lurralde-erregistroan inskribatzea.

19/2023 Foru Aginduaren 2. artikuluak testu hau izanen du:

"2. artikulua. 366 eredua aurkeztu behar duten zergapekoak.

Zerga ordainaraztea Nafarroako Foru Komunitateari dagokionean, Hitzarmen Ekonomikoaren 40 quater artikuluarekin bat, honako pertsona edo entitate hauek aurkeztu beharko diote 366 eredua Nafarroako Foru Ogasunari: Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluan aipatzen diren pertsona fisiko edo juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko entitateak, baldin eta zergapekoen ordezkoak badira, edo, kasua bada, zergapekoak, bat etorriz Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen 34. artikuluarekin."

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean izanen du indarra eta hasiko da aplikatzen 2024ko apirilaren 1etik aurrera aurkezten diren autolikidazioetan, 2024ko lehen hiruhilekoaren likidazioaldiari dagokionez.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 19an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2401229