20. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

362E/2023 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, dirulaguntza honen 2024ko deialdia onesten duena: "0547-Nekazari profesional gazteak ezartzeko laguntza, NPEPEaren esparruan". DDBN identifikazioa: 736427.

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen esklusiboa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan.

Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 56.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, eta jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta antolamenduarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Nafarroaren barnean jarduera ekonomikoa planifikatu eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen esklusiboa.

Eskumen horien artean dago nekazari gazteak beren gain jar daitezela sustatzea, esku-hartze hori lagungarria baita belaunaldi aldaketa egiteko, biztanleria finkatzeko eta landa eremuetan jarduera sortzeko.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduak arau batzuk ezartzen ditu Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin behar dituzten plan estrategikoei (NPEaren plan estrategikoak) laguntza emateko, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuta baitago, eta haren bidez 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduak indargabetzen dira. Bada, erregelamendu horren 75. artikulua nekazari gazteak eta nekazari berriak ezartzeko eta landa enpresa berriak abian jartzeko laguntzei buruzkoa da.

Hauek dira laguntza horien helburuak: nekazari gazteak eta beste nekazari berri batzuk erakartzea eta haiei laguntzea, enpresa garapen jasangarriari bide ematea landa eremuetan, eta enplegua, hazkundea, genero berdintasuna, gizarte inklusioa eta toki garapena bultzatzea landa eremuetan.

NPEPEaren (2023-2027) neurrien artean, INSTAL (75) izenekoa dago, nekazari gazteak eta nekazari berriak ezartzeko eta landa enpresa berriak abian jartzekoa, hain zuzen ere. Esku-hartze horren barruan, nekazariak ezartzeko bi tipologia bereizten dira, adinaren arabera; batetik, nekazari gazteak ezartzeko, 41 urte artekoentzat, eta, bestetik, nekazari berriak ezartzeko, 56 urte artekoentzat.

Gazteak ezartzekoaren kasuan, gainera, bi tipologia bereizten dira, hartutako konpromisoen arabera: proiektatutako ustiategiaren tamainari dagokionez hartutako konpromisoaren arabera, eta ezarriko diren pertsonek nekazaritzako jardueran izanen duten dedikazioaren konpromisoaren arabera.

Hori horrela, bi esku-hartze hauek daude gazteak ezartzeko: 6961.1.1 esku-hartzea,"Nekazari profesional gazteak ezartzea", eta 6961.1.2 esku-hartzea,"Nekazari gazteak lanaldi partzialean ezartzea".

Gazte profesionalak ezartzeko 6961.1.1 esku-hartzearen helburua hauxe da: nekazari gazteak ezar daitezela gutxienez nekazaritzako lan unitate bateko tamaina duten ustiategietan, non profesionalizazio maila handia izanen baita eta titularren dedikazioa ia erabatekoa, eta non ustiategiaren dimentsio ekonomikoak bide eman beharko baitie nekazaritzako jardueratik eskuratzeko haien diru-sarreren gehiena.

Nafarroan esku-hartze horri aplikatu beharreko oinarrizko elementuak eta laguntza eskaerak baloratzeko irizpideak jasota daude 2023-2027 NPEPEan, INSTAL (75) delakoaren fitxan (Nekazari gazteak eta nekazari berriak ezartzea, eta landa enpresa berriak abian jartzea).

Kontuan izanik gizonen eta emakumeen arteko desparekotasuna, eta sektorean diharduten emakumeen tasa txikia dela, aintzat hartu da generoaren balorazioaren irizpidea ezartzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoarekin bat.

Nafarroako Gobernuaren 2023ko uztailaren 26ko Erabakiaren bidez, baimena eman zaio Landa Garapeneko zuzendari nagusiari 3.000.000 euroko gasturako konpromisoa har dezan laguntza hauen 2024ko ekitaldiko deialdia finantzatzeko, 2024ko eta 2026ko ekitaldien kargura. Halaber, baimena eman zaio deialdi honetarako kreditu baimendua handitu ahal izateko, gehienez ere 260.000 euroan, INSTAL (75) esku-hartzean sartzen diren deialdietako edozeinetan erabili gabe geratzen diren kredituen kargura –esku-hartze horren barruan daude nekazari gazteak eta nekazari berriak ezartzeko laguntza sistemak–.

Ebazpen hau maiatzaren 24ko 49/2023 Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehenbizikoaren babesean ematen da, foru dekretu horren bidez arautzen baita Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren gobernantza sistema, haren antolakuntza eta funtzionamendua. Aipatu xedapen horren bidez, ahalmena ematen zaio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko titularrari foru dekretu hori garatzeko eta betearazteko behar diren xedapen guztiak emateko, bere eskumenen esparruan betiere, eta, bereziki, osorik edo partez Europako nekazaritzako funtsen bidez finantzatzen diren dirulaguntzen arauak, deialdiak eta oinarri arautzaileak ezartzeko.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nekazari profesional gazteak ezartzeko laguntzen oinarri arautzaileak onestea.

Oinarri arautzaile horiek ebazpen honen I. eranskinean jaso dira: "Nekazari profesional gazteak ezartzeko laguntzak, 2023-2027 NPEPEaren esparruan. 2024ko ekitaldirako deialdiaren oinarri arautzaileak".

Laguntza eskaerak hautatzeko irizpideak II. eranskinean jaso dira: "Nekazari profesional gazteak ezartzeko laguntzak, 2023-2027 NPEPEaren esparruan. Hautaketa irizpideak".

Laguntza eta ordainketa eskaerekin batera erantsi beharreko dokumentazioa III. eranskinean azaltzen da: "Laguntza eta ordainketa eskaerekin batera aurkeztu beharreko agirien zerrenda".

Despopulazio arriskuan dauden udalerrien zerrenda IV. eranskinean jaso da: "Despopulazio arriskuan dauden udalerrien sailkapena".

2. Deialdia onestea.

2024ko ekitaldirako laguntzen deialdia onesten da, oinarri arautzaileen arabera.

3. Aurrekontuko kredituak.

Deialdi honek sorrarazten dituen gastuei aurre egiteko, 1.500.000 euroko gastua baimendu da 2024ko ekitaldian, eta 1.500.000 eurokoa, 2026ko ekitaldian, 2023ko Aurrekontu Orokorretako 720004-72200-7700-412112 partidaren baliokidearen kargura ("Nekazari gazteak eta nekazari berriak ezartzeko laguntzak. 2023-2027 NPEPE LGENF"), behar adinako kreditu egokia baldin bada.

Kreditu hori handitzen ahalko da, gehienez ere 260.000 euroan ekitaldi bakoitzean, INSTAL (75) esku-hartzean sartzen diren deialdietako edozeinetan erabili gabe geratzen diren kredituen kargura
–esku-hartze horren barruan daude nekazari gazteak eta nekazari berriak ezartzeko laguntza sistemak–.

4. Laguntza eskaerak eta ordainketa eskaerak aurkezteko epea eta enpresa plana burutzeko epea.

Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da.

Eskaerak aurkezteko epea amaituko da aurreko paragrafoan ezarritako hasiera datatik 60 egun natural igarotzen direnean.

Enpresa plana burutzeko epemuga 2026ko azaroaren 1a izanen da.

Bigarren ordainketaren eskaerak aurkezteko epea 2026ko urtarrilaren 1ean hasiko da, eta 2026ko azaroaren 1ean bukatuko.

5. Komunikatzea Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Baseari.

Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratu beharko dira oinarri arautzaile hauek eta dagokien deialdia.

6. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen eta deialdiaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko titularrari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko abenduaren 26an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.

I. ERANSKINA.–"NEKAZARI PROFESIONAL GAZTEAK EZARTZEKO LAGUNTZAK", 2023-2027 NPEPEAREN ESPARRUAN. 2024KO EKITALDIRAKO DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da arautzea, NPEPEaren 1. aukera Nafarroan aplikatzeko esparruaren barruan, nekazari profesional gazteak ezartzeko laguntzak eta "Nekazari gazteak ezartzea" 6961.1 esku-hartzerako laguntzak, bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 75. artikuluan ezarritakoarekin –erregelamendu horren bidez arauak ezartzen dira Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin behar dituzten plan estrategikoei (NPEaren plan estrategikoak) laguntza emateko, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuta baitago–.

2. oinarria.–Esku-hartzearen helburua.

Esku-hartze hori abian jarrita, honako helburu hauek lortu nahi dira:

a) nekazari gazteak eta beste nekazari berri batzuk erakartzea eta haiei laguntzea, eta enpresa garapen jasangarriari bide ematea landa eremuetan.

b) honako hauek sustatzea: enplegua, hazkundea, genero berdintasuna –emakumeek nekazaritzan parte hartzea barne– landa eremuetako gizarte inklusioa eta landa garapena, bioekonomia zirkularra eta basogintza jasangarria besteak beste.

3. oinarria.–Onuradunak.

Laguntza hauen onuradun izanen dira behar bezalako enpresa plan baten bidez bideragarri diren nekazaritzako ustiategietako titular, titularkide edo bazkide gisa lanean jartzen diren pertsona fisikoak. Ustiategi horiek Nafarroan kokatu beharko dira, eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatuak egon beharko dute, edo inskribatzeko moduan. Eskatzaileek, berriz, hemen ezarritako aldez aurreko baldintzak bete beharko dituzte, eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako konpromisoei eutsi beharko diete.

4. oinarria.–Onuradun gisa onartuak izateko irizpideak.

1. Laguntza hauek eskuratu ditzakete nekazaritzako eta/edo abeltzaintzako ustiategi batean lehenbizikoz beren gain hasten diren pertsona fisikoak, laguntza eskatzen den egunean onartua izateko honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Gutxienez 18 urte izatea, eta 41 baino gutxiago.

b) 0,2 NLU baino gehiagoko nekazaritzako banakako ustiategi baten titular izan gabekoa izatea, edo, ustiategi elkartu baten kide edo sozietateko kotitular direnen kasuan, partaidetza zifra horretara ez iristea.

c) Bere gain lehenbizikoz hasteko laguntzarik jaso ez izana.

d) "Enpresa plan bat" aurkeztea, oinarri arautzaile hauetan xedatutakoaren araberakoa.

e) Bere gain hasteko prozesua 5. oinarriaren ezarritakoaren arabera abiatu izana.

f) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debeku-egoeretako bakar batean ere ez egotea, horrek galaraziko bailioke onuradun izatea; bereziki, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

g) Eskatzaileak Merkataritzako eragiketen berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio-eremuko subjektuak direnean, eta 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.3 bis artikuluan ezarritakoa betetzea.

2. Nekazari gaztea entitate elkartu batean hasten bada bere gain, entitate elkartuaren izaera juridikoa edozein dela ere, ustiategi baten titular bakar gisa hasten den nekazari gazteari eskatuko zaizkion pareko baldintzak eskatuko zaizkio.

3. Kasu guztietan, nekazari gazteak nekazaritzako ustiategiaren benetako kontrola hartu beharko du bere gain, epe luzerako, kudeaketari lotutako erabakiei, onurei eta finantza arloko arriskuei dagokienez, eta, horrenbestez, hura izanen da finantza eragiketak eta egunerokoan egin ohi diren ekoizpen eragiketak kudeatzeko arduraduna.

Onuraduna ez bada ustiategiaren titular bakar gisa hasten, epe luzera entitate juridikoaren benetako kontrola bere gain hartzeko moduan hasi beharko da. Horretarako, bere gain hasi behar duen bazkideak edo bazkide taldeak, enpresa plana burututakoan, bazkide maioritarioaren kuotaren adinako parte-hartze ehunekoa izan beharko du kapital sozialean eta boto eskubideetan, bat etorriz abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuan ezarritakoarekin, hartan ezartzen baita, batetik, nola aplikatu behar diren 2023tik aurrera Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan zuzeneko ordainketa gisako esku-hartzeak eta nola ezarri behar diren baldintza komunak, eta, bestetik, nola arautu behar den kudeaketa- eta kontrol-sistema integratuaren eskaera bakarra.

5. oinarria.–Enpresa plana.

1. Laguntza eskaerarekin batera enpresa plan bat aurkeztu beharko da; plan hori izanen da gaztea nekazaritzako ustiategiaren titular, kotitular edo bazkide gisa hasteko prozesuaren oinarria.

2. Enpresa planean honako hauek adieraziko dira:

a) Ustiategiaren egoera nekazaria bere gain hasteko prozesuaren aurretik; abiapuntuko egoera, onuradunaren datuak, ustiategian sartzeko modua eta abar azaldu beharko dira.

b) Nekazaritzako ustiategian bere gain hasteko prozesua garatzeko faseak eta funtsezko helburuak.

c) Ustiategiaren amaierako egoera. Enpresa plana garatu bitartean aldaketarik izaten bada ustiategiaren baldintzetan, amaierako egoeran, nolanahi ere, konpromiso eta betebeharrei eutsi beharko diete.

d) Nekazaritzako ustiategiaren jarduerak garatzeko behar diren jarduketen xehetasunak, esaterako, inbertsioak, errentamenduak, lizentziak etab.

e) Beste arlo hauetan zer ekintzari heldu nahi zaion: prestakuntza, aholkularitza, kalitateko ekoizpena, ingurumen arloko nekazaritza neurrietan parte hartzea, balorazio irizpideei loturiko jarduketak, eta egoki jotzen diren beste arlo batzuetako ekintzak.

f) Bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa: ustiategiak bideragarritzat joko dira baldin eta, ekoizpen elementuen eta ustiategiaren jardueraren arabera, erreferentziako errentaren %35 baino handiagoa den errenta lortzen bada unitate bakoitzeko.

g) Lanbide trebakuntza eta gaitasun profesional egokiak.

3. Ezarpenaren hasiera: ezarpen prozesua abiatutzat joko da, besteak beste, honako inguruabarretako bat agiri bidez frogatzen denean:

–Lanbide trebakuntza: titulazio akademikoak edo prestakuntza ikastaroa, edo ikastaroan inskribatzeko eskaera.

–Gizarte Segurantzan alta eman izana, norberaren konturako langileen araubidean, ustiategiaren titular, kotitular edo bazkide gisa.

–Eskaera bakarra (NPE) aurkeztu izana.

–0,2 NLU baino gutxiago diren ekoizpen efektiboen inskripzioa edo inskripzio eskaera Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan edo Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan, onuraduna titular bakar gisa hasten bada bere gain.

–Kotitular edo entitate elkartuko kide gisa sartzeko eskaera; Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan eskaera datatik aurrerako ondorioak izan behar ditu.

–Entitate elkartu baten kotitular edo bazkide izatea, non, partaidetza ehunekoaren arabera, 0,2 NLU baino gutxiago baitagokio.

–Errentamendu kontratuak, aurrekontuak, inbertsioak, makineriaren inskripzioa Nekazaritzako Makineriaren Erregistro Ofizialean eta abar.

4. Ezarpenaren amaiera: ezartzeko prozesua amaitutzat joko da onuradunen konpromiso eta betebehar guztiak 14. oinarriaren arabera frogatzen direnean.

5. Honako egoera hauek joko dira lanbide trebakuntza eta gaitasun profesional egokitzat:

–Nekazaritza arloko erdi edo goi mailako prestakuntza arautua eta agronomiako edo albaitaritzako unibertsitateko prestakuntza.

–Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazionalaren araberako profesionaltasunaren ziurtagiria, nekazaritza arlokoa, edo lehen sektoreko gaitasun profesionalen egiaztagiria, administrazio publiko batek emanak.

–"Nekazaritzako ustiategietan hasteko" berariazko ikastaroa, 200 ordutik gorakoa, nekazaritzako arloan prestakuntza eta aholkularitza emateko aitorturik dauden entitateek emana.

–Nekazaritza arloko prestakuntzako ikastaroak, denen batura 250 ordutik gorakoa bada.

Laguntza eskaera egiten den unean ez badauka trebakuntza hori, enpresa plana burutzean justifikatu beharko du.

6. oinarria.–Laguntza motak eta zenbatekoa.

1. Nekazari profesional gazteak beren gain jartzeko laguntzak prima bakarrekoak izanen dira.

2. Laguntzaren zenbatekoa 40.000 eurokoa da, guztira.

3. Laguntzak zenbateko bereko bi ordainketatan ordainduko dira. Lehenbizikoa ordainduko da laguntzak emateko kontuan hartu den enpresa plana abiatu dela egiaztatu ostean, eta bigarrena, enpresa plana burututakoan, baldin eta plana zuzen gauzatu bada.

4. Deialdi honetako laguntzak baterako finantzaketa duten laguntzak dira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 75. artikuluan eta Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko 2022/126 (EB) Erregelamendu Delegatuan ezarritakoaren arabera. Nafarroako Gobernuak sistemaren finantzaketan parte hartuko du laguntzaren kostu osoaren %75 jarriz, eta gainerako %25a Europar Batasunaren NBEUF funtsekin kofinantzatuko da.

7. oinarria.–Laguntza eskaera, lehen ordainketaren eskaera, dokumentazio osagarria eta instrukzio organoarekiko harremana.

1. Hartarako ezarri den atzemate programaren bidez aurkeztuko dira laguntza eskaerak,lehen ordainketaren eskaerarekin batera. Programa hori onuradunen eskura dago Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariaren tramiteen katalogoan (www.nafarroa.eus).

2. Programa hori erabiltzeko beharrezkoa izanen da onuradunaren autentikotasuna egiaztatzea, haren sinadura elektronikoaren bidez edo onuradunaren ordezkari gisa arituko den entitate laguntzailearenaren bidez, bat etorriz Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren azaroaren 21eko 46/2023 Foru Aginduarekin, haren bidez onesten baitira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren konturako laguntzen tratamenduan 2024-2027 aldian parte hartuko duten entitate laguntzaileak deitzeko eta hautatzeko arauak.

3. Eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, eskaerarekin batera aurkeztu beharko da III. eranskinean aipatzen den dokumentazioa.

4. Nekazaritza Politika Erkidea kudeatzeko sistema eta hari loturiko beste gai batzuk arautzen dituen abenduaren 23ko 30/2022 Legearen 4. artikulua aplikatuz, laguntzen onuradunek bitarteko elektronikoak baino ez dituzte erabiliko instrukzio organoarekiko harremanetan.

8. oinarria.–Instrukzio organoa.

Laguntza hauek emateko prozeduren instrukzioa Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atalari dagokio; atal hori Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuari atxikia dago.

9. oinarria.–Dirulaguntza adjudikatzeko prozeduraren instrukzioa.

1. Eskaerak jasotakoan, osorik dauden egiaztatuko da, hots, oinarri arautzaile hauetan ezarritako informazio edo dokumentazio guztia duten. Instrukzio prozedurak iraun bitartean, instrukzio organoak zilegi izanen du eskatzaileari egoki jotzen dituen argibideak eskatzea eskaeran jasotako informazioari eta aurkeztutako dokumentazioari buruz.

Bidezko jotzen bada, intzidentziak gehienez 15 egun naturaleko epean zuzen ditzala eskatuko zaio interesdunari, eta adieraziko zaio, hori egin ezean, eskaeran atzera egiten duela ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, edo agiriak bere horretan daudela instruituko dela espedientea.

2. Eskaera osorik dagoenean, eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatuko da, eta kontrol administratiboak eta tokian tokikoak eginen dira, kontuan harturik abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretua, zeinak Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esku-hartzeak eta beste laguntza batzuen kudeaketa- eta kontrol-sistema arautzen baitu.

3. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak joko du Foru Administrazioan edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialetara edo eskura dauden bestelako informazio iturrietara, betiere laguntza eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

4. Ondoren, eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta bat etorriz arau hauetan ezarritako balorazio irizpide, modu eta lehentasunekin.

5. Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, eta laguntza esleitzeko espedientean jaso beharko da onuradunak laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituela.

10. oinarria.–Dirulaguntzak emateko prozedura eta balorazio irizpideak.

1. Norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen dira laguntza hauek. Beraz, aurkezten diren eskaerak alderatuko dira haien arteko lehentasun-hurrenkera ezartzeko.

2. Eskaeren lehentasun-hurrenkera lortzeko, II. eranskineko balorazio irizpideen arabera emandako puntuak batuko dira. Gehienez 100 puntu hortzen ahalko dira.

3. Onuradunak eskaeran adierazi beharko du, berariaz, zer balorazio irizpideren arabera eskatzen duen aplika dakiola baremoa. Eskaera hori erantzukizunpeko adierazpentzat hartuko da laguntza eskaera aurkeztean biltzen diren irizpideei dagokienez, eta bete beharreko konpromisotzat enpresa planean aurreikusitako ekintzei dagokienez, plan horrekin bat etorri beharko baitu.

4. Onuradunak kontuan hartzeko eskatu dituen balorazio irizpideengatik bakarrik emanen dira puntuak. Baldin betetzeko zenbait modu onartzen dituen irizpide bat ezarri bada, puntu gehien ematen dituen egoera hartuko da aintzat, betiere eskura dagoen informazioarekin egiaztatzen ahal bada, eskatutako puntuazioa inola ere gehitu gabe.

11. oinarria.–Norgehiagokako prozeduraren aplikazioa.

1. Balorazio irizpideak aplikatuz, eskaeren lehentasun-hurrenkera bat ezarriko da, eta laguntza emanen zaie aipatu irizpideak aplikatzearen ondorioz baloraziorik handienak lortu dituzten eskaerei, deialdirako finkatu den kreditu erabilgarriaren barruan.

2. Espedienteen puntuazioetan berdinketarik bada, lehentasuna izanen dute eskatzaile gazteenek, eta hala ere berdinketa hausten ez bada, banaka edo entitate elkartuetan duten partaidetza ehunekoaren arabera, amaierako egoeran NLU gehien dituzten onuradunek.

3. Aurrekontuan zuzkidura nahikoa izanik ere, laguntzarako eskubidea izateko nahitaezkoa izanen da gutxienez ere 30 puntu lortzea balorazio irizpideak aplikatuta.

4. Deialdirako dagoen aurrekontu-kreditua nahikoa ez bada eskaera onargarri guztiei dirulaguntza emateko, ezetsi eginen dira aurrekontuan zuzkidura nahikoa ez izateagatik aintzat hartu ezin direnak.

12. oinarria.–Ebazpena.

1. Ebazpen proposamena ikusirik, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntzak emateari buruzko ebazpena emanen du.

2. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta hartutako ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti, bai ebazpenean bertan, bai onuradunentzako eskuragarri dagoen espediente elektronikoan.

3. Ebazpenean, dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda azalduko da, eta, eskaerarik ezetsiz gero, horiek ere espresuki agertuko dira, eta, horien artean, zein diren aurrekontuko baliabideen mugagatik ezetsitakoak eta zein onartuak izateko irizpideak betetzen ez dituztenak.

Ondorio horietarako, eskaerak ezetsiko dira baldin eta ez bada egiaztatzen enpresa plana abiatu dela, edo, kontrolak egin ostean, unitate kudeatzaileak ez badu egiaztapen hori baliozkotzat jotzen.

4. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik sei hilabeteko epean jakinaraziko da ebazpena, eta onartutako dirulaguntzaren zenbatekoa justifikatzeko eta onuradunak bete behar dituen betebeharrak eta konpromisoak zein diren jakiteko nahikoa den informazioa edukiko du.

5. Horrez gain, laguntza emateko jakinarazpenean, onuradunei adieraziko zaie esku-hartzeak NPEPEaren babesean jasotzen duela dirulaguntza.

6. Eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, baldin eta berariazko ebazpenik ematen ez bada dirulaguntzaren oinarri arautzaile hauetan ezarritako ebazpena emateko epean.

13. oinarria.–Enpresa planaren ebaluazioa.

1. Enpresa plana ebaluatzeko, onetsitako enpresa plana nola garatu den eta haren mugarri nagusiak gauzatu diren egiaztatuko da, agiri bidez. Kontrolak honako une hauetan eginen dira:

a) Planaren hasieran: hasierako kontrolaren helburua izanen da bere gain hasteko prozesua abiatu dela justifikatzen du(t)en jarduketa(k) egin d(ir)ela egiaztatzea.

b) Plana burututakoan, honako hauek egiaztatzeko azken kontrola izanen baita:

–Nola hasi den lanean ustiategian.

–Ustiategiaren input eta output direlakoak.

–Ustiategiaren kudeaketa eta ingurunearekin duen harremana (aholkularitza, elkartegintza, kalitate araubideak, inbertsioak, etab.).

–Ustiategiaren elementuak.

2. Plana gauzatzen den bitartean, organo kudeatzaileak zilegi izanen du beste kontrol batzuk egitea, egiaztatzeko bere gain hasteko prozesuan aurrera egiten dela, honako hauei dagokienez: planaren ezagutza, ustiategiaren kudeaketa, ekoizpen elementuak, inbertsioak, aholkularitza eta abar.

3. Onuraduna beharturik dago ebaluazio horren unitate arduradunari laguntzeko, eta, hortaz, eskatzen zaion informazioa eta dokumentazioa eman beharko dio, ezarritako epeetan, eta egiten diren kontrol eta jarraipen jarduketetara bertaratuko da.

14. oinarria.–Onuradunen konpromisoak eta betebeharrak.

1. Laguntzaren azken ordainketa egin aurretik, laguntzen onuradunek betebehar eta konpromiso hauek bete beharko dituzte:

a) Enpresa plana gauzatzea.

b) Enpresa planaren amaiera egunean hauek betetzea:

–Lanbide trebakuntza eta gaitasun profesional egokiak erdietsi izana, baldin eta eskaera egiteko unean justifikatu ez bazituen.

–Ustiategia benetan kontrolatzea, ustiategiko buruaren definizioarekin bat. Definizio hori jasota dago abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuan, non ezartzen baita, batetik, nola aplikatu behar diren 2023tik aurrera Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan zuzeneko ordainketa gisako esku-hartzeak eta nola ezarri behar diren baldintza komunak, eta, bestetik, nola arautu behar den kudeaketa- eta kontrol-sistema integratuaren eskaera bakarra.

–"Nekazari aktiboa" izatea, bat etorriz honako honetan ezarritako definizioarekin: abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuan, non ezartzen baita, batetik, nola aplikatu behar diren 2023tik aurrera Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan zuzeneko ordainketa gisako esku-hartzeak eta nola ezarri behar diren baldintza komunak, eta, bestetik, nola arautu behar den kudeaketa- eta kontrol-sistema integratuaren eskaera bakarra (II.tituluaren I. kapituluan dago jasota definizioa).

–Gizarte Segurantzan alta emanda egotea, norberaren konturako langileen araubidean, gauzatzen duen nekazaritzako jardueragatik, ustiategiaren titular, kotitular edo bazkide gisa.

–Ustiategiak 1 NLU lortu izana, gutxienez, ustiategian hasi den nekazari gazte bakoitzeko. Ustiategi elkartuen kasuan, 1 NLU lortu beharko da ustiategian hasi den nekazari gazte bakoitzeko, kapital sozialean duen partaidetzaren proportzioan.

–Ustiategia ekonomikoki bideragarria izatea, 5. oinarriko 2. zenbakiko f) letran ezarritakoaren arabera.

c) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan agiri bidez justifikatzea enpresa planean aurreikusitako ekintzak egin dituela, hala lanean hastearekin zuzeneko zerikusia dutenak, nola baremazio irizpideak aplikatuz puntuak lortzeko balio izan dutenak.

d) Laguntza ongi eman dela, enpresa plana ongi gauzatu dela eta konpromisoei eutsi zaiela egiaztatzeko behar diren kontrolak onartzea, hala agiri bidezkoak, nola tokian tokikoak. Kontrol horietan sartzen ahalko da gazteak bere enpresa plana eta ustiategiaren kudeaketa ezagutzen dituela frogatu beharra, galdetegiak eta/edo elkarrizketa pertsonalak eginez.

e) Behar diren argibideak ematea ustiategiaren alderdi tekniko-ekonomikoez, lan arlokoez eta sozialez, baita esku-hartze honen esparruan hartutako laguntzez ere. Onuradunak ustiategia benetan kontrolatzen duen egiaztatzeko eta baldintza artifizialik sortzen den kontrolatzeko, honako hauen dokumentuak eskatzen ahalko dira informazioa emateko: merkataritzako transakzioak, kutxa-fluxuak, enplegatutako pertsonak, bezero edo hornitzaileekiko ahaidetasuna, makinen lagapenak, finantzaketa eta abalak, eta abar.

f) Dirulaguntza jaso duten jarduketak finantzatzeko beste dirulaguntza publiko eta laguntza batzuk eskatu edo lortu badira, horren berri ematea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den azkeneko ordainketan frogatu baino lehen.

g) Jasotako funtsak itzultzea, oinarri arautzaile hauetan ezarritako kasuetan.

h) Enpresa-deslokalizaziorik ez egitea, Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Eginbehar hau ez betetzeak aipatutako foru legean jasotzen diren diru-itzulketak ekarriko ditu.

15. oinarria.–Laguntzen ordainketa.

1. Laguntzak zenbateko bereko bi ordainketatan ordainduko dira, deialdian adierazitako ekitaldietan.

2. Laguntzak ordaintzeko baldintza izanen da enpresa planean ezarritako mugarriak betetzea eta egiaztatzea:

–Lehen ordainketa: laguntza eskaerari lotutako enpresa plana hastean.

–Bigarren ordainketa: enpresa plana burututakoan.

Bigarren ordainketari dagokion zenbatekoa jasotzeko beharrezkoa izanen da onuradunak ordainketa eskaera aurkeztea deialdian ezarritako epea baino lehen, horretarako berariaz ezarritako atzemate programaren bidez. Programa Nafarroako Gobernuaren web-orriko tramiteen katalogoan dago erabilgarri (www.navarra.eus).

3. Instrukzio organoak behar adina kontrol eginen ditu, egiaztatzeko onuradunak hartutako konpromisoak betetzen dituela, eta enpresa plana egoki gauzatzen ari dela. Kontrolen emaitzak ikusirik, bidezko ordainketak baimenduko ditu, eta laguntzak ordaintzeko ebazpen proposamena prestatuko.

4. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak Foru Administrazioan edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialetara edo eskura dauden bestelako informazio iturrietarako joko du, eta enpresa planaren ebaluaziora, betiere laguntza ordaintzeko eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

16. oinarria.–Murrizketak eta salbuespenak azken ordainketan.

1. Baldin eta egiaztatzen bada, jarraian adierazitako irizpideen arabera, enpresa plana ez dela bete, hala gauzapenari dagokionez nola aplikazio egutegiari dagokionez, eta betebeharrak eta konpromisoak ez direla bete, laguntza deuseztatuko da, hartarako eskubidea galduko da eta, bidezkoa bada, jasotako dirua itzuli beharko da:

a) Honako inguruabarretako bat gertatzen bada, ez da eginen azken ordainketa eta jasotako kopuruak itzuli beharko dira, legezko interesak gehituta:

–Azken ordainketaren eskaera epe barruan aurkezten ez bada.

–14. oinarriko konpromisoak betetzen ez badira.

–Baremazio irizpideetan puntuazio txikiagoa egokitzeagatik onuradun izateari uzten bazaio.

b) Honako inguruabarretako bat gertatzen bada, ez da eginen azken ordainketa:

–Onuradunak parte hartzen ez badu, justifikatutako arrazoirik gabe, aurreikusitako kontroletan.

2. Aipatutako murrizketak eta bazterketak ez dira aplikatuko baldin eta onuradunak frogatzen badu ezinbesteko arrazoiengatik gertatu direla aldaketak, edo gerora sortutako eta onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoien frogagiriak aurkezten baditu.

3. Egiaztatzen bada onuradunak nahita egin duela gezurrezko adierazpen bat, emandako laguntzak bertan behera utziko dira, eta laguntzetatik jasotako zenbateko guztiak berreskuratuko dira. Gainera, onuraduna esku-hartze horretarako laguntzetatik bazterturik geldituko da, ekitaldi horretan eta hurrengoan, deusetan galarazi gabe Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako zehapenak edo gezurrezko adierazpena aurkezteko unean iruzurraren kontrako borrokarako indarrean diren prozeduretatik datozenak.

4. Egiaztatzen bada onuradunak baldintza artifizialak sortu dituela laguntza jasotzeko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 62. artikuluan ezarritakoaren eta abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren 3. artikuluan jasotakoaren arabera, laguntzetatik bazterturik geldituko da, eta, bidezkoa bada, laguntzetatik jasotako zenbateko guztiak berreskuratuko dira.

17. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoak eta murrizketak.

1. Gerora bete beharreko konpromisoak dira: onuradunak ogibide nagusia nekazaritza duenaren izaera lortzea eta izaera horri eustea, eta 1 NLU egokitzea, bat etorriz 14. oinarriaren 1.b) apartatuarekin, hori guztia hiru urtez, laguntzaren azken ordainketaren ebazpenaren egunetik aurrera. Konpromiso horiek betetzen ez badira, jasotako zenbatekoak itzuli beharko dira, legez ezarritako interesak gehituta.

2. Ezinbesteko kasu edo salbuespenezko inguruabar hauek gertatzen direnean ez dira betegabetzat joko aurreko apartatuan aipatzen diren konpromisoak:

a) Onuraduna hiltzea.

b) Onuradunak lanerako ezintasun luzea izatea.

c) Ustiategia edo haren zati handi bat desjabetzea, baldin eskaera aurkeztu zuenean ezin bazen aurreikusi.

d) Hondamendi natural larria, ustiategiko lurretan edo instalazioetan kalte nabarmena eragin duena.

e) Ustiategiko eraikinen edo instalazioen suntsipena, istripuz.

f) Epizootia edo landareen gaitza, ustiategiko azienda edo labore guztiei edo zati bati kalte egin diena.

4. Ezinbesteko kasuak edo salbuespenezko inguruabarrak gertatuz gero, onuradunak edo haren eskubidedunak idatziz jakinarazi beharko du, froga egokiak erantsita, gertakaria izan eta hogeita hamar egun balioduneko epean, eta betiere instrukzio organoak kontrola egin behar duela adierazi edo hura gauzatu baino lehenago.

5. Aipatutako murrizketak eta bazterketak ez dira aplikatzekoak izanen aldaketak onuradunari egotzi ezin zaizkion eta gerora sortu diren arrazoiek eragindakoak direnean eta behar bezala justifikatzen ahal direnean.

18. oinarria.–Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

Laguntza hauen onuradunek ezin izanen dute xede eta helburu bererako beste laguntzarik eskatu, salbu eta hala aurreikusten bada Batasuneko, Espainiako eta Nafarroako araudian eta Nafarroako Foru Komunitateko 2023-2027 NPEPEan.

19. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Laguntza hauen onuradunen datuak argitara emanen dira Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 98. artikuluari jarraikiz.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduarekin bat (hots, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko erregelamendua, 95/46/EE Zuzentaraua indargabetu zuena), datu pertsonalak tratatzen direnean, onuradunek beren eskubideei buruzko informazioa jasoko dute, datuak babesteko arauekin bat, baita eskubide horiek erabiltzeko prozedura aplikagarriei buruzko informazioa ere.

20. oinarria.–Arau-hausteak eta zehapenak.

1. Arau-hauste administratiboak dira abenduaren 23ko 30/2022 Legean tipifikatutako ekintzak eta omisioak, eta zehagarriak izanen dira, baita zabarkeria hutsez eginak badira ere, salbu eta ezinbesteko kasuetan edo Europako araudiak ezarritako beste kasu batzuetan.

2. Arau-hauste administratiboen erantzule izanen dira ekintzaz edo omisioz arau-hauste gisa tipifikatutako inguruabarretan dauden pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak eta nortasunik gabeko entitateak.

3. Abenduaren 23ko 30/2022 Legean ezarritakoaren arabera tipifikatu eta mailakatuko dira arau-hausteak.

II. ERANSKINA.–"NEKAZARI PROFESIONAL GAZTEAK EZARTZEKO LAGUNTZAK", 2023-2027 NPEPEAREN ESPARRUAN. HAUTAKETA IRIZPIDEAK

IRIZPIDEA

DEFINIZIOA/EGIAZTAPENA

GEHIENEKO
PUNTUAZIOA

PUNTUAZIO APLIKAGARRIA

NOIZ BETE BEHAR DA

Titularraren ezaugarriak

45

Bizitokia

Despopulazio arriskua duen udalerri batean erroldaturik (1)

10

Eskaeran eta azken ordainketan

Arriskua

10

Gainbeheran

8

Kaltebera edo trakzio-izaerako udalerria

4

Aholkularitza

Aholkularitza zerbitzuetan parte hartzea (2)

15

15

Azken ordainketan

Lurrak edo azienda lortzeko zailtasunak

Nekazaritzako ustiategiko titularrekiko ahaidetasuna (3)

3

Eskaeran

Ahaidetasunik ez

3

Nekazaritzako ustiategiek, osotara, 3 NLU baino gutxiago dute.

2

Nekazaritzako ustiategiek, osotara, 3 NLU edo gehiago eta 10 baino gutxiago dute

1

Generoa

Emakumea

15

15

Desgaitasuna

Desgaitasun aitortua duten pertsonak (4)

2

2

Eskaeran

Ustiategiaren ezaugarriak

23

Asoziazionismoa

Zein sozietate motatan hasiko den lanean

8

Azken ordainketan

Titulartasun partekatua

8

Nekazaritzako kooperatiba edo ENS

6

Beste elkarte formula batzuk

4

Belaunaldi aldaketa

60 urtetik gora dituen eta nekazaritza jarduera uzten duen titularraren ondorengoa izatea ustiategian (5)

5

5

Azken ordainketan

Ustiategiaren/instalazioaren kokapen geografikoa

Ustiategiaren udalerriaren kokapena (6)

10

Azken ordainketan

Goi-mendia

10

Mendia

8

Muga naturalak dituzten eremuak

6

Enpresa plana

32

Bideragarritasuna

Ustiategiaren lan unitate bakoitzeko errentaren %, erreferentziako errentaren aldean

10

Eskaeran eta azken ordainketan

%52 eta %102 artean

10

%52 baino txikiagoa, edo %102 baino handiagoa baina %120 gainditu gabe

5

Ekoizpen eraginkortasuna eta merkataritzako marjina hobetzea

Ustiategiaren ekoizpen eraginkortasuna edo merkataritzako marjina hobetzeko jarduerak

12

Azken ordainketan

Eraldaketa edo kanal laburren bidez bidezko merkaturatzea (7)

12

Ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak (8)

10

Nekazaritzako elikagaien kalitate-araubideetan parte hartzea (9)

8

Ingurumen arloko konpromisoak

Ingurumen arloko jardunbideak dituen ustiategia

10

Azken ordainketan

Nekazaritza ekologikoa (10)

10

P1 eta P2 eko-araubideak, larratze estentsibokoa, eta sega-lan jasangarrikoa (11)

8

P3tik P7ra arteko eko-araubideak, nekazaritza ekologikokoa edo nekazaritza eta ingurumen arlokoa (2. oinarria, NPEPE) (11)

6

(1) Nafarroako Despopulazioaren aurkako Borrokarako Estrategian despopulazio arriskuan dauden eremu eta udalerrien zerrendako udalerri bateko erroldatze agiria, eskaera egiteko unean. Zerrenda IV. eranskinean jasota dago.

(2) Bere gain hasteko prozesuan dauden gazteen aholkularitza espezifikoko irizpideari dagozkion puntuak soil-soilik aplikatuko dira baldin eta zerbitzu hori ematen duen entitatea inskribatuta badago Nafarroako Aholkularitza Entitateen Erregistroan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren uztailaren 4ko 222/2014 Foru Aginduaren arabera, foru agindu horrek arautzen baititu ustiategien aholkularitza sistema, aholkularitza entitateen onarpena eta haien erregistroa. Horrez gain, entitate horiek bete beharko dute 2021eko abenduaren 2ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 78. artikuluan ezarritakoa. Izan ere, erregelamendu horrek arau batzuk ezartzen ditu Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin behar dituzten plan estrategikoei (NPEaren plan estrategikoak) laguntza emateko, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuta baitago, eta haren bidez 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduak indargabetzen dira.

Aholkularitzagatiko puntuak aplikatzea eskatzen bada, horrek esan nahi du eskatzaileak baimena ematen diola organo kudeatzaileari zerbitzua eman duen entitateari eskatu ahal izateko onuradunari emandako aholkularitza zerbitzuari buruz duen informazioa.

(3) Eskatzaileak baditu, edo ez, pertsona fisiko gisa nekazaritzako ustiategien titular diren odol edo ezkontza bidezko lehen mailako ahaideak. Irizpidean adierazten den tamaina zehazteko, kontuan hartuko da guztien batura.

(4) Abenduaren 23ko 1971/1993 Errege Dekretuaren arabera aitortutako desgaitasuna dauka.

(5) Nekazaritza jarduera uzten dela joko da lagatzaileak ustiategiaren titular izateari uzten dionean –pertsona fisiko gisa– nekazari berria bere gain hasteko aldia amaitzean.

(6) Hori kalkulatzeko, kontuan hartuko da ustiategia zer udalerritan ageri den Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan, udalerri horren INE kodea, Nafarroako NPEPEaren muga naturalak dituzten eremuetan esku hartzeko zerrendaren arabera.

(7) Enpresa plana burututakoan, 1 NLU izanen du eraldatzeagatik ustiategiaren Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko fitxan, eta/edo zuzeneko salmentarako erregistroan inskribatuta egonen da.

(8) Nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzetarako eskaera onargarria izatea (ingurumeneko helburuarekin edo gabe) eta inbertsioak amaiturik egotea enpresa plana amaitzerako.

(9) Europar Batasunean aitortutako kalitate-araubideak (jatorri-deiturak eta adierazpen geografiko babestuak) edo nekazaritza ekologikoa.

(10) Enpresa plana burututakoan, ustiategiak ekoizpen ekologikoko 0,5 NLU baino gehiago izan behar ditu, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak ziurtatuta.

(11) Laguntza ordaindu aurretik, laguntza bat esleiturik izatea nekazaritza ekologikoagatik, eko-araubideengatik eta/edo nekazaritza eta ingurumen arlokoengatik.

III. ERANSKINA.–LAGUNTZA ETA ORDAINKETA ESKAEREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO AGIRIEN ZERRENDA

1.–Laguntza eskaerarekin batera:

a) Enpresa planaren hasieraren justifikazioa.

b) Lanbide trebakuntza eta gaitasun profesional egokiak justifikatzeko:

I) Nekazaritza arloko ikasketa titulu bat, erdi mailako zikloaren baliokidea edo goragoko mailakoa, eta/edo eskatu izanaren gordekina.

II) Profesionaltasun ziurtagiria edo gaitasunen egiaztagiria.

III) Nekazaritza arloko ikastaroak egin izanaren gaineko egiaztagiriak, ustiategia gobernatzera eta/edo kudeatzera bideratutakoena.

IV) Nekazaritzako enpresan lanean jartzeko ikastaroa egin izanaren egiaztagiria.

c) Erroldatze-ziurtagiria.

d) Desgaitasuna izanez gero, hori frogatzeko agiria.

e) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera.

–Onuraduna lanean hasten bada pertsona juridiko baten izenean dagoen nekazaritzako ustiategi batean, gainera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Zein entitatetan lanean hasten den, haren IFZren fotokopia.

b) Zein entitatetan lanean hasten den, haren eratze-eskriturak, nekazari gaztearen ekarpena eta hura bazkide edo partaide gisa sartzeko baldintzak adieraziko dituena, eta horrekin batera entitatearen estatutu edo arauen kopia fede-emailea eta zuzendaritza teknikoan eta kudeaketan ari diren pertsonen zerrenda.

2.–Ordainketa eskaerarekin batera:

a) Onuradunak laguntza entitate hartzekodun bati lagatzea erabakitzen badu, ordainketa eskaerarekin batera aurkeztu beharko du hori justifikatzen duen dokumentua.

b) Erroldatze-ziurtagiria.

IV. ERANSKINA.–DESPOPULAZIO ARRISKUAN DAUDEN UDALERRIEN SAILKAPENA

Udalerriaren kodea / udalerria / sailkapena.

001 / Abaigar / Arrisku esanguratsua.

002 / Abartzuza / Kaltebera.

003 / Abaurregaina / Muturreko arriskua.

004 / Abaurrepea / Muturreko arriskua.

005 / Aberin / Arrisku esanguratsua.

006 / Ablitas / Arriskurik ez.

007 / Adios / Arriskurik ez.

008 / Aguilar Kodes / Muturreko arriskua.

009 / Oibar / Arrisku esanguratsua.

010 / Altsasu / Arriskurik ez.

011 / Allin / Kaltebera.

012 / Allo / Gainbehera bizia.

013 / Ameskoabarrena / Arrisku esanguratsua.

014 / Antzin / Kaltebera.

015 / Andosilla / Arriskurik ez.

016 / Antsoain / Arriskurik ez.

017 / Anue / Muturreko arriskua.

018 / Añorbe / Arriskurik ez.

019 / Agoitz / Trakzio-izaera.

020 / Araitz / Arrisku esanguratsua.

021 / Aranaratxe / Arrisku esanguratsua.

022 / Arantza / Arrisku esanguratsua.

023 / Aranguren / Arriskurik ez.

024 / Arano / Arrisku bizia.

025 / Arakil / Arrisku esanguratsua.

026 / Aras / Arrisku bizia.

027 / Arbizu / Arriskurik ez.

028 / Artzi / Muturreko arriskua.

029 / Los Arcos / Arrisku esanguratsua.

030 / Arellano / Arrisku bizia.

031 / Areso / Arrisku esanguratsua.

032 / Arguedas / Gainbehera moderatua.

033 / Aria / Muturreko arriskua.

034 / Aribe / Muturreko arriskua.

035 / Armañantzas / Muturreko arriskua.

036 / Arroitz / Arrisku esanguratsua.

037 / Arruazu / Arrisku esanguratsua.

038 / Artaxoa / Gainbehera moderatua.

039 / Artazu / Arriskurik ez.

040 / Atetz / Arrisku bizia.

041 / Aiegi / Arriskurik ez.

042 / Azagra / Arriskurik ez.

043 / Azuelo / Muturreko arriskua.

044 / Bakaiku / Gainbehera moderatua.

045 / Barasoain / Arriskurik ez.

046 / Barbarin / Muturreko arriskua.

047 / Bargota / Muturreko arriskua.

048 / Barillas / Arriskurik ez.

049 / Basaburua / Arrisku bizia.

050 / Baztan / Arrisku esanguratsua.

051 / Beire / Arrisku esanguratsua.

052 / Beraskoain / Arriskurik ez.

053 / Berbintzana / Gainbehera bizia.

054 / Bertizarana / Arrisku esanguratsua.

055 / Betelu / Arriskurik ez.

056 / Biurrun-Olkotz / Arriskurik ez.

057 / Buñuel / Gainbehera moderatua.

058 / Auritz / Arrisku bizia.

059 / Burgi / Muturreko arriskua.

060 / Burlata / Arriskurik ez.

061 / El Busto / Muturreko arriskua.

062 / Cabanillas / Gainbehera moderatua.

063 / Cabredo / Muturreko arriskua.

064 / Cadreita / Arriskurik ez.

065 / Caparroso / Arriskurik ez.

066 / Cárcar / Gainbehera bizia.

067 / Zarrakaztelu / Gainbehera moderatua.

068 / Cascante / Arriskurik ez.

069 / Kaseda / Arrisku bizia.

070 / Castejón / Arriskurik ez.

071 / Gazteluberri / Muturreko arriskua.

072 / Cintruénigo / Arriskurik ez.

073 / Ziordia / Arrisku esanguratsua.

074 / Zirauki / Arrisku bizia.

075 / Ziritza / Arriskurik ez.

076 / Zizur / Arriskurik ez.

077 / Corella / Arriskurik ez.

078 / Cortes / Gainbehera moderatua.

079 / Desojo / Muturreko arriskua.

080 / Deikaztelu / Arrisku esanguratsua.

081 / Donamaria / Arriskurik ez.

082 / Etxalar / Arrisku esanguratsua.

083 / Etxarri / Arriskurik ez.

084 / Etxarri Aranatz / Arriskurik ez.

085 / Etxauri / Arriskurik ez.

086 / Eguesibar / Arriskurik ez.

087 / Elgorriaga / Arriskurik ez.

088 / Noain Elortzibar / Arriskurik ez.

089 / Eneritz / Arriskurik ez.

090 / Eratsun / Muturreko arriskua.

091 / Ergoiena / Arrisku bizia.

092 / Erro / Muturreko arriskua.

093 / Ezkaroze / Arrisku bizia.

094 / Eslaba / Muturreko arriskua.

095 / Espartza Zaraitzu / Muturreko arriskua.

096 / Esprontzeda / Arrisku bizia.

097 / Lizarra / Arriskurik ez.

098 / Esteribar / Kaltebera.

099 / Etaiu / Muturreko arriskua.

100 / Eulate / Gainbehera bizia.

101 / Ezkabarte / Arriskurik ez.

102 / Ezkurra / Muturreko arriskua.

103 / Ezporogi / Muturreko arriskua.

104 / Faltzes / Arrisku esanguratsua.

105 / Fitero / Gainbehera moderatua.

106 / Fontellas / Arriskurik ez.

107 / Funes / Arriskurik ez.

108 / Fustiñana / Arriskurik ez.

109 / Galar / Arriskurik ez.

110 / Galipentzu / Muturreko arriskua.

111 / Galoze / Muturreko arriskua.

112 / Garaioa / Muturreko arriskua.

113 / Garde / Muturreko arriskua.

114 / Garinoain / Arriskurik ez.

115 / Garralda / Arrisku bizia.

116 / Genevilla / Arrisku bizia.

117 / Goizueta / Muturreko arriskua.

118 / Goñi / Muturreko arriskua.

119 / Gorza / Muturreko arriskua.

120 / Gesalatz / Muturreko arriskua.

121 / Girgillao / Muturreko arriskua.

122 / Uharte / Arriskurik ez.

123 / Uharte Arakil / Arrisku esanguratsua.

124 / Ibargoiti / Muturreko arriskua.

125 / Iguzkitza / Arrisku esanguratsua.

126 / Imotz / Arrisku bizia.

127 / Irañeta / Arriskurik ez.

128 / Izaba / Muturreko arriskua.

129 / Ituren / Arriskurik ez.

130 / Iturmendi / Arriskurik ez.

131 / Itza / Arriskurik ez.

132 / Itzagaondoa / Muturreko arriskua.

133 / Itzaltzu / Muturreko arriskua.

134 / Jaurrieta / Muturreko arriskua.

135 / Xabier / Muturreko arriskua.

136 / Txulapain / Arriskurik ez.

137 / Beintza-Labaien / Muturreko arriskua.

138 / Lakuntza / Arriskurik ez.

139 / Lana / Muturreko arriskua.

140 / Lantz / Arrisku bizia.

141 / Lapoblación / Muturreko arriskua.

142 / Larraga / Arriskurik ez.

143 / Larraona / Arrisku bizia.

144 / Larraun / Arrisku bizia.

145 / Elizagorria / Arrisku bizia.

146 / Leatxe / Muturreko arriskua.

147 / Legarda / Arriskurik ez.

148 / Legaria / Arrisku esanguratsua.

149 / Leitza / Gainbehera moderatua.

150 / Leotz / Muturreko arriskua.

151 / Lerga / Muturreko arriskua.

152 / Lerin / Arrisku esanguratsua.

153 / Lesaka / Gainbehera moderatua.

154 / Lezaun / Arrisku bizia.

155 / Ledea / Arrisku esanguratsua.

156 / Lizoainibar-Arriasgoiti / Muturreko arriskua.

157 / Lodosa / Arriskurik ez.

158 / Longida / Muturreko arriskua.

159 / Irunberri / Arrisku esanguratsua.

160 / Lukin / Arrisku esanguratsua.

161 / Mañeru / Arriskurik ez.

162 / Marañón / Muturreko arriskua.

163 / Martzilla / Arriskurik ez.

164 / Mélida / Gainbehera bizia.

165 / Mendabia / Gainbehera moderatua.

166 / Mendaza / Arrisku bizia.

167 / Mendigorria / Arriskurik ez.

168 / Metauten / Arrisku esanguratsua.

169 / Milagro / Arriskurik ez.

170 / Mirafuentes / Arrisku esanguratsua.

171 / Miranda Arga / Arrisku esanguratsua.

172 / Elo / Trakzio-izaera.

173 / Monteagudo / Gainbehera moderatua.

174 / Morentin / Arrisku esanguratsua.

175 / Mues / Muturreko arriskua.

176 / Murchante / Arriskurik ez.

177 / Murieta / Kaltebera.

178 / Murillo el Cuende / Arrisku bizia.

179 / Murillo el Fruto / Arrisku esanguratsua.

180 / Muruzabal / Gainbehera moderatua.

181 / Nabaskoze / Muturreko arriskua.

182 / Nazar / Muturreko arriskua.

183 / Obanos / Arriskurik ez.

184 / Oko / Arrisku esanguratsua.

185 / Otsagabia / Muturreko arriskua.

186 / Odieta / Kaltebera.

187 / Oiz / Arrisku esanguratsua.

188 / Olaibar / Arriskurik ez.

189 / Olazti / Gainbehera bizia.

190 / Olexoa / Arrisku bizia.

191 / Erriberri / Arriskurik ez.

192 / Oloritz / Muturreko arriskua.

193 / Oltza zendea / Arriskurik ez.

194 / Ollaran / Arrisku bizia.

195 / Orbaizeta / Muturreko arriskua.

196 / Orbara / Muturreko arriskua.

197 / Orisoain / Arrisku bizia.

198 / Orontze / Muturreko arriskua.

199 / Orotz-Betelu / Muturreko arriskua.

200 / Oteitza-Arrisku esanguratsua.

201 / Iruña / Arriskurik ez.

202 / Azkoien / Arriskurik ez.

203 / Petilla Aragoi / Muturreko arriskua.

204 / Piedramillera / Muturreko arriskua.

205 / Pitillas / Arrisku bizia.

206 / Gares / Arriskurik ez.

207 / Puiu / Arriskurik ez.

208 / Ribaforada / Arriskurik ez.

209 / Erromantzatua / Muturreko arriskua.

210 / Erronkari / Muturreko arriskua.

211 / Orreaga / Muturreko arriskua.

212 / Zare / Arrisku bizia.

213 / Saldias / Arrisku esanguratsua.

214 / Jaitz / Muturreko arriskua.

215 / San Adrián / Arriskurik ez.

216 / Zangoza / Trakzio-izaera.

217 / San Martin Unx / Muturreko arriskua.

219 / Santsol / Muturreko arriskua.

220 / Santakara / Gainbehera bizia.

221 / Doneztebe / Arriskurik ez.

222 / Sartze / Muturreko arriskua.

223 / Sartaguda / Gainbehera moderatua.

224 / Sesma / Arrisku esanguratsua.

225 / Sorlada / Arrisku bizia.

226 / Sunbilla / Gainbehera moderatua.

227 / Tafalla / Arriskurik ez.

228 / Tebas-Muru Artederreta / Gainbehera moderatua.

229 / Tirapu / Muturreko arriskua.

230 / Torralba del Río / Muturreko arriskua.

231 / Torres del Río / Arrisku bizia.

232 / Tutera / Arriskurik ez.

233 / Tulebras / Arriskurik ez.

234 / Ukar / Arriskurik ez.

235 / Uxue / Muturreko arriskua.

236 / Ultzama / Kaltebera.

237 / Untzitibar / Muturreko arriskua.

238 / Untzue / Muturreko arriskua.

239 / Urdax / Gainbehera bizia.

240 / Urdiain / Gainbehera moderatua.

241 / Urraulgoiti / Muturreko arriskua.

242 / Urraulbeiti / Muturreko arriskua.

243 / Urroz-Hiria / Kaltebera.

244 / Urrotz / Arrisku esanguratsua.

245 / Urzainki / Muturreko arriskua.

246 / Uterga / Arriskurik ez.

247 / Uztarroze / Muturreko arriskua.

248 / Luzaide / Muturreko arriskua.

249 / Valtierra / Gainbehera moderatua.

250 / Bera / Arriskurik ez.

251 / Viana / Arriskurik ez.

252 / Bidankoze / Muturreko arriskua.

253 / Bidaurreta / Arriskurik ez..

254 / Alesbes / Arriskurik ez.

255 / Villamayor de Monjardín / Arrisku bizia.

256 / Hiriberri / Muturreko arriskua.

257 / Villatuerta / Arriskurik ez.

258 / Atarrabia / Arriskurik ez.

259 / Igantzi / Arriskurik ez.

260 / Deierri / Arrisku esanguratsua.

261 / Esa / Arrisku esanguratsua.

262 / Zabaltza / Arriskurik ez.

263 / Zubieta / Arrisku esanguratsua.

264 / Zugarramurdi / Gainbehera bizia.

265 / Zuñiga / Arrisku bizia.

901 / Barañain / Arriskurik ez.

902 / Berriobeiti / Arriskurik ez.

903 / Berriozar / Arriskurik ez.

904 / Irurtzun / Arriskurik ez.

905 / Beriain / Arriskurik ez.

906 / Orkoien / Arriskurik ez.

907 / Zizur Nagusia / Arriskurik ez.

908 / Lekunberri / Arriskurik ez.

Iragarkiaren kodea: F2400318