26. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERREGE BARDEAKO KOMUNITATEA

Hegazti harrapariek habia egiten duten eremura sartzeko murrizketa

Ikusirik 127/2024 espedientea, sarrerak mugatzekoa El Plano-Blanca Alta HBBE eremuaren zati batean, hegazti harkaiztar habiagileak babesteko, zeinean aurkezten baita Alejandro Urmeneta Komunitateko biologoaren txosten teknikoa, honi buruzkoa: "Paseariak sartzea murrizten hasteko beharra hegazti harraparien habiagintzako eremuetan".

Kontuan harturik Komunitateko biologoaren 2024-0004 txosten teknikoan azaltzen diren garaiak, espezie babestuak (arrano beltza, sai zuria, hontz handia, belatz handia eta sai arrea) ugal eta haz daitezen, zeinetatik ondorioztatzen baita lehenbailehen hartu behar direla sarrerak murrizteko neurriak, babestutako espezie horien ugalketa arriskuan jar ditzaketen eragozpenak gutxitzeko.

Kontuan harturik, indarreko ordenantzen arabera (117. artikulua), larrialdia denean, Komunitateko buruak hartzen ahalko dituela ekosistema mantentzeko beharrezko jotzen diren erabaki guztiak, edo Batzorde Iraunkorrari dagozkion erabakiak, hurrengo bileran gobernu organo horri erabakion berri emateko beharrarekin.

Horregatik guztiagatik, honako hau ebazten dut:

1. Sarrera debekatzeko eta mugatzeko agintzea txosten teknikoan aipaturiko hegazti harraparien ugaltze eremuetan, zehazki: El Plano-Blanca Alta hegaztiendako babes bereziko eremuan (La Gorra, Piskerra, La Ralla eta El Rallón). Debeku hau ezartzen da 2024ko otsailaren 1etik irailaren 8ra arte (biak barne).

2. Sarrera mugatzeari dagozkion seinaleak jar daitezela agintzea, hegazti harraparien ugaltze eremu nagusietan, haiek ikusteko moduko tokietan, bisitariek behar bezala jakin dezaten murrizketa hori badagoela.

3. Neurri honen berri ematea Komunitatearen web-orriaren arduradunei, zabaldu eta argitara dezaten.

4. Berri ematea Komunitateko Landazaintza Zerbitzuari, jakinaren gainean egon daitezen eta kontrola egin dezaten.

5. Berri ematea Guardia Zibilari (Castejongo SEPRONA), Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko Landazaintza Zerbitzuari, eta Foruzaingoari.

Tuteran, 2024ko urtarrilaren 31n.–Komunitateko burua, José María Agramonte Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2401758