20. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

356E/2023 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, kreditu gehikuntza onesten duena dirulaguntza honen 2023ko deialdian: "4240-Nekazaritza eta abeltzaintza sektorean, doitasunezko nekazaritzarako eta 4.0 teknologietarako dirulaguntzak (SEM)".

Espainiak 2021-2023 urteetarako aurreikusitako inbertsio eta berrikuntzak Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean jasotzen dira, mekanismo horren esparruan finantza laguntza jaso ahal izateko. Plan hori Kontseilu Europarrak berretsi du, 2021eko uztailaren 13ko Betearazpen Erabakiaren bidez.

Azaroaren 2ko 948/2021 Errege Dekretuak arautzen du nekazaritzaren eta abeltzaintzaren jasangarritasuna eta lehiakortasuna bultzatzen duten inbertsioak egiteko laguntza programetara zuzendutako dirulaguntzak emateko modua; horien bidez, abeltzaintza ustiategietako simaurrak kudeatzeko sistemak hobetzeko jarduketak, barazkien, lore moztuen eta landare apaingarrien berotegien erabateko modernizazioa eta eraldatzea, nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien eraginkortasun energetikorako jarduketak eta abeltzaintzako azpiproduktuen eta nekazaritzako biomasaren energia aprobetxatzeko jarduketak laguntzen dira eta, halaber, doitasuneko nekazaritzaren eta abeltzaintzaren eta 4.0 teknologien erabilera sustatzen da (948/2021 Errege Dekretua, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren jasangarritasuna eta lehiakortasuna bultzatzeko Planaren (III) barruan inbertsio proiektuak gauzatzeko estatu laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan).

Errege dekretuak ezartzen du autonomia erkidegoetako organo eskudunek beren lurraldeetan laguntza deialdiak argitaratuko dituztela, eta aurkeztutako eskaerak kontrolatu eta laguntzak eman eta ordainduko dituztela. Laguntza horiei lotutako gastuaren %100 Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Ministerioak finantzatzen du.

Laguntzak finantzatzeko, hasierako aurrekontu bat ezarri zen, errege dekretuaren VI. eranskinaren arabera, Nafarroari 2.167.388 euro esleitu zitzaizkion 2021. urterako, eta zenbateko hori Foru Komunitateari transferitu zitzaion. Zenbateko horrekin, SEM laguntzen lehen deialdia onetsi zen 2022an.

2022. eta 2023. urteetan, ministerioak hiru fasetan banatu ditu funtsak: 2022ko urrian 6.923.748,54 euro esleitu zitzaizkion Nafarroari. Funts horien zati bat laguntzen lehenengo deialdian baimendutako zenbatekoa handitzeko erabili zen, eta beste bat, 5.800.000 euro, laguntzen beste deialdi bat onesteko. Deialdi hori Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 30eko 354E/2022 Ebazpenaren bidez formalizatu zen; horren bitartez, dirulaguntza honen bigarren deialdia (2022) onetsi zen: "4240-Nekazaritza eta abeltzaintza sektorean, doitasunezko nekazaritzarako eta 4.0 teknologietarako dirulaguntzak (SEM)". Deialdi honetan, baimendutako zenbatekoa 10.000.000 euro gehigarriraino handitzeko aukera aurreikusten da.

2023ko maiatzean, ministerioak Nafarroarako funtsen lurraldekatze berri bat onetsi zuen, 2.758.914,79 euroko zenbatekoarekin. Zenbateko hori deialdian baimendutako kreditua gehitzeko erabili zen; hala, 5.800.000 eurotik 8.558.914,79 eurora igaro zen, Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 14ko 139E/2023 Ebazpenaren bidez. Ebazpen horrek kreditu gehikuntza onesten du dirulaguntza honen 2023ko deialdian: "4240-Nekazaritza eta abeltzaintza sektorean, doitasunezko nekazaritzarako eta 4.0 teknologietarako dirulaguntzak (SEM)".

Aipatutako deialdiko laguntzak Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren uztailaren 17ko 162E/2023 Ebazpenaren bidez eman ziren. Ebazpen horren bidez, honako laguntza hauek eman eta ezetsi ziren: "4240-Nekazaritza eta abeltzaintza sektorean, doitasunezko nekazaritzarako eta teknologietarako dirulaguntzak (SEM)". Bertan, erreserba- edo itxarote-zerrenda bat biltzen da, baimendutako kreditua gehituz gero laguntzak jaso ditzaketen 2. eranskineko eskaerekin (aurrekontu gutxiegitasunagatik baztertutako eskabideak), 948/2021 Errege Dekretuaren 26. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismotik datozen funts berrien kargura, dagokion kreditua sortuz edo txertatuz, deialdi berri bat egin beharrik gabe, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpenean aurreikusten denez, kasu horretan, dagokion gastu espedientea izapidetuko da emakida berriak ebatzi baino lehen, eta azkenean erabilgarri dauden kredituak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, baina publikotasun horrek ez dakar berekin eskaera berriak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ez eta ebazteko epea berriz zenbatzen hastea ere.

2023ko azaroan, ministerioak Nafarroarako funtsen lurraldekatze berri bat onetsi du, 1.267.130,46 euroko zenbatekoarekin. Dirulaguntza emateko ebazpenean aurreikusitakoaren arabera, funts horiek itxaron-zerrendako espedienteetarako laguntzak emateko erabili nahi dira. Horretarako, aldez aurretik, deialdian baimendutako zenbatekoa gehitu behar da emandako funts berrien zenbatekoari dagokionez.

Bestalde, espedienteak Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren urriaren 16ko 255E/2023 Ebazpenaren bidez izapidetu ziren. Ebazpen horren bidez, aldatu egin zen laguntza hauen emakida: "4240-Nekazaritza eta abeltzaintza sektorean, doitasunezko nekazaritzarako eta teknologietarako dirulaguntzak (SEM)". Hori dela eta, murriztu egin da emandako laguntzen zenbatekoa, emakida duen onuradun baten ekimenez, zeinaren izapidetzean 111.322,20 euro askatu ziren, ez bakarrik emakidan, baita baimendutako zenbatekoan ere. Ondorioz, bidezkoa da zenbateko hori berriro baimentzea, erreserba-zerrendako laguntzak emateko erabili ahal izateko, baina horrek ez du esan nahi deialdian baimendutako zenbateko osoa gehituko denik.

Adierazitakoarekin bat, Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuak proposatuta, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 14ko 139E/2023 Ebazpenaren bidez baimendutako kreditua 1.267.130,46 eurotan handitzea. Ebazpen horrek kreditu gehikuntza onesten du dirulaguntza honen 2023ko deialdian: "4240-Nekazaritza eta abeltzaintza sektorean, doitasunezko nekazaritzarako eta 4.0 teknologietarako dirulaguntzak (SEM)".

2. Deialdiaren ondorioetarako, 111.322,20 euroko zenbatekoa berriro baimentzea, Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren urriaren 16ko 255E/2023 Ebazpenaren bidez askatutako zenbatekoari dagokiona. Ebazpen horren bidez, aldatu egin zen laguntza hauen emakida: "4240-Nekazaritza eta abeltzaintza sektorean, doitasunezko nekazaritzarako eta teknologietarako dirulaguntzak (SEM)". Zenbateko horrek ez du ekarriko deialdian baimendutako zenbatekoa handitzea.

3. Gastu baimen horren zenbatekoa ordainduko da 2023ko gastu aurrekontuko "SEM Doitasunezko nekazaritza eta 4.0 teknologiak nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorean aplikatzeko laguntzak (PEP E21/000458-04 elementua) izeneko 720004 72200 7700 412110 partidaren baliokidea den eta 2025eko ekitaldian horretarako gaitzen den partidaren kargura, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.

4. Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Baseari (NGDDB) jakinaraztea.

Ebazpen hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratu beharko da.

5. Argitalpena: aldaketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

6. Administrazio errekurtsoak: ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren aurrean ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen.

Iruñean, 2023ko abenduaren 20an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.

Iragarkiaren kodea: F2318097