17. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

28/2024 EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 16koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez argitara ematen baita Justizia Administrazioko Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoan txanda irekiaren bidez sartzeko hautapen-probak gainditu dituztenei (abenduaren 7ko JUS/1254/2022 Aginduaren bidez egin zen deialdia) Nafarroako Foru Komunitatean eskaintzen zaizkien lanpostuen zerrenda.

Bat etorriz Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen kidegoetan sartzeko hautapen-prozesuak arautzeko oinarri komunak ezartzen dituen martxoaren 4ko JUS/291/2019 Aginduaren hemeretzigarren oinarrian ezarritakoarekin (martxoaren 15eko Estatuko Aldizkari Ofiziala), Justizia Administrazioko Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sarbide irekiko sistema orokorraren bidez sartzeko hautapen-prozesurako deialdia egiten duen abenduaren 7ko JUS/1254/2022 Aginduaren 8.1.a) oinarrian ezarritakoarekin (abenduaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarbideari, haien lanpostuak betetzeko moduari eta haien lanbide-igoerari buruzko Erregelamendua onesten duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuan ezarritakoarekin (abenduaren 27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), ebazten da:

Lehena.–Jendaurrean jartzea Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde-eremuan bete gabe gelditu diren lanpostuen zerrenda (I. eranskina), herrien izenen ordena alfabetikoaren araberakoa. Lanpostu horiek eskaintzen zaizkie Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sarbide irekiko sistema orokorraren bidez sartzeko hautapen-prozesua gainditu duten izangaiei (deialdia abenduaren 7ko JUS/1254/2022 Aginduaren bidez egin zen).

Bigarrena.–Izangaiek Nafarroako Gobernuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan aurkeztuko dituzte destino-eskaerak (Iratxeko Monasterioaren kalea 22, behea, 31011 Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan (urriaren 2ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), hamar egun balioduneko epean, gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, lehen aipatutako hautapen-prozesuaren deialdiko 8.1.a) oinarrian ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.–Eskabideak ebazpen honen II. eranskinean ageri den ereduari jarraituz beteko dira, honako jarraibide hauen arabera:

a) Eskabide-ereduan, eskaintzen diren organo judizial adina destino aukeratzen ahalko dira, organoa, eginkizuna, herria eta probintzia adierazita. Organo judizial bat eskatzearekin, bertan eskaintzen diren lanpostu guztiak eskatzen direla ulertuko da.

b) Destinoak esleituko dira izangaiak hautapen-prozesu osoan lortutako hurrenkeraren arabera eta ezarritako lehentasunaren arabera.

c) Lanposturik eskatu ezean edo, behar adina lanpostu ez eskatzeagatik, eskabidean adierazitako lanpostuetatik bat ere egokitzen ez bazaio, esleitu ez den edozein lanpostutan esleituko zaio destinoa nahitaez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako herrien hurrenkera alfabetikoari jarraituz.

Laugarrena.–Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, ezin izanen da eskabidea ezeztatu edo aldatu.

Bosgarrena.–Destinoak nahitaez esleituko dira, Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde-eremuko hautapen-probetan lortutako puntuazio-ordenaren arabera.

Seigarrena.–Horrela adjudikatzen diren destinoak behin betikoak izanen dira, lehiaketa bidez lortutakoen balio berekoak, ondorio guztietarako. Horrenbestez, ezin izanen dute lehiaketetan parte hartu behin betiko destinoa adjudikatzen dien ebazpenaren datatik bi urte iragan arte. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoari jarraituko zaio.

Zazpigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 16an.–Justiziako zuzendari nagusia, Maite Arenaza Sarasola.

I. ERANSKINA.–IZAPIDETZE PROZESAL ETA ADMINISTRATIBOKO KIDEGOA, TXANDA IREKIA

ORGANOA

HERRIA

AUTONOMIA-ERKIDEGOA

EGINKIZUNA

LANPOSTU KOP.

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

AGOITZ

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

4

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

AGOITZ

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

4

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

LIZARRA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

LIZARRA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

NAFARROAKO PROBINTZIA AUZITEGIA. 1. ATALA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

NAFARROAKO PROBINTZIA AUZITEGIA. 2. ATALA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

2

NAFARROAKO PROBINTZIA AUZITEGIA. 3. ATALA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

2

INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

4

INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

3

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

3

MERKATARITZA ARLOKO 1. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

2

ZIGOR ARLOKO 2. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

2

ZIGOR ARLOKO 3. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

ZIGOR ARLOKO 4. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

2

LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

2

LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA / ERREGISTRO ZIBILA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

8

LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

2

LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

LEHEN AUZIALDIKO 9. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO FISKALTZA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

4

JUS. AUZ. NAG. - LAGUNTZA ZERBITZUA (Zigor Arloko 2. Epaitegiari atxikia aldi baterako)

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

JUS. AUZ. NAG. - LAGUNTZA ZERBITZUA (Nafarroako Probintzia Auzitegiko 3. Atalari atxikia aldi baterako)

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

JUS. AUZ. NAG. - LAGUNTZA ZERBITZUA (Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko 1. Epaitegiari atxikia aldi baterako)

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

TAFALLA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

2

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

TAFALLA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

DEKANOTZA - LAGUNTZA ZERBITZUA

TAFALLA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

TUTERA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

TUTERA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

2

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

TUTERA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA

TUTERA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

DEKANOTZA - LAGUNTZA ZERBITZUA (Lehen Auz. eta Instrukzioko 2. Epaitegiari atxikia aldi baterako)

TUTERA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

2

II. ERANSKINA.–DESTINO-ESKAERA, JUSTIZIA ADMINISTRAZIOKO IZAPIDETZE PROZESAL ETA ADMINISTRATIBOKO KIDEGOAN TXANDA IREKIAN SARTZEKO HAUTAPEN-PROBAK GAINDITU DITUZTENENTZAT (DEIALDIA ABENDUAREN 7KO JUS/1254/2022 AGINDUAREN BIDEZ EGIN ZEN, ETA 2022KO ABENDUAREN 19KO ESTATUKO ALDIZKARI OFIZIALEAN ARGITARATU)

Izapidetze Prozesal eta Administratiboa. Txanda irekia

LEHEN DEITURA: .........................................................................................................................................................................................

BIGARREN DEITURA: ..................................................................................................................................................................................

IZENA: ............................................................................................................................................................ IFZ: .......................................

Hautapen-prozesuko hurrenkera-zenbakia

Telefonoa:

Helb. elek.:

Hautaprobak zer lurralde-eremutan egin zituen:

DESTINOA, LEHENESPEN-ORDENAREN ARABERA (lanpostuen deialdia ikusi):

LANTOKIA

Hurrenkera-
zenbakia

Organoa

Eginkizuna

Herria

Probintzia

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

26

27

28

29

30

31

32

33

34

35

36

37

38

39

40

41

42

43

44

45

46

47

48

49

50

51

52

53

54

55

56

57

58

59

60

61

62

63

64

65

66

67

68

69

70

71

72

73

74

75

76

77

78

79

80

81

82

83

84

85

86

87

88

89

90

91

92

93

94

95

96

97

98

99

100

Eskatzaileak ONARTZEN DU destinoak esleitzeko prozesua kudeatzen duen zentroa administrazioen datu-baseetan sar dadila, betiere konfidentzialtasuna bermatuz, soil-soilik egiaztatu ahal izan ditzan eskabide honetan jasotako datu pertsonalak, oposizioan lortutako hurrenkera-zenbakia eta hautaprobak egin diren lurralde-eremua.

Onartzen ez baduzu, markatu laukia, eta, orduan, frogagiriak aurkeztu beharko dituzu, betiere deialdiaren oinarrietan eta indarreko gainerako araudian aurreikusitako moduan eta epeetan.

.............................................(e)n, 2024ko .....................................aren ........(e)(a)n.

NAFARROAKO GOBERNUKO JUSTIZIA ZUZENDARITZA NAGUSIA.

Iratxeko Monasterioaren kalea 22, behea.

31011 Iruña.

Iragarkiaren kodea: F2400894