20. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

364E/2023 EBAZPENA, abenduaren 28koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntza honen 2024ko deialdia onesten baita, NPBPEaren esparruan: "4659-Nekazari gazteak lanaldi partzialean ezartzeko laguntza". DDBN identifikazioa: 736462.

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen esklusiboa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan.

Lege organiko horren 56.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, eta bat etorrita jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta antolamenduarekin, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Nafarroaren barnean jarduera ekonomikoa planifikatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen osoa.

Eskumen horien artean dago nekazari gazteak beren gain jar daitezela sustatzea, esku hartze hori lagungarria baita belaunaldi aldaketa egiteko, biztanleria finkatzeko eta landa eremuetan jarduera sortzeko.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduak, 2021eko abenduaren 2koak, Europar Batasuneko estatuek, Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan (NPEaren plan estrategikoak), egin beharreko plan estrategikoetarako laguntzari buruzko arauak ezartzen dituenak –aipatu laguntza Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatzen da–, eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduak indargabetzen dituenak, 75. artikuluan nekazari gazteak, nekazari berriak eta landa enpresa berriak ezartzeko laguntzak jasotzen ditu.

Laguntza horien helburuak hauek dira: nekazari gazteak eta beste nekazari berri batzuk erakartzea eta horiei laguntzea, landa eremuetan enpresa garapen jasangarria erraztea, eta landa eremuetan enplegua, hazkundea, genero berdintasuna, gizarte inklusioa eta tokiko garapena sustatzea.

NPBPEak (2023-2027) neurrien artean INSTAL (75) izeneko esku hartzea jasotzen du, nekazari gazteak eta nekazari berriak ezartzeari eta landa enpresa berriak abian jartzeari buruzkoa. Esku hartzean nekazariak ezartzeko bi tipologia aurreikusten dira: alde batetik, adinaren arabera, gazteak ezartzea, 41 urtera arte, eta, bestetik, nekazari berriak ezartzea, 56 nekazari arte.

Gainera, gazteak ezartzearen kasuan, bi tipologia aurreikusten dira, proiektatutako ustiategiaren dimentsioari dagokionez hartutako konpromisoen arabera eta ezartzen diren pertsonek nekazaritza jardueran duten dedikazioari dagokionez.

Horrela, gazteak ezartzeko, 6961.1.1 esku hartzea ("Nekazari gazte profesionalak ezartzea") eta 6961.1.2 esku hartzea ("Nekazari gazteak lanaldi partzialean ezartzea") aurreikusten dira.

6961.1.2 esku hartzea ("Nekazari gazteak lanaldi partzialean ezartzea") lanaldi partzialeko ustiategien titularrei zuzenduta dago, batez ere muga naturalak dituzten landa eremuetan daudenei, baldin eta haien jarduera nagusia nekazaritzakoa ez bada, baina nekazari profesionalentzako eskatzen dena baino neurri txikiagoko nekazaritzako ustiategietan beren gain jartzeko konpromisoa hartzen badute.

Nafarroan aplika daitezkeen esku hartzearen oinarrizko elementuak eta laguntzaren eskabideak baloratzeko irizpideak NPBPEan (2023-2027) daude jasota, INSTAL (75) fitxan –nekazari gazteak eta nekazari berriak ezartzea eta landa enpresa berriak abian jartzea–.

Kontuan izanik gizonen eta emakumeen arteko desparekotasunak, eta sektorean dauden emakumeen tasa txikia dela, aintzat hartu da generoaren balorazioaren irizpidea ezartzea, martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoarekin bat (3/2007 Lege Organikoa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa).

Nafarroako Gobernuaren 2023ko uztailaren 26ko Erabakiaren bidez, baimena eman zaio Landa Garapeneko zuzendari nagusiari 260.000 euroko gastua konprometitzeko laguntza horien 2024ko ekitaldiko deialdia finantzatze aldera, 2024 eta 2026 ekitaldien kargura, bai eta deialdi horretarako baimendutako kreditua handitzeko ere, INSTAL (75) esku hartzean jasotako edozein deialditan erabili gabeko kredituen kargura. Esku hartze horretan, nekazari gazteak eta nekazari berriak ezartzen laguntzeko sistemak jasotzen dira; gehienez ere 260.000 euro dira ekitaldi bakoitzean.

Ebazpen hau ematen da maiatzaren 24ko 49/2023 Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehenbizikoaren babesean; foru dekretu horren bidez arautzen da nekazaritza politika erkidearen plan estrategikoaren gobernantza sistema, haren antolakuntza eta funtzionamendua. Izan ere, azken xedapen horrek ahalmena eman zion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko titularrari, bere eskumenen barruan, behar diren xedapen guztiak emateko foru dekretua garatu eta betearazteko, eta, bereziki, nekazaritzarako Europako funtsekin osorik edo hein batean finantzatzen diren dirulaguntzei buruzko arauak, deialdiak eta oinarri arautzaileak ezartzeko.

Adierazitakoarekin bat, erabiliz martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta foru-sektore publiko instituzionala) eta azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ere ematen dizkidanak (foru dekretu horrek ezartzen du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa),

EBAZTEN DUT:

1. Lanaldi partzialeko nekazari gazteak ezartzeko laguntzen oinarri arautzaileak onestea.

Laguntzen oinarri arautzaileak ebazpen honen I. eranskinean daude jasota, "Nekazari gazteak lanaldi partzialean ezartzeko laguntzen 2024ko ekitaldiko deialdiaren oinarri arautzaileak, NPBPEaren (2023-2027) esparruan" izenburupean.

Laguntzaren eskabideak hautatzeko irizpideak ebazpen honen II. eranskinean daude bilduta, "Nekazari gazteak lanaldi partzialean ezartzeko laguntzak hautatzeko irizpideak, NPBPEaren (2023-2027) esparruan" izenekoan.

Laguntzaren eta ordainketaren eskabideari erantsitako dokumentazioa III. eranskinean dago, "Laguntzaren eta ordainketaren eskabidearekin batera aurkeztu behar diren agirien zerrenda" deiturikoan.

Despopulatzeko arriskuan dauden udalerrien zerrenda IV. eranskinean jaso da, "Despopulazio arriskuan dauden udalerrien sailkapena" izenekoan.

2. 2024rako deialdia onestea.

2024ko ekitaldirako laguntzen deialdia onesten da, oinarri arautzaileen arabera.

3. Aurrekontuko kredituak.

Deialdi honek sortzen dituen gastuei aurre egiteko, 130.000 euroko gastua baimentzen da 2024rako, eta 130.000 eurokoa 2026rako, 2023ko Aurrekontu Orokorretako "720004-72200-7700-412112: PEPAC FEADER 2023-2027. Gazteak eta nekazari berriak ezartzeko laguntzak" partidaren baliokidea den partidaren kargura, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.

Kreditu hori INSTAL (75) esku hartzean jasotako edozein deialditan erabili ez diren kredituen kontura handitzen ahalko da. Esku hartze horrek nekazari gazteak eta nekazari berriak ezartzen laguntzeko sistemak jasotzen ditu; gehienez 260.000 euro dira ekitaldi bakoitzean.

4. Laguntzaren eskabideak aurkezteko, ordainketaren eskabideak aurkezteko eta enpresa plana amaitzeko epea.

Eskabideak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da.

Eskabideak aurkezteko epea 60 egun naturalekoa izanen da, aurreko paragrafoaren araberako egunetik zenbatzen hasita.

Enpresa plana amaitzeko epea 2026ko azaroaren 1a izanen da.

Bigarren ordainketarako eskabideak aurkezteko epea 2026ko urtarrilaren 1ean hasiko da eta 2026ko azaroaren 1ean amaituko.

5. Komunikatzea Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzen datu baseari.

Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzen datu basean erregistratu beharko dira oinarri arautzaile hauek eta dagokien deialdia.

6. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen eta deialdiaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko titularrari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko abenduaren 28an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.

I. ERANSKINA.–NEKAZARI GAZTEAK LANALDI PARTZIALEAN EZARTZEKO LAGUNTZEN 2024KO EKITALDIKO DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK, NPBPEAREN (2023-2027) ESPARRUAN

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri hauek helburu dute nekazari gazteak lanaldi partzialean ezartzeko laguntzak arautzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 75. artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Erregelamendu horren bidez arauak ezarri ziren Europar Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan (NPEaren plan estrategikoak) egin beharreko plan estrategikoetarako laguntzari buruz (Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatzen dena), bai eta 6961.1 esku hartzea ("Nekazari gazteak ezartzea", NPBPEaren 2. aukera) Nafarroan aplikatzeari buruz ere.

2. oinarria.–Neurriaren helburua.

Esku hartze honekin honako helburu hauek lortu nahi dira:

a) Nekazari gazteak eta beste nekazari berri batzuk erakartzea eta horiei laguntzea, eta landa eremuetan enpresa garapen jasangarria erraztea.

b) Enplegua, hazkundea eta genero berdintasuna sustatzea, emakumeek nekazaritzan, gizarte inklusioan eta landa garapenean parte hartzea barne, besteak beste, bioekonomia zirkularrean eta basogintza jasangarrian.

3. oinarria.–Onuradunak.

Laguntzen onuradunak izanen dira behar bezalako enpresa plan baten bidez, bideragarri diren nekazaritzako ustiategietako titular edo titularkide gisa, lanean jartzen diren pertsona fisikoak. Ustiategi horiek Nafarroan kokatu beharko dira, eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatuak egon beharko dute, edo inskribatzeko moduan. Eskatzaileek, berriz, hemen ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, eta oinarri arautzaile hauetan ezartzen diren konpromisoei eutsi beharko diote.

4. oinarria.–Onuradun gisa onartuak izateko irizpideak.

1. Laguntzak jaso ditzakete nekazaritzako edo abeltzaintzako ustiategi batean lehenbizikoz beren gain hasten diren pertsona fisikoak, laguntza eskatzen den egunean onartua izateko honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Gutxienez 18 urte izatea eta 41 urte bete ez izana.

b) 0,2 NLU baino gehiagoko nekazaritzako ustiategi indibidual baten titularra ez izatea, edo kopuru horretara ez iristea partaidetzaren arabera, titularkidetasuneko ustiategi baten zati izanez gero.

c) Beren gain lehen aldiz jartzeagatik laguntzarik jaso ez izana.

d) Enpresa plan bat aurkeztea, oinarri arautzaile hauetan xedatutakoaren araberakoa.

e) Beren gain jartzeko prozesua 5. oinarrian aurreikusitakoaren arabera hasi izana.

f) Sarturik ez egotea laguntzen onuradun izateko ezarritako debeku egoeretan, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. Artikuluarekin, bereziki zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

g) Eskatzaileak Merkataritzako eragiketen berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio eremuko subjektuak direnean, eta 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.3 bis artikuluan ezarritakoa bete beharko da.

2. Nekazari gaztea ustiategiaren titular edo titularkide ez bada, ustiategiaren titular bakarrak izanik hasten diren nekazari gazteei eskatzen zaizkien antzeko baldintzak eskatuko zaizkio.

3. Kasu guztietan, nekazari gazteak nekazaritza ustiategiaren kontrol eraginkorra egin beharko du epe luzera, kudeaketarekin, mozkinekin eta finantza arriskuekin lotutako erabakiei dagokienez, eta, beraz, ustiategiaren ohiko eta eguneroko finantza eta ekoizpen eragiketen kudeaketaren arduraduna izan beharko du.

5. oinarria.–Enpresa plana.

1. Laguntzaren eskabidearekin batera, enpresa plan bat aurkeztuko da, gaztea nekazaritzako ustiategi baten titular edo titularkide gisa hasteko prozesuaren oinarri izanen dena.

2. Enpresa planean honako hauek adieraziko dira:

a) Ustiategiaren egoera bere gain jartzeko prozesuaren aurretik, hasierako egoera, onuradunaren datuak, ustiategira sartzeko modua eta abar barne.

b) Nekazaritzako ustiategian bere gain hasteko prozesuaren garapenerako faseak eta funtsezko helburuak.

c) Ustiategiaren azken egoera. Enpresa planean zehar aldaketak gertatzen badira ustiategiaren baldintzei dagokienez, konpromisoak eta betebeharrak errespetatu beharko dituzte azken egoeran.

d) Nekazaritzako ustiategiaren jarduerak garatzeko behar diren jarduketen xehetasunak, konparazio batera, inbertsioak, errentamenduak, lizentziak etab.

e) Honako arlo hauetan hartu beharreko beste jarduketa batzuen gaineko erreferentzia: prestakuntza, aholkularitza, kalitatezko produkzioak, nekazaritzako eta nekazaritzako ingurumen arloko neurrietan parte hartzea, balioespen irizpideekin loturiko jarduketak, eta egokitzat jotzen diren beste batzuk.

f) Bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa: ustiategi bideragarritzat hartuko dira, ustiategiaren ekoizpen elementuen eta jardueraren arabera, erreferentziako errentaren %35etik gorako errenta unitarioa lortzen badute.

g) Trebakuntza eta gaitasun profesional egokiak.

3. Ezarpenaren hasiera: ezarpen prozesua hasitzat joko da, besteak beste, honako egoera hauetakoren bat agiri bidez egiaztatzen bada:

–Lanbide trebakuntza: titulazio akademikoak edo prestakuntza ikastaroa edo bertan izena emateko eskaera.

–Gizarte Segurantzan alta emanda egotea langile autonomo gisa, titular edo titularkide modura.

–Eskaera bakarra aurkeztu izana (Nekazaritza Politika Erkidea).

–Onuraduna titular bakar gisa jartzen bada, Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko (NNUE) edo Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroko (AUE) inskripzioa edo horietan inskribatzeko eskaera, 0,2 NLU baino gutxiago jotzen duten ekoizpen elementuen kasuan.

–Titulartasun partekatuko erakunde batean titularkide gisa sartzeko eskabidea, NNUEn eraginkorra izan beharko duena eskaeraren ondoren.

–Titulartasun partekatuko erakunde baten titularkidea izatea, partaidetza ehunekoagatik 0,2 NLU baino gutxiago dagozkionean.

–Errentamendu kontratuak, inbertsio aurrekontuak, makinen Nekazaritzako Makineriaren Erregistro Ofizialeko inskripzioa, etab.

4. Ezarpenaren amaiera: ezarpen prozesua amaitutzat joko da onuradunen konpromiso eta betebehar guztiak egiaztatzen direnean, 14. oinarriaren arabera.

5. Honako egoera hauek hartuko dira trebakuntza eta gaitasun profesional egokitzat:

–Nekazaritzaren adarreko erdi edo goi mailako prestakuntza arautua eta nekazaritzaren edo albaitaritzaren adarreko unibertsitate prestakuntza.

–Nekazaritzaren adarreko profesionaltasun ziurtagiria, Lanbide Kualifikazioen Sistema Nazionalaren araberakoa, edo lehen sektoreko gaitasun profesionalen egiaztagiria, administrazio publiko batek emana.

–Nekazaritzako ustiategian sartzeko ikastaro espezifikoa, 150 ordu baino gehiagokoa, nekazaritzaren adarrean prestakuntza eta aholkularitza emateko aitortutako erakundeetan emana.

–Nekazaritzako prestakuntza ikastaroak, guztira 200 ordutik gora.

Laguntza eskatzeko unean trebakuntza hori ez badu, enpresa plana amaitzean justifikatu beharko du.

6. oinarria.–Laguntza motak eta zenbatekoa.

1. Nekazari gazteak lanaldi partzialean beren gain hasteko laguntzak prima bakarrekoak izanen dira.

2. Laguntzaren zenbatekoa 20.000 eurokoa da, guztira.

3. Laguntzak bi ordainketa berdinetan ordainduko dira: lehena, enpresa plana hasi dela egiaztatu ondoren (plan hori laguntzak emateari lotuta dago); bigarrena, enpresa plana amaitu ondoren (plana behar bezala gauzatzearen mende dago).

4. Deialdi honetako laguntzek baterako finantzaketa dute, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 75. artikuluan eta Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko 2022/126 (EB) Erregelamendu Delegatuan ezarritakoaren arabera. Nafarroako Gobernuak sistemaren finantzaketan parte hartuko du laguntzaren kostu osoaren %75 jarriz, eta gainerako %25a Europar Batasunaren LGENF funtsekin kofinantzatuko da.

7. oinarria.–Laguntzaren eskabidea, lehen ordainketaren eskabidea, dokumentazio osagarria eta instrukzio organoarekiko harremana.

1. Hartarako ezarri den atzemate programaren bidez aurkeztuko dira laguntzaren eta lehen ordainketaren eskabideak. Programa hori onuradunen eskura dago Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariaren tramiteen katalogoan (www.nafarroa.eus).

2. Programa hau erabiltzeko, onuradunaren benetakotasuna egiaztatu beharko da, sinadura elektronikoaren bidez, edo, bestela, izapidean ordezkatzen duen erakunde laguntzailearena, honen arabera: 46/2023 Foru Agindua, azaroaren 21ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baitira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren konturako laguntzen tratamenduan 2024-2027 aldian parte hartuko duten entitate laguntzaileak deitzeko eta hautatzeko arauak.

3. Eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, eskabidearekin batera III. eranskinean jasotako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

4. Nekazaritza Politika Erkidearen kudeaketa sistema eta horrekin lotutako beste gai batzuk arautzen dituen abenduaren 23ko 30/2022 Legearen 4. artikulua aplikatuz, laguntzaren eskatzaileak bitarteko elektronikoen bidez baino ez dira jarriko harremanetan instrukzio organoarekin.

8. oinarria.–Instrukzio organoa.

Laguntza hauek emateko prozeduren instrukzioa Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atalari dagokio; atal hori Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuari atxikia dago.

9. oinarria.–Dirulaguntza esleitzeko prozeduraren instrukzioa.

1. Eskaerak jasotakoan, oinarri arautzaile hauetan aurreikusitako informazio eta dokumentazio guztia duten egiaztatuko da. Instrukzio prozeduran zehar, instrukzio organoak eskabidean eta aurkeztutako dokumentazioan jasotako informazioari buruz beharrezkotzat jotzen dituen azalpenak eskatzen ahal dizkio eskatzaileari.

Bidezko iritziz gero, 15 egun naturaleko epean gorabeherak zuzen ditzan eskatuko zaio interesdunari, eta adieraziko zaio, hori egin ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, edo agiriak bere horretan daudela instruituko dela espedientea.

2. Behin eskaera osatuta, eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatuko da, eta administrazio kontrolak eta lursailaren kontrolak eginen dira, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruko esku hartzeak eta beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duen abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuan ezarritakoa kontuan hartuta.

3. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Komunitatean edota beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak, betiere laguntza ordaintzeko eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

4. Ondoren, eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta bat etorriz arau hauetan ezarritako balorazio irizpide, modu eta lehentasunekin.

5. Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, eta laguntza esleitzeko espedientean jaso beharko da onuradunak laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituela.

10. oinarria.–Dirulaguntzak emateko prozedura eta balorazio irizpideak.

1. Norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen dira laguntza hauek. Beraz, aurkezten diren eskaerak alderatuko dira haien arteko lehentasun hurrenkera ezartzeko.

2. Eskaeren lehentasun hurrenkera balorazio irizpideen arabera emandako puntuak batuta ezarriko da; II. eranskinean ezarri dira irizpideok, eta gehienez ere 100 puntu emanen dira.

3. Onuradunak adierazi beharko du, berariaz, zer balorazio irizpideren arabera eskatzen duen aplika dakiola baremoa. Eskaera hau erantzukizunpeko adierazpentzat hartuko da laguntzaren eskaera aurkeztean biltzen diren irizpideei dagokienez, eta bete beharreko konpromisotzat enpresa planean aurreikusitako ekintzei dagokienez, eta plan horrekin bat etorri beharko du.

4. Onuradunak eskatutako balorazio irizpideek ekarritako puntuak bakarrik emanen dira. Baldin betetzeko zenbait modu onartzen dituen irizpide bat ezarri bada, puntu gehien ematen dituen egoera hartuko da aintzat, betiere eskura dagoen informazioarekin egiaztatzen ahal bada, eskatutako puntuazioa inola ere gehitu gabe.

11. oinarria.–Norgehiagokako prozeduraren aplikazioa.

1. Eskaeren lehentasun hurrenkera bat ezarriko da, balorazio irizpideak aplikatuz, eta irizpide horiek aplikatuta, laguntza emanen zaie balorazio handiena lortzen duten eskaerei, betiere deialdian finkatutako kredituaren barnean.

2. Espedienteen arteko puntuazioan berdinketa egonez gero, lehentasuna emanen zaie adin txikieneko eskatzaileei, eta berdinketak jarraitzen badu, azken egoeran NLU gehien dituzten eskaerei.

3. Aurrekontuan zuzkidura nahikoa izanik ere, laguntzarako eskubidea izateko nahitaezkoa izanen da gutxienez ere 30 puntu lortzea balorazio irizpideak aplikatuta.

4. Deialdirako dagoen aurrekontu kreditua nahikoa ez bada eskaera onargarri guztiei dirulaguntza emateko, ezetsi eginen dira aurrekontuan zuzkidura nahikoa ez izateagatik aintzat hartu ezin direnak.

12. oinarria.–Ebazpena.

1. Ebazpen proposamena ikusirik, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntzak esleitzeari buruzko ebazpena emanen du.

2. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta, nolanahi ere, ebazpenaren oinarriak egiaztatu beharko dira, bai ebazpenean bertan, bai onuradunen eskura dagoen espediente elektronikoaren bidez.

3. Ebazpenean, dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda azalduko da, eta, eskaerarik ezetsiz gero, horiek ere espresuki agertuko dira, eta, horien artean, zein diren aurrekontuko baliabideen mugagatik ezetsitakoak, baita onargarritasun irizpideak betetzen ez dituztenak ere.

Alde horretatik, ezetsi eginen dira enpresa planaren hasiera egiaztatzen ez duten eskaerak, edo, kontrolak egin ondoren, unitate kudeatzaileak egiaztapen hori baliozkotzen ez badu.

4. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik sei hilabeteko epean jakinaraziko da ebazpena, eta onartutako dirulaguntzaren zenbatekoa justifikatzeko eta onuradunak bete behar dituen betebeharrak eta konpromisoak zein diren jakiteko nahikoa den informazioa edukiko du.

5. Gainera, laguntza esleitu dela jakinaraztean, onuradunei jakinaraziko zaie esku hartzea NPBPEaren arabera laguntzen dela diruz.

6. Eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, baldin eta berariazko ebazpenik ematen ez bada dirulaguntzaren oinarri arautzaile hauetan ezarritako ebazpena emateko epean.

13. oinarria.–Enpresa planaren ebaluazioa.

1. Enpresa plana ebaluatzeko, onetsitako enpresa planaren oinarrizko alderdiak nola garatu diren egiaztatuko da, hala agiri bidez, nola aurrez aurre. Kontrolak une hauetan eginen dira:

a) Planaren hasieran: hasierako kontrola, beren gain jartzeko prozesuaren hasiera justifikatzen duten jarduketak betetzen direla egiaztatzeko.

b) Plana amaitzean: honako alderdi hauek egiaztatzeko azken kontrola:

–Ustiategirako sarrera.

–Ustiategiaren input eta output direlakoak.

–Ustiategiaren kudeaketa eta ingurunearekin duen harremana (aholkularitza, elkartegintza, kalitate araubideak, inbertsioak etab.).

–Ustiategiko elementuak.

2. Plana egikaritzen den bitartean, organo kudeatzaileak kontrolak egiten ahal ditu instalazioan egindako aurrerapenak egiaztatzeko, bai planaren ezagutzari dagokionez, bai ustiategiaren kudeaketari, ekoizpen elementuei, inbertsioei, aholkularitzari eta abarri dagokienez.

3. Onuradunak ebaluazio horren unitate arduradunarekin kolaboratu beharko du; eskatzen zaion informazio eta dokumentazio guztia aurreikusitako epeetan eman beharko du, bai eta egiten diren kontroletara eta jarraipenetara joan ere.

14. oinarria.–Onuradunen konpromisoak eta betebeharrak.

1. Laguntzaren azken ordainketa egin aurretik, laguntzen onuradunek betebehar eta konpromiso hauek bete beharko dituzte:

a) Enpresa plana exekutatzea.

b) Enpresa planaren amaiera egunean hauek betetzea:

–Behar den trebakuntza eta gaitasun profesionalak eskuratzea, baldin onuradunak ez badu hori justifikatu eskaera egiten duen unean.

–Ustiategiaren kontrol eraginkorra egitea, abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuan jasotako ustiategiko buruaren definizioaren arabera (errege dekretu horrek hizpide ditu 2023tik aurrera Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan zuzeneko ordainketa gisako esku hartzeen eta baldintza komunen ezarpenaren aplikazioa eta kudeaketa eta kontrol sistema integratuaren eskaera bakarraren arautzea).

–"Nekazari aktibo" izatea, abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren II. tituluko I. kapituluan ezarritako definizioaren arabera (errege dekretu horrek hizpide ditu 2023tik aurrera Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan zuzeneko ordainketa gisako esku hartzeen eta baldintza komunen ezarpenaren aplikazioa eta kudeaketa eta kontrol sistema integratuaren eskaera bakarraren arautzea).

–Langile autonomo gisa alta emanda egotea Gizarte Segurantzan, ustiategiaren titular edo titularkide moduan.

–Ustiategian gutxienez 0,4 NLU izatea lanean hasi den gazte bakoitzeko. Titulartasun partekatuko ustiategien kasuan, beren gain hasi den gazte bakoitzeko 0,4 NLU lortu beharko dira, kapital sozialean duten partaidetzaren proportzioan.

–Ustiategia ekonomikoki bideragarria izatea, 5. oinarriko 2. zenbakiko f) letran aurreikusitakoaren arabera.

c) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan agiri bidez justifikatzea enpresa planean aurreikusitako ekintzak egin dituela, hala lanean sartzearekin zuzeneko zerikusia dutenak, nola baremazio irizpideak aplikatuz puntuak lortzeko balio izan dutenak.

d) Laguntza ongi eman dela, enpresa plana ongi gauzatu dela eta konpromisoei eutsi zaiela egiaztatzeko behar diren kontrolak onartzea, hala agiri bidezkoak, nola bertatik bertara egiten direnak, baita izendatutako tutoreak ezartzen dituen egiaztapenak ere. Kontrol horietan sartzen ahalko da gazteak bere enpresa plana eta ustiategiaren kudeaketa ezagutzen dituela frogatu beharra, galdetegiak eta/edo elkarrizketa pertsonalak betez.

e) Behar diren argibideak ematea ustiategiaren alderdi tekniko-ekonomikoez, lan arlokoez eta sozialez, baita esku hartze honen esparruan hartutako laguntzez ere. Onuradunak ustiategia benetan kontrolatzen duen egiaztatzeko eta baldintza artifizialik sortzen diren kontrolatzeko, honako hauen dokumentuak hauek aurkezten ahal dira informazioa emateko: merkataritzako transakzioak, kutxa fluxuak, enplegatutako pertsonak, bezero edo hornitzaileekiko ahaidetasuna, makinen lagapenak, finantzaketa eta abalak, eta abar.

f) Dirulaguntza jaso duen jarduera finantzatzeko beste dirulaguntza publiko eta laguntza batzuk eskatu edo lortu badira, horren berri ematea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, azkeneko ordainketan jasotako dirua zertan erabili den frogatu baino lehen.

g) Jasotako funtsak itzultzea, oinarri arautzaile hauetan ezarritako kasuetan.

h) Enpresa deslokalizaziorik ez egitea, Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Eginbehar hau ez betetzeak aipatutako foru legean jasotzen diren itzultzeak ekarriko ditu.

15. oinarria.–Laguntzen ordainketa.

1. Dirulaguntzak bi zati berdinetan ordainduko dira deialdian adierazten diren ekitaldietan.

2. Laguntzak ordaintzeko, enpresa planean ezarritako mugarriak bete eta egiaztatu beharko dira:

–Lehen ordainketa: enpresa planaren hasiera, laguntzaren eskaerarekin lotuta.

–Bigarren ordainketa: enpresa planaren amaiera.

Bigarren ordainketa jasotzeko, beharrezkoa izanen da onuradunak ordainketaren eskabidea aurkeztea, deialdian ezarritako epea baino lehen, horretarako berariaz ezarritako atzemate programaren bidez. Programa Nafarroako Gobernuaren web orriko tramiteen katalogoan eskuratzen ahal da (www.navarra.es).

3. Instrukzio organoak behar adina kontrol eginen ditu, egiaztatzeko onuradunak konpromisoak betetzen dituela eta enpresa plana egoki gauzatzen ari dela. Kontrolen emaitzak ikusirik, bidezko ordainketak baimenduko ditu, eta laguntzak ordaintzeko ebazpen proposamena prestatuko.

4. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak Foru Administrazioan eta/edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialetara edo eskura dauden bestelako informazio iturrietara joko du enpresa planaren ebaluazioan, betiere laguntza ordaintzeko eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

16. oinarria.–Murriztapenak eta salbuespenak azken ordainketan.

1. Laguntza jasotzeko eskubidea deuseztatu eta galdu eginen da, eta, hala badagokio, jasotako ordainketak itzuli eginen dira, baldin eta egiaztatzen bada enpresa plana ez dela bete, egikaritzen ari denean zein aplikatzeko egutegian, eta betebeharrak eta konpromisoak ez direla bete, irizpide hauen arabera:

a) Honako inguruabarretako bat gertatzen bada, ez da eginen azken ordainketa, eta jasotako kopuruak itzuli beharko dira, legezko interesak gehituta:

–Azken ordainketaren eskaera epe barruan aurkezten ez bada.

–14. oinarrian jasotako konpromisoak betetzen ez badira.

–Onuradun gisa kanpo uztea dakarten baremazio irizpideetan puntuazio txikiagoa lortzea.

b) Honako inguruabarretako bat gertatzen bada, ez da eginen azken ordainketa:

–Onuradunak aurreikusitako kontroletan ez parte hartzea, justifikatutako arrazoirik gabe.

2. Aipatutako murriztapenak eta bazterketak ez dira aplikatuko, baldin eta onuradunak frogatzen badu ezinbesteko arrazoiengatik gertatu direla aldaketak, edo gerora sortutako eta onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoien frogagiriak aurkezten baditu.

3. Egiaztatzen bada onuradunak nahita egin duela gezurrezko adierazpen bat, emandako laguntzak bertan behera utziko dira, eta laguntzetatik jasotako zenbateko guztiak berreskuratuko dira. Gainera, onuraduna esku hartze horretarako laguntzetatik bazterturik geldituko da, ekitaldi horretan eta hurrengoan, deusetan galarazi gabe Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako zehapenak edo aitorpen hori aurkezteko unean iruzurraren kontrako borrokarako indarrean diren prozeduretatik datozenak.

4. Egiaztatzen bada onuradunak baldintza artifizialak sortu dituela laguntza jasotzeko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 62. artikuluan eta abenduaren 27ko 1407/2022 Errege Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, laguntzetatik kanpo geratuko da, eta, hala badagokio, laguntzengatik ordaindutako zenbateko guztiak berreskuratuko dira.

17. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoak eta murriztapenak.

1. Gerora bete beharreko konpromisotzat hartuko dira: gutxienez errenta osoaren %25 nekazaritzako errenta gisa lortzea eta mantentzea; 14. oinarriaren 1.b) letran ezarritakoaren arabera ustiategiaren gutxieneko dimentsioari eustea, eta Gizarte Segurantzaren araubidean kotizatzea, hori guztia azken ordainketa ebazten denetik hiru urtez. Konpromiso horiek betetzen ez badira, jasotako ordainketak itzuli beharko dira, legez ezarritako interesekin.

2. Ezinbesteko kasu edo salbuespenezko inguruabar hauek gertatzen direnean ez da ulertuko bete gabe gelditu direla aurreko atalean aipatzen diren konpromisoak:

a) Onuraduna hiltzea.

b) Onuradunak lanerako ezintasun luzea izatea.

c) Ustiapena edo haren zati handi bat desjabetzea, baldin eskaera aurkeztu zuenean ezin bazen aurreikusi.

d) Hondamendi natural larria, ustiategiko lurrak eta/edo instalazioak asko ukitzen dituena.

e) Ustiategiko eraikinen eta/edo instalazioen suntsipena, istripuz.

f) Epizootia edo landareen gaitza, ustiategiko azienda edo labore guztiak edo zati bat kaltetu dituena.

4. Ezinbesteko kasuak edo salbuespenezko inguruabarrak gertatuz gero, onuradunak edo haren eskubidedunak idatziz jakinarazi beharko du, froga egokiak erantsita, gertakaria izan eta hogeita hamar egun balioduneko epean, eta betiere instrukzio organoak kontrola egin behar duela adierazi edo hura gauzatu baino lehenago.

5. Aipatutako murriztapenak eta bazterketak ez dira aplikatzekoak izanen aldaketak onuradunari egotzi ezin zaizkion eta gerora sortu diren arrazoiek eragindakoak direnean eta behar bezala justifikatzen ahal direnean.

18. oinarria.–Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

Laguntza hauen onuradunek ez dute xede eta helburu bererako beste laguntzarik eskatzen ahalko, salbu eta hala aurreikusten bada Batasuneko, Espainiako eta Nafarroako araudian eta Nafarroako Foru Komunitateko NPBPEan (2023-2027).

19. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publikotasuna.

Laguntza hauen onuradunen datuak argitara emanen dira nekazaritza politika erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 98. artikuluari jarraikiz.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduarekin bat (hots, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko erregelamendua, indargabetu zuena 95/46/EE Zuzentaraua), datu pertsonalak direnean, onuradunek beren eskubideei buruzko informazioa jasoko dute, datuak babesteko arauekin bat eta eskubide horiek erabiltzeko prozedura aplikagarriekin bat.

20. oinarria.–Arau hausteak eta zehapenak.

1. Arau hauste administratiboak izanen dira abenduaren 23ko 30/2022 Legean tipifikatutako egiteak eta ez-egiteak; zabarkeria hutsagatik ere zehatzen ahal dira, salbu eta ezinbesteko kasuetan edo Europako araudian ezarritako beste kasu batzuetan.

2. Arau hauste administratiboen erantzule izanen dira pertsona fisikoak edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, bai eta nortasunik gabeko erakundeak ere, baldin eta, egitez edo ez-egitez, arau hauste gisa tipifikatutako kasuetan erortzen badira.

3. Arau hausteak abenduaren 23ko 30/2022 Legean ezarritakoaren arabera tipifikatu eta mailakatuko dira.

II. ERANSKINA.–NEKAZARI GAZTEAK LANALDI PARTZIALEAN EZARTZEKO LAGUNTZAK HAUTATZEKO IRIZPIDEAK (2. AUKERA), NPBPEAREN (2023-2027) ESPARRUAN

IRIZPIDEA

DEFINIZIOA/EGIAZTAPENA

GEHIENEKO
PUNTUAZIOA

PUNTUAZIO APLIKAGARRIA

NOIZ BETE BEHAR DEN

Titularraren ezaugarriak

45

Egoitza

Despopulazio arriskuan dagoen herri batean erroldatuta egotea (1)

10

Eskaeran eta azken ordainketan

Arriskua

10

Gainbeheran

8

Kalteberak edo trakzio udalerria

4

Aholkularitza

Aholkularitza zerbitzuetan parte hartzea (2)

15

15

Azken ordainketan

Lursailerako edo ganadurako zailtasuna

Nekazaritzako ustiategien titularrekiko ahaidetasuna izatea (3)

3

Eskaeran

Ahaidetasunik gabe

3

Nekazaritzako ustiategiek, oro har, 3 NLU baino gutxiago dituzte

2

Nekazaritzako ustiategiek, oro har, 3 NLU edo gehiago eta 10 NLU baino gutxiago dituzte

1

Generoa

Emakumea

15

15

Desgaitasuna

Desgaitasun aitortua duten pertsonak (4)

2

2

Eskaeran

Ustiategiaren ezaugarriak

23

Asoziazionismoa

Sartzen den sozietatearen tipologia

8

Azken ordainketan

Titulartasun partekatua

8

Belaunaldi aldaketa

Nekazaritzako jarduera utzi duen 60 urtetik gorako titular baten ondorengotza ustiategian (5)

5

5

Azken ordainketan

Ustiategiaren/instalazioaren kokapen geografikoa

Ustiategiaren udalerriaren kokapena (6)

10

Azken ordainketan

Goi mendia

10

Mendia

8

Berezko mugak dituzten eremuak

6

Enpresa plana

32

Bideragarritasuna

Ustiategiko laneko errenta unitarioaren % erreferentziako errentarekiko

8

Eskaeran eta azken ordainketan

%52 eta %102 artean

8

%52tik beherakoa edo %102tik gorakoa, %120 gainditu gabe

5

Ekoizpenaren eraginkortasuna eta merkataritzako marjina hobetzea

Ustiategiaren ekoizpenaren eraginkortasuna edo merkataritzako marjina hobetzearekin lotutako jarduerak

12

Azken ordainketan

Bide laburren bidez eraldatzea edo merkaturatzea (7)

12

Ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak (8)

10

Nekazaritzako elikagaien kalitateko erregimenetan parte hartzea (9)

8

Ingurumen konpromisoak

Ingurumen jardunbideei atxikitako ustiategia

10

Azken ordainketan

Nekazaritza ekologikoa (10)

10

P1 eta P2 ekoerregimenak, larratze estentsiboa eta belar mozte jasangarria (11)

8

P3-P7 ekoerregimenak, nekazaritza ekologikoa edo nekazaritzako ingurumena (2. zutabea) NPBPE (11)

6

Landa eremuko beste jarduera batzuk

Beste jarduera profesional batzuk egiten ditu despopulazio arriskua duten eremuetan (12)

2

2

Azken ordainketan

(1) Despopulazio arriskuan dauden eremuen eta udalerrien zerrendarekin (IV. eranskina) bat datorren herri batean erroldatuta egotearen ziurtagiria, Nafarroako Despopulazioaren aurkako Borrokarako Estrategian jasoa.

(2) Beren gain jartzeko prozesuan dauden gazteen berariazko aholkularitzari dagozkion puntuak soilik aplikatu ahalko dira zerbitzua ematen duen erakundea Nafarroako Aholkularitza Erakundeen Erregistroan inskribatuta dagoenean, Landa Garapen eta Ingurumeneko kontseilariaren uztailaren 4ko 222/2014 Foru Aginduarekin bat etorriz. Agindu horren bidez, ustiategiei aholkularitza emateko sistema eta aholkularitza erakundeen onarpena arautzen dira, eta haien erregistroa arautzen da. Gainera, erakunde horiek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 78. artikuluaren ezarritakoa bete beharko dute. Izan ere, erregelamendu hori da Europar Batasuneko estatuek, Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan (NPEaren plan estrategikoak), egin beharreko plan estrategikoetarako laguntzari buruzko arauak ezartzen dituena, eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduak indargabetzen dituena; aipatu laguntza Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatzen da.

Aholkularitza puntuak aplikatzeko eskaera eginez gero, eskatzaileak baimena ematen du organo kudeatzaileak zerbitzua ematen duen erakundeari onuradunari egindako aholkularitzari buruz duen informazioa eska diezaion.

(3) Eskatzaileak lehen mailako odol edo ezkontza ahaidetasuneko senideak ditu, nekazaritza ustiategietako titularrak, pertsona fisiko gisa. Irizpidean jasotzen den tamaina zehazteko, horien guztien batura hartuko da kontuan.

(4) Pertsonak desgaitasuna aitortuta izanen du, abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren arabera.

(5) Nekazaritzako jarduera etentzat joko da lagatzaileak ustiategiaren titular izateari uztea, pertsona fisiko gisa, beren gain jartzeko aldia amaitzean.

(6) Kalkulua egiteko, NNUEn ustiategia jasotzen duen udalerriko INE kodea hartuko da kontuan, Nafarroarako NPBPEaren berezko mugak dituzten eremuen esku hartzerako zerrendaren arabera.

(7) Enpresa plana amaitzean, eraldaketagatiko NLU gehigarri bat izanen du ustiategiaren NNUE fitxan, eta/edo zuzeneko salmentaren erregistroan inskribatuta egonen da.

(8) Nekazaritza ustiategietan (ingurumen helburua izan edo ez) egindako eta enpresa plana amaitzean amaitutako inbertsioetarako laguntzen eskaera onargarria

(9) Europar Batasunean aintzatespena duten kalitate erregimenak (jatorri deiturak eta adierazpen geografiko babestuak) edo nekazaritza ekologikoa.

(10) Ustiategiak ekologikoki ekoizteko 0,5 NLU baino gehiago izan beharko ditu enpresa planaren amaieran, NNPEK ziurtagiriaren arabera.

(11) Laguntza ordaindu aurretik, nekazaritza ekologikoagatik, eko erregimenengatik eta/edo nekazaritzako ingurumenagatik laguntza bat jasotzea.

(12) Autonomo edo soldatako langile gisa, nekazaritzakoa ez den beste jarduera mota bat egitea despopulazio arriskua duen udalerri batean, 1. puntuan jasotakoaren arabera. Egiaztapena lehen kasuan egonen da, EJZ kodearen bidez eta bigarrenean EJSN kodearen bidez.

III. ERANSKINA.–LAGUNTZAREN ETA ORDAINKETAREN ESKABIDEAREKIN BATERA AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIEN ZERRENDA

1.–Laguntzaren eskabidearekin batera:

a) Enpresa planaren hasieraren justifikazioa.

b) Trebakuntza eta gaitasun profesional egokiak justifikatzeko:

I) Nekazaritza arloko titulu akademiko bat, erdi edo goi mailako zikloaren baliokidea, eta/edo eskatu izanaren gordekina.

II) Profesionaltasun ziurtagiria edo gaitasunen egiaztagiria.

III) Ustiategia maneiatzeko eta/edo kudeatzeko nekazaritza arloko ikastaroak egin direla egiaztatzen duen dokumentazioa.

IV) Nekazaritza enpresan sartzeko ikastaro bat egin izanaren ziurtagiria.

c) Erroldatze ziurtagiria.

d) Desgaitasuna izanez gero, egiaztagiria.

e) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera.

–Onuraduna lanean jartzen bada pertsona juridiko baten izenean dagoen nekazaritzako ustiategi batean, gainera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Zein entitatetan lanean hasten den, haren IFKren fotokopia.

b) Lanean jartzen deneko entitatearen eraketa eskriturak, nekazari gaztearen ekarpena eta hori bazkide edo partaide gisa sartzeko baldintzak adieraziko dituena, eta horrekin batera entitatearen estatutu edo arauen kopia fede emailea eta bertan zuzendaritza teknikoan eta kudeaketan ari diren pertsonen zerrenda.

2.–Ordainketaren eskaerarekin batera:

a) Onuradunak laguntza entitate hartzekodun bati lagatzea erabakitzen badu, ordainketaren eskaerarekin batera aurkeztu beharko du hori justifikatzen duen dokumentua.

b) Erroldatze ziurtagiria.

IV. ERANSKINA.–DESPOPULAZIO ARRISKUAN DAUDEN UDALERRIEN SAILKAPENA

Udalerriaren kodea /udalerria / kalifikazioa.

001 Abaigar-Arrisku esanguratsua.

002 Abartzuza / Kaltebera.

003 Abaurregaina / Muturreko arriskua.

004 Abaurrepea / Muturreko arriskua.

005 Aberin-Arrisku esanguratsua.

006 Ablitas-Arriskurik ez.

007 Adios-Arriskurik ez.

008 Aguilar Kodes-Muturreko arriskua.

009 Oibar-Arrisku esanguratsua.

010 Altsasu-Arriskurik ez.

011 Allin-Kaltebera.

012 Allo-Gainbehera bizia.

013 Ameskoabarrena-Arrisku esanguratsua.

014 Antzin-Kaltebera.

015 Andosilla-Arriskurik ez.

016 Antsoain-Arriskurik ez.

017 Anue-Muturreko arriskua.

018 Añorbe-Arriskurik ez.

019 Agoitz-Trakzioa.

020 Araitz-Arrisku esanguratsua.

021 Aranaratxe-Arrisku esanguratsua.

022 Arantza-Arrisku esanguratsua.

023 Aranguren-Arriskurik ez.

024 Arano-Arrisku bizia.

025 Arakil-Arrisku esanguratsua.

026 Aras-Arrisku bizia.

027 Arbizu-Arriskurik ez.

028 Artzi-Muturreko arriskua.

029 Arcos (Los)-Arrisku esanguratsua.

030 Arellano-Arrisku bizia.

031 Areso-Arrisku esanguratsua.

032 Arguedas-Gainbehera moderatua.

033 Aria-Muturreko arriskua.

034 Aribe-Muturreko arriskua.

035 Armañantzas-Muturreko arriskua.

036 Arroitz-Arrisku esanguratsua.

037 Arruazu-Arrisku esanguratsua.

038 Artaxoa-Gainbehera moderatua.

039 Artazu-Arriskurik ez.

040 Atetz-Arrisku bizia.

041 Aiegi-Arriskurik ez.

042 Azagra-Arriskurik ez.

043 Azuelo-Muturreko arriskua.

044 Bakaiku-Gainbehera moderatua.

045 Barasoain-Arriskurik ez.

046 Barbarin-Muturreko arriskua.

047 Bargota-Arrisku bizia.

048 Barillas-Arriskurik ez.

049 Basaburua-Arrisku bizia.

050 Baztan-Arrisku esanguratsua.

051 Beire-Arrisku esanguratsua.

052 Beraskoain-Arriskurik ez.

053 Berbintzana-Gainbehera bizia.

054 Bertizarana-Arrisku esanguratsua.

055 Betelu-Arriskurik ez.

056 Biurrun-Olkotz-Arriskurik ez.

057 Buñuel-Gainbehera moderatua.

058 Auritz-Arrisku bizia.

059 Burgi-Muturreko arriskua.

060 Burlata-Arriskurik ez.

061 Busto (El)-Muturreko arriskua.

062 Cabanillas-Gainbehera moderatua.

063 Cabredo-Muturreko arriskua.

064 Cadreita-Arriskurik ez.

065 Caparroso-Arriskurik ez.

066 Cárcar-Gainbehera bizia.

067 Zarrakaztelu-Gainbehera moderatua.

068 Cascante-Arriskurik ez.

069 Kaseda-Arrisku bizia.

070 Castejón-Arriskurik ez.

071 Gazteluberri-Muturreko arriskua.

072 Cintruénigo-Arriskurik ez.

073 Ziordia-Arrisku esanguratsua.

074 Zirauki-Arrisku bizia.

075 Ziritza-Arriskurik ez.

076 Zizur-Arriskurik ez.

077 Corella-Arriskurik ez.

078 Cortes-Gainbehera moderatua.

079 Desoio-Muturreko arriskua.

080 Deikaztelu-Arrisku esanguratsua.

081 Donamaria-Arriskurik ez.

082 Etxalar-Arrisku esanguratsua.

083 Etxarri-Arriskurik ez.

084 Etxarri Aranatz-Arriskurik ez.

085 Etxauri-Arriskurik ez.

086 Eguesibar-Arriskurik ez.

087 Elgorriaga-Arriskurik ez.

088 Noain Elortzibar-Arriskurik ez.

089 Eneritz-Arriskurik ez.

090 Eratsun-Muturreko arriskua.

091 Ergoiena-Arrisku bizia.

092 Erro-Muturreko arriskua.

093 Ezkaroze-Arrisku bizia.

094 Eslaba-Muturreko arriskua.

095 Espartza Zaraitzu-Muturreko arriskua.

096 Esprontzeda-Arrisku bizia.

097 Lizarra-Arriskurik ez.

098 Esteribar-Kaltebera.

099 Etaiu-Muturreko arriskua.

100 Eulate-Gainbehera bizia.

101 Ezkabarte-Arriskurik ez.

102 Ezkurra-Muturreko arriskua.

103 Ezporogi-Muturreko arriskua.

104 Faltzes-Arrisku esanguratsua.

105 Fitero-Gainbehera moderatua.

106 Fontellas-Arriskurik ez.

107 Funes-Arriskurik ez.

108 Fustiñana-Arriskurik ez.

109 Galar-Arriskurik ez.

110 Galipentzu-Muturreko arriskua.

111 Galoze-Muturreko arriskua.

112 Garaioa-Muturreko arriskua.

113 Garde-Muturreko arriskua.

114 Garinoain-Arriskurik ez.

115 Garralda-Arrisku bizia.

116 Genevilla-Arrisku bizia.

117 Goizueta-Muturreko arriskua.

118 Goñi-Muturreko arriskua.

119 Gorza-Muturreko arriskua.

120 Gesalatz-Muturreko arriskua.

121 Girgillao-Muturreko arriskua.

122 Uharte-Arriskurik ez.

123 Uharte Arakil-Arrisku esanguratsua.

124 Ibargoiti-Muturreko arriskua.

125 Iguzkitza-Arrisku esanguratsua.

126 Imotz-Arrisku bizia.

127 Irañeta-Arriskurik ez.

128 Izaba-Muturreko arriskua.

129 Ituren-Arriskurik ez.

130 Iturmendi-Arriskurik ez.

131 Itza-Arriskurik ez.

132 Itzagaondoa-Muturreko arriskua.

133 Itzaltzu-Muturreko arriskua.

134 Jaurrieta-Muturreko arriskua.

135 Xabier-Muturreko arriskua.

136 Txulapain-Arriskurik ez.

137 Beintza-Labaien-Muturreko arriskua.

138 Lakuntza-Arriskurik ez.

139 Lana-Muturreko arriskua.

140 Lantz-Arrisku bizia.

141 Lapoblación-Muturreko arriskua.

142 Larraga-Arriskurik ez.

143 Larragoa-Arrisku bizia.

144 Larraun-Arrisku bizia.

145 Elizagorria-Arrisku bizia.

146 Leatxe-Muturreko arriskua.

147 Legarda-Arriskurik ez.

148 Legaria-Arrisku esanguratsua.

149 Leitza-Gainbehera moderatua.

150 Leotz-Muturreko arriskua.

151 Lerga-Muturreko arriskua.

152 Lerin-Arrisku esanguratsua.

153 Lesaka-Gainbehera moderatua.

154 Lezaun-Arrisku bizia.

155 Ledea-Arrisku esanguratsua.

156 Lizoainibar-Arriasgoiti-Muturreko arriskua.

157 Lodosa-Arriskurik ez.

158 Longida-Muturreko arriskua.

159 Irunberri-Arrisku esanguratsua.

160 Lukin-Arrisku esanguratsua.

161 Mañeru-Arriskurik ez.

162 Marañón-Muturreko arriskua.

163 Martzilla-Arriskurik ez.

164 Mélida-Gainbehera bizia.

165 Mendabia-Gainbehera moderatua.

166 Mendaza-Arrisku bizia.

167 Mendigorria-Arriskurik ez.

168 Metauten-Arrisku esanguratsua.

169 Milagro-Arriskurik ez.

170 Mirafuentes-Arrisku esanguratsua.

171 Miranda Arga-Arrisku esanguratsua.

172 Elo-Trakzioa.

173 Monteagudo-Gainbehera moderatua.

174 Morentin-Arrisku esanguratsua.

175 Mues-Muturreko arriskua.

176 Murchante-Arriskurik ez.

177 Murieta-Kaltebera.

178 Murillo el Cuende-Arrisku bizia.

179 Murillo el Fruto-Arrisku esanguratsua.

180 Muruzabal-Gainbehera moderatua.

181 Nabaskoze-Muturreko arriskua.

182 Nazar-Muturreko arriskua.

183 Obanos-Arriskurik ez.

184 Oko-Arrisku esanguratsua.

185 Otsagabia-Muturreko arriskua.

186 Odieta-Kaltebera.

187 Oiz-Arrisku esanguratsua.

188 Olaibar-Arriskurik ez.

189 Olazti-Gainbehera bizia.

190 Olexoa-Arrisku bizia.

191 Erriberri-Arriskurik ez.

192 Oloritz-Muturreko arriskua.

193 Oltza Zendea-Arriskurik ez.

194 Ollaran-Arrisku bizia.

195 Orbaizeta-Muturreko arriskua.

196 Orbara-Muturreko arriskua.

197 Orisoain-Arrisku bizia.

198 Orontze-Muturreko arriskua.

199 Orotz-Betelu-Muturreko arriskua.

200 Oteitza-Arrisku esanguratsua.

201 Iruña-Arriskurik ez.

202 Azkoien-Arriskurik ez.

203 Petilla Aragoi-Muturreko arriskua.

204 Piedramillera-Muturreko arriskua.

205 Pitillas-Arrisku bizia.

206 Gares-Arriskurik ez.

207 Puiu-Arriskurik ez.

208 Ribaforada-Arriskurik ez.

209 Erromantzatua-Muturreko arriskua.

210 Erronkari-Muturreko arriskua.

211 Orreaga-Muturreko arriskua.

212 Zare-Arrisku bizia.

213 Saldias-Arrisku esanguratsua.

214 Jaitz-Muturreko arriskua.

215 San Adrián-Arriskurik ez.

216 Zangoza-Trakzioa.

217 San Martin Unx-Muturreko arriskua.

219 Santsol-Muturreko arriskua.

220 Santakara-Gainbehera bizia.

221 Doneztebe-Arriskurik ez.

222 Sartze-Muturreko arriskua.

223 Sartaguda-Gainbehera moderatua.

224 Sesma-Arrisku esanguratsua.

225 Sorlada-Arrisku bizia.

226 Sunbilla-Gainbehera moderatua.

227 Tafalla-Arriskurik ez.

228 Tebas-Muru Artederreta-Gainbehera moderatua.

229 Tirapu-Muturreko arriskua.

230 Torralba del Río-Muturreko arriskua.

231 Torres del Río-Arrisku bizia.

232 Tutera-Arriskurik ez.

233 Tulebras-Arriskurik ez.

234 Ukar-Arriskurik ez.

235 Uxue-Muturreko arriskua.

236 Ultzama-Kaltebera.

237 Untziti-Muturreko arriskua.

238 Untzue-Muturreko arriskua.

239 Urdazubi-Gainbehera bizia.

240 Urdiain-Gainbehera moderatua.

241 Urraulgoiti-Muturreko arriskua.

242 Urraulbeiti-Muturreko arriskua.

243 Urrotz-Hiria-Kaltebera.

244 Urroz-Arrisku esanguratsua.

245 Urzainki-Muturreko arriskua.

246 Uterga-Arriskurik ez.

247 Uztarroze-Muturreko arriskua.

248 Luzaide-Muturreko arriskua.

249 Valtierra-Gainbehera moderatua.

250 Bera-Arriskurik ez.

251 Viana-Arriskurik ez.

252 Bidankoze-Muturreko arriskua.

253 Bidaurreta-Arriskurik ez.

254 Alesbes-Arriskurik ez.

255 Villamayor de Monjardín-Arrisku bizia.

256 Hiriberri-Muturreko arriskua.

257 Villatuerta-Arriskurik ez.

258 Atarrabia-Arriskurik ez.

259 Igantzi-Arriskurik ez.

260 Deierri-Arrisku esanguratsua.

261 Esa-Arrisku esanguratsua.

262 Zabaltza-Arriskurik ez.

263 Zubieta-Arrisku esanguratsua.

264 Zugarramurdi-Gainbehera bizia.

265 Zuñiga-Arrisku bizia.

901 Barañain-Arriskurik ez.

902 Berriobeiti-Arriskurik ez.

903 Berriozar-Arriskurik ez.

904 Irurtzun-Arriskurik ez.

905 Beriain-Arriskurik ez.

906 Orkoien-Arriskurik ez.

907 Zizur Nagusia-Arriskurik ez.

908 Lekunberri-Arriskurik ez.

Iragarkiaren kodea: F2400316