20. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

177/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita Germán Barrio García jauna kontratatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko pianista laguntzailearen (dantza) lanpostuan aritzeko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 2ko 2864/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen pianista laguntzailearen (dantza) lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketa bidez, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 360/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren webguneko fitxan argitaratu zen, 2023ko otsailaren 13an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1833/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren webguneko fitxan argitaratu zen, 2023ko maiatzaren 29an.

Oposizio-lehiaketa bukatuta, puntuazio handiena izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal den izangaia kontratatzeko proposamena egin zuen kalifikazio-epaimahaiak. Proposamen hori deialdiaren webguneko fitxan argitaratu zen 2023ko azaroaren 27an.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da kontratazioa xedatzea eta lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Xedatzea Germán Barrio García jaunaren kontratazioa pianista laguntzailearen (dantza) lanpostuan aritzeko, eta plantilla organikoan 39542 zenbakiarekin identifikatuta dagoen lanpostua esleitzea, lanaldi partzialeko lan-araubidekoa. Lanpostu hori Hezkuntza Departamentuari atxikita dago, eta Iruñean du destinoa.

2. Izangaiak 2024ko otsailaren 1ean sinatu beharko du kontratua, Hezkuntza Departamentuko Langileen Kontrataziorako Atalean.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta Langileen Kontrataziorako Atalera, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2401075