14. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

403E/2023 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita honako dirulaguntza honen deialdia: "Laguntza toki-erakundeentzat, trantsizio energetikorako - 2024". DDBN identifikazioa: 731897.

2030erako Nafarroako Energia Planak helburu du, besteak beste, energiaren kontsumo efizientea sustatzea, energia berriztagarriek energiaren azken kontsumoan egiten duten ekarpena handitzea, erregai fosilen erabilera murriztea, garraioan energia berriztagarrien erabilera handitzea eta energia-komunitateak sustatzea.

Hori dela eta, Nafarroako toki-erakundeentzako laguntzen deialdi honen helburua da laguntzea deskribatutako helburuak lortzen, hiru neurri motaren bidez: kaleko argien instalazioak eta eraikin publikoen barneko argienak berritzea, energia berriztagarrietako eta energia-efizientziako proiektuak idaztea, erregai fosilekiko menpekotasuna murrizteko energia-jarduketako planak eta auditoretza energetikoak egitea eta energia-komunitateak eratzea.

Era berean, dirulaguntza hori sartuta dago Nafarroako Dirulaguntzen 2024ko Plan Estrategikoan.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak.

EBAZTEN DUT:

1. Onestea honako dirulaguntza honen deialdia: "Laguntza toki-erakundeentzat, trantsizio energetikorako - 2024".

2. Dirulaguntza arautuko duten oinarriak onestea. Ebazpen honen I. eranskinean jasotzen dira.

3. Deialdi honetako konpromisoak betetzeko, honako gastu hauek baimentzea:

NEURRIA

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA (eurotan)

1.A

Partida: 820001 82500 7609 425200 "Toki-erakundeentzako laguntzak. Energia plana" edo baliokidea, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago

2024

200.000

1.B

Partida: 820001 82500 7609 425200 "Toki-erakundeentzako laguntzak. Energia plana" edo baliokidea, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago

2024

350.000

2

Partida: 820001 82500 7609 425200 "Toki-erakundeentzako laguntzak. Energia plana" edo baliokidea, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago

2024

350.000

3

Partida: 820001 82500 7609 425200 "Toki-erakundeentzako laguntzak. Energia plana" edo baliokidea, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago

2024

50.000

4

Partida: 820001 82500 7609 425200 "Toki-erakundeentzako laguntzak. Energia plana" edo baliokidea, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago

2024

50.000

Zenbateko horiek partiden artean transferitzen ahal dira, horietako bakoitzaren kreditu beharren arabera, deialdiaren 5. oinarri arautzailean ezarritako irizpideei jarraituz.

Halaber, 400.000 euroko gehieneko kopuru gehigarria finkatzen da, zeinak ez baitu beste deialdi bat beharko dirulaguntzetarako aplikatzeko, eta zeina arautuko baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluak ezartzen duenaren arabera. Zenbateko gehigarri hori eraginkortasunez erabili ahal izateko kreditu gehigarria baimendu beharko da, artikulu horretan adierazitako inguruabarren bat gertatzearen ondorioz.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta, honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologikoko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, hartan espediente zenbakia adierazita (goiburuan agertzen da, "Erreferentzia. espedientea" hitzen ondoren).

Iruñean, 2023ko abenduaren 1ean.–Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

I. ERANSKINA.–OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria.–Xedea.

Honako helburu hauek ditu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 30eko 2018/844 EB Zuzentarauak (haren bidez aldatu ziren eraikinen efizientzia energetikoari buruzko 210/31/EB Zuzentaraua eta efizientzia energetikoari buruzko 2012/27/EB Zuzentaraua):

–Berotegi-efektuko gasen isurketa %40 murriztea 1990eko isurketa-mailen aldean.

–Kontsumitutako energia berriztagarriaren proportzioa handitzea.

–Batasunak dituen helburuen araberako energia aurreztea lortzea.

Deialdi honetako laguntzek xede dute zuzentarau horretan aurreikusten diren helburuak lortzen laguntzea, bat egiten baitute 2030erako Nafarroako Energia Planarekin. Horretarako, efizientzia energetikoa sustatuko da kaleetako argiterian eta eraikin publikoen barneko argiterian, inbertsioak eginen dira energia berriztagarriko instalazioetan, energia berriztagarrietako eta energia-efizientziako proiektuak idatziko dira, erregai fosilekiko menpekotasuna murrizteko energia-jarduketako planak eta auditoretza energetikoak eginen dira, eta energia-komunitateak eratuko dira Foru Komunitateko toki-erakundeetan.

Horretarako, honako neurri hauek zehaztu dira, dirulaguntzak jaso ditzaketenak (haien ezaugarriak deialdiaren II. eranskinean ageri dira):

NEURRIA

IZENA

1.A

Berritzea kaleetako argiteria publikoaren instalazioak eta eraikin publikoen barneko argiteriaren instalazioak, 500 biztanle baino gutxiagoko toki-erakundeetan

1.B

Berritzea kaleetako argiteria publikoaren instalazioak eta eraikin publikoen barneko argiteriaren instalazioak

2

Inbertsioak energia berriztagarrien instalazioetan

3

Proiektu eta auditoretza energetikoak idaztea

4

Energia-komunitateak eratzea

2. oinarria.–Onuradunak.

Nafarroako toki-erakundeak izanen dira laguntza hauen onuradunak, baldin egiten badituzte goian deskribatutako neurriekin lotutako inbertsioak, bai eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 192.2 artikuluan jasotako tokiko zerbitzu publikoak kudeatzen dituzten erakundeak ere (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

3. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak, lanak gauzatzeko epea eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

1. Diruz lagungarriak izanen dira II. eranskinean zehaztutako neurrietako bakoitzean aipatzen diren jarduketak, baldin Nafarroan eginak badira.

Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Inbertsioaren ondoriozko gastu finantzarioak.

b) BEZa, baldin onuradunak berreskuratzen edo konpentsatzen ahal badu. Halakoetan, eskaeran adierazi beharko da.

2. Inbertsioak egiteko epea 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko urriaren 31ra bitartekoa izanen da. Jarduketa gauzatutzat joko da gastuak epe horretan fakturaturik eta ordaindurik daudenean.

3. II. eranskinean neurri bakoitzerako zehaztutakoa izanen da dirulaguntzaren zenbatekoa.

Dirulaguntza kasu honetan handitu liteke:

Toki-erakundeek emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde duten konpromisoa baloratuko da (bai banaka, bai elkarte, mankomunitate eta tokiko ekintza taldekide diren heinean). Hala, erakundeei %5eko gehigarria emanen zaie, baldin eta frogatzen badute 2024an hartu dutela genero berdintasuna sustatzeko IV. eranskinean aipatzen diren neurrietako bat.

Erakundeei ez zaie gehigarri hori emanen, baldin eta gehigarri hori aurretik eman bazitzaien laguntzen deialdian, 2017an, 2018an, 2019an, 2020an, 2021ean, 2022an eta 2023an.

4. oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

1. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta mugaegunaren hilabetean argitalpen egunaren zenbaki bera duen egunean bukatuko da.

2. Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira nahitaez, horretarako Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxa erabiliz (hemendik aurrera, laguntzen fitxa).

Eskaerak ez dira aurkeztutzat hartuko ez baldin badira egokitzen laguntzen fitxan dagoen formulario telematikora (eskaera-orri hori agertzen da eskaeraren izapidea laguntzen fitxaren bidez hastean), ez eta telematika bidez eta aipatutako fitxaren bitartez aurkezten ez badira ere; hori dena, jarraikiz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluei. Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.

3. Toki-erakundeek eskaera bat aurkeztu beharko dute jarduketa bakoitzeko.

Laguntzak eskatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa agiri bereizietan aurkeztuko da, izenarekin identifikatua, eta II. eranskinean neurri bakoitzerako zehaztutakoa izanen da.

4. Eskaerak ez baditu betetzen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 66. artikuluko betebeharrak, organo eskudunak erakunde eskatzaileari eskatuko dio okerra zuzen dezala hamar egun balioduneko epean, eta adieraziko dio zuzendu ezean eskaerari uko egiten diola ulertuko dela.

II. eranskinean eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez bada, ezin izanen da inola ere zuzendu.

5. oinarria.–Laguntzak emateko prozedura.

1. Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, organo kudeatzaileak (Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko Plan Energetikoaren Atala) aurkezten diren eskaerak konparatuko ditu, neurri bakoitzerako II. eranskinean ezarritako balorazio irizpideei jarraituz, eskaeren arteko lehentasun hurrenkera bat ezartze aldera. Dena dela, neurri bakoitzerako baimendutako gastuak bide ematen badu eskaera guztiei erantzuteko, ez da beharrezkoa izanen lehentasun hurrenkera hori ezartzea.

Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, balorazio altuena lortzen duten eskaerei aplikatuko zaie II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako laguntzaren intentsitatea, harik eta neurri bakoitzerako erabilgarri dagoen aurrekontu-kreditua agortu arte:

NEURRIA

AURREKONTU-KREDITUA (eurotan)

1.A.–Berritzea kaleetako argiteria publikoaren instalazioak eta eraikin publikoen barneko argiteriaren instalazioak, 500 biztanle baino gutxiagoko toki-erakundeetan

200.000

1.B.–Berritzea kaleetako argiteria publikoaren instalazioak eta eraikin publikoen barneko argiteriaren instalazioak

350.000

2.–Inbertsioak energia berriztagarrien instalazioetan

350.000

3.–Proiektu eta auditoretza energetikoak idaztea

50.000

4.–Energia-komunitateak eratzea

50.000

Neurri baterako aurkezten diren eskaera guztiei erantzun ondoren kreditu erabilgarririk geldituz gero, beste neurri batzuetako eskaerei erantzuteko erabiliko da. Halakoetan, lehentasun-hurrenkera honi jarraikiko zaio: 1.A neurria, 1.B neurria, 2. neurria, 3. neurria eta 4. neurria, hurrenez hurren, eta neurri bakoitzean ezarritako lehentasun-hurrenkera.

2. Plan Energetikoaren Atalak eskaerak baloratzeko, jarraituko die II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako irizpideei, eta ebazpen proposamena igorriko dio organo eskudunari, eta, bertan, adieraziko da erakunde onuradunek betetzen dituztela dirulaguntza lortzeko betebehar guztiak.

Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusia izanen da organo eskuduna dirulaguntzaren kontzesioa ebazteko. Ebazpena gehienez ere bi hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Ezarritako gehieneko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaerak administrazio isiltasunez ezetsitzat jotzen ahalko dira. Hala ere, organo eskuduna behartua dago laguntzak onartu edo ukatzeko berariazko ebazpena ematera eta jakinaraztera, oinarri hauetan xedatutakoari jarraikiz.

3. Baldin eta kontzesioaren ostean deklaratzen bada dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela edo onuradunen batek dirulaguntzari uko egiten badio eta, horren ondorioz, neurriren batean kreditua askatzen bada, edo kreditu erabilgarria baldin badago esleitu ez delako, honako hauei diru gehiago emateko erabiltzen ahalko da:

a) Aurrekontuan behar adina kreditu ez egoteagatik dirulaguntza guztia (%100) jasotzera iristen ez diren neurri bereko jarduketetarako eskaerak. Eta horien atzetik, egoera berean dauden beste neurrietako jarduketetarako eskaerak. Kasu horretan, lehentasun-hurrenkera honi jarraikiko zaio: 1.A neurria, 1.B neurria, 2. neurria, 3. neurria eta 4. neurria.

b) Hori egin ondoren oraindik ere krediturik baldin badago, kreditu faltagatik ezetsi diren eskaerei helduko zaie, kreditua liberatu den neurritik hasita, eta gero, egoera berean dauden beste neurrietako eskaerei helduko zaie, a) letran ezarritako hurrenkerari jarraikiz.

c) Oraindik saldo erabilgarririk badago, laguntzaren gehieneko zenbatekoak mugatutako eskaerei erantzunen zaie, oinarrietan adierazitako laguntzaren ehunekoa osatu arte, a) letran adierazitako ordenari jarraituz.

6. oinarria.–Justifikazioa eta dirulaguntzen ordainketa.

1. Onuradunek egindako inbertsioak justifikatu beharko dituzte, 3.2 oinarrian jasotako gauzatze-epea bukatu baino lehen. Horretarako, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte 8.1 oinarrian adierazitako moduan:

a) Egindako jarduketen fakturak, onuradunaren izenean. Fakturak errazago berrikusteko, haien zerrenda bat aurkeztu beharko da, laguntzen fitxan eskura dagoen ereduaren araberakoa.

b) Onuradunaren izenean egindako fakturen ordainagiriak.

c) II. eranskinean neurri bakoitzerako zehazten den dokumentazioa.

d) Dirulaguntza emateko ebazpenean zehazten den beste edozein agiri.

2. Justifikazioa egiten bada ezarritako epea bukatu ondoren, baina, betiere, hurrengo 10 egun balioduneko epearen barnean, ordaindu beharreko dirulaguntza %10 murriztuko da. Denbora gehiago igaro bada, deklaratuko da galdu dela laguntza kobratzeko eskubidea.

3. Onuradunen batek laguntzari uko egiteagatik edo kreditu gehiago izateagatik ematen diren laguntza berrietan, onuradunek egindako inbertsioak justifikatzeko muga-eguna 2024ko azaroaren 10a izanen da. Horretarako, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute aurreko atalean adierazi den bezala (6. oinarria, 1. puntua).

4. Laguntzak kudeatzen dituen organoak aztertuko ditu onuradunek aurkeztutako frogagiriak, eta dirulaguntza 60.000 eurotik gorakoa bada, egindako inbertsioaren egiaztapen materiala eginen du aurretik. Ondoren, laguntza ordaintzeko ebazpenaren proposamen arrazoitua igorriko dio organo eskudunari, zeinean jasoko baita onuradunek betetzen dituztela dirulaguntza kobratzeko eskubidea dakarten betebeharrak.

5. Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko zuzendariak dirulaguntza ordaintzeko ebazpena emanen du, frogagiriak aurkezten direnetik bi hilabeteko epean.

7. oinarria.–Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Dirulaguntza jasotzen duten erakundeek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) 3. eta 6. oinarrietan ezarritako moduan eta epeetan egitea eta justifikatzea dirulaguntzaren xedeko jarduerak.

b) Inbertsioaren jabetza mantentzea 5 urtez gutxienez, laguntza ordaintzeko ebazpenaren egunetik hasita.

c) Emandako laguntzei uko eginez gero, horren berri ematea organo kudeatzaileari.

d) II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako betebehar berariazkoak.

e) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

2. Betebeharren bat betetzen ez bada, oinarri arautzaile hauetakoa, dirulaguntzak emateko ebazpenekoa nahiz Dirulaguntzei buruzko Foru Legekoa, galduko da onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea, edo diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa doitzen ahalko da proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da. Zehazki, aurreikusi da laguntza %10 murriztea baldin eta diruz lagundutako jarduketaren justifikazioa egiten bada 6.1 oinarrian ezarritako epean.

3. Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak zilegi izanen du beharrezkotzat jotzen dituen ikuskapen jarduketak egitea, egiaztatzeko benetan gauzatu direla dirulaguntzak jaso dituzten kontzeptuak, bai eta funtsak zertarako eman diren, horretarako erabili direla egiaztatzeko ere.

8. oinarria.–Baliabide elektronikoen bidezko harremanak.

1. Eskaerak eta aurkeztu beharreko dokumentu guztiak telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atarian (www.nafarroa.eus) dagoen laguntzen fitxa erabiliz (administrazio publikoaren eremurako zerbitzuak).

2. Telematika bidez eginen da administrazio-egintzen jakinarazpena, baita laguntza hauek emateko prozeduraren barneko jarduketa guztien komunikazioak ere, eta horretarako, erabiliko dira erakunde eskatzaileen gaitutako helbide elektroniko bakarra (GHEB).

9. oinarria.–Dirulaguntzaren bateraezintasuna.

Deialdi honetako dirulaguntzak bateraezinak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen dituen beste dirulaguntza batzuekin, baldin gastu diruz lagungarri beretarako eman badira. Zehazki, bateraezinak dira indarra duen Toki Inbertsioen Planaren ekarpenekin.

Dirulaguntzak bateragarriak direnean, beste entitate publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek eman dituztelako, dirulaguntza baten edo guztien zenbatekoak ezin du inola ere gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.

10. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu-kredituri egotzi zaion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

Deialdi honen emaitzak argitaratuko dira, orobat, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko (www.nafarroa.eus) izapideen katalogoko laguntzen fitxan.

11. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute oinarri arautzaile hauen aurka, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik.

II. ERANSKINA.–1. NEURRIA–KALEETAKO ARGITERIA PUBLIKOAREN INSTALAZIOAK ETA ERAIKIN PUBLIKOETAKO BARNEKO ARGITERIA BERRITZEA

1.A neurria: 500 biztanle baino gutxiagoko toki-erakundeetan egin beharreko jarduketak.

1.B neurria: 500 biztanle baino gehiagoko eta gutxiagoko toki-erakundeetan egin beharreko jarduketak.

1.A neurrian, 2. oinarrian adierazitako toki-erakunde guztiak izan daitezke onuradun, biztanle kopurua edozein dela ere, baldin eta jarduketa egiten bada 500 biztanle baino gutxiagoko toki-erakunde batean. 2023ko urtarrilaren 1eko erroldako datuak hartuko dira erreferentziatzat. Eskaera egitean, adierazi beharko dute bi azpineurrietatik zein eskatzen duten (A edo B), ezin baita laguntza bietan eskatu.

1.–Jarduketa diruz lagungarriak.

Neurri honen barnean sartzen dira ondotik azaltzen diren jarduketak, efizientzia energetikoa handiagoa lortzearren.

Kaleetako argiteria publikoaren instalazioaren berrikuntzak eta eraikin publikoen barneko argiteriaren berrikuntzak honako hauek biltzen ditu: ekipoak, linea eta instalazio elektrikoak berritzea, obra zibila eta obra-proiektua eta obra-zuzendaritza.

Proiektuari lotutako guztizko inbertsio bat izanen da, barnean hartzen dituena instalazioak osorik egokitzeko behar diren inbertsio guztiak eta dirulaguntza jaso dezakeen inbertsioa (hau da, egin den inbertsio guztitik laguntza jaso dezakeena); hura erabiliko da puntuazioa kalkulatzeko eta hari aplikatuko zaio jaso beharreko laguntzaren ehunekoa.

Dirulaguntza hauen xede diren instalazioek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

1. Auditoretza bat egina izatea 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera, baldintza hauek betetzen dituena:

a) Gutxieneko edukia:

–Dagoen instalazioaren diagnostikoa.

–Dagoen instalaziorako proposatutako alternatibak, gutxienez hiru jarduketa azterturik teknikoki eta ekonomikoki.

b) Kaleetako argiteriaren gaineko jarduketen kasuan, aurretiko auditoretza-lana Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Erakundeak ezarritako protokoloari jarraikiz egina egon beharko da.

2. Kaleetako argiteriaren kasuan baino ez, luminaria berriek ezaugarri hauek bete behar dituzte:

a) Instalatutako goiko fluxu hemisferikoa <%1 izatea luminaria funtzionaletan, eta girotzeko luminarietan edo luminaria klasikoetan, berriz, instalatutako goiko fluxu hemisferikoa <%3 izatea.

b) Kolore tenperatura ≤ 3000 K.

c) Led motako lanparak izanen dira.

d) Erregulazio sistema izan beharko du.

3. Bete beharko dira Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa (abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretuaren bidez onetsia), Kanpoko argiteriaren instalazioetan efizientzia energetikoa bultzatzeari buruzko Erregelamendua (azaroaren 14ko 1890/2008 Errege Dekretuaren bidez onetsia) eta haren jarraibide tekniko osagarriak (EA-01etik EA-07ra) eta Led teknologia duten kanpoko argietako luminarientzat eskatzen diren errekerimendu teknikoak. Eraikin publikoen barneko argiteriaren instalazioek bete beharko dute Eraikingintzaren Kode Teknikoaren HE 3 Atalean ezarritakoa ("Argi instalazioen efizientzia energetikoa"), baita indarra duten gainerako legeak ere.

4. Lanek aurreikusita egon behar dute proiektu tekniko batean, edo memoria tekniko batean, egoki dena, eta obra-zuzendaritza baten menpe egon beharko dute, honako betebehar hauekin:

a) Zenbateko diruz lagungarria (biak batuta) ezin da izan inbertsioaren zenbateko osoaren %10etik gorakoa.

b) Pertsona fisiko edo juridiko batek eginen ditu, eta hark ezin izanen du parte hartu eraberritzea gauzatzeko geroko lanetan.

2.–Laguntzen zenbatekoa.

Laguntzaren zenbatekoa izanen da organo kudeatzaileak diruz lagungarritzat jotako gastuaren %60.

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa onuradun bakoitzeko:

–1.A neurria: 10.000 euro.

–1.B neurria: 30.000 euro.

3.–Laguntza eskatzeko dokumentazioa.

Laguntza hau eskatzeko, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da, 4. oinarrian esandako epean eta moduan:

a) Eskaera-orria. Eskaera-orri hau telematikoki betetzen da tramitatzen den bitartean. Fitxaren bidez tramitazioa amaitzean, eskaeraren egiaztagiria sortuko da, eta eskaera-orrian adierazitako datuak jasoko ditu.

b) Toki-erakundeak 2026ra arte eginen dituen jarduketen plangintza. Dokumentu horretan, deskribatuko dira toki-erakundeak eredu energetikoa aldatzeko urtean egin beharreko jarduketak. Gutxienez, arlo hauek jasoko dira:

1. Energia-efizientzia.

2. Energia berriztagarriak.

3. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak.

4. Energia-komunitateak eratzea.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 1. Jarduketen plangintza.

c) Auditoretza, betetzen duena 1. apartatuko 1. puntuan eskatutakoa.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 2. Energia-auditoretza.

d) Jarduketaren aurreproiektua, non gutxienez alderdi hauek zehaztuko baitira nahitaez:

–Gaur egungo egoera:

I.–CM zenbakia.

II.–Unitateak.

III.–Erregulazio sistema.

IV.–Luminaria: potentzia, goiko fluxu hemisferikoa (GFH) eta tipologia.

V.–Lanpara: potentzia, kolore-tenperatura.

VI.–Guztizko potentzia.

VII.–CUPS.

–Auditoretzan deskribatutako proposamenetatik hautatutako alternatiba, honako eremu hauek barne hartzen dituena:

I.–CM zenbakia.

II.–Unitateak.

III.–Erregulazio sistema.

IV.–Luminaria: potentzia, goiko fluxu hemisferikoa (GFH) eta tipologia.

V.–Lanpara: potentzia, kolore-tenperatura.

VI.–Guztizko potentzia.

–Instalazioen monitorizazioaren deskribapena.

–Energia aurreztearen justifikazioa, III. eranskinean deskribatutako metodologiari jarraikiz.

–Jarduketen aurrekontu xehatua, ongi bereiziz unitateko prezioa kontzeptuka, bai eta proiektuaren kostua eta obra-zuzendaritzarena ere.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 3. Aurreproiektua.

e) Energia elektrikoaren horniduraren (edo horniduren) azken faktura, alegia, jarduketaren xedeko argi-instalazioarena. Kontratatutako potentzia berriarekin energiaren horniduran zenbat aurreztuko den kalkulatzeko eskatzen da faktura hori (ikusi 6. apartatuko a) letrako betebehar berariazkoa).

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 4. Horniduraren azken faktura.

f) Baldin erakunde eskatzaileak badu jatorri-bermea duten iturri berriztagarrietako elektrizitatearen hornidura kontratu bat gutxienez, hori frogatu beharko du.

Erakunde eskatzaileak frogatu beharko du kontsumitutako energia elektrikoa %100 berriztagarria dela. Horretarako, agiri hauetako bat aurkeztu beharko du:

–Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak emandako ziurtagiria, frogatzen duena kontratatu den entitate merkaturatzaileak merkaturatzen duen energia %100 berriztagarria dela, jarraikiz maiatzaren 20ko IET/931/2015 Aginduari, zeinak aldatu baitzuen ITC/1522/2007 Agindua. A etiketa duen merkaturatzailea.

–Toki-erakundearentzat merkaturatutako energiaren jatorria %100 berriztagarria dela adierazten duen faktura. A etiketa duen merkaturatzailea.

–Toki-erakundeak eta enpresa merkaturatzaileak sinatutako energia elektrikoaren hornidura kontratua, non frogatu beharko baita hornitzen den energiaren %100 jatorri berriztagarrikoa dela. A etiketa duen merkaturatzailea.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 5. Hornidura elektriko berriztagarria.

g) Toki-erakundearen emakumeen eta gizonen berdintasunarekiko konpromisoa frogatzen duen dokumentazioa (justifika dadin deialdiaren 3.3.b oinarrian adierazitako laguntza gehigarria), baldin betetzen badira horri dagokionez eskatzen diren betebeharrak.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 6. Berdintasunarekiko konpromisoa.

–Agirien laburpena.

ZENBAKIA

IZENA

0

Eskaera-formularioa (telematikoa)

1

Jarduketen planifikazioa

2

Energia-auditoretza

3

Aurreproiektua

4

Horniduraren azken faktura

5

Hornidura elektriko berriztagarria

6

Berdintasunarekiko konpromisoa

4.–Eskaerak baloratzeko irizpideak.

1. Hona hemen honelako laguntzak emateko eskaerak baloratzeko irizpideak:

a) Ratio energetiko-ekonomikoaren balorazioa: 80 puntura bitarte.

Ratio energetiko-ekonomikoa da honako bi hauen arteko zatidura: proposatutako berritzearekin kWh/urtea parametroan lortzen den aurrezte teorikoa zati efizientzia energetikoa lortzearren eurotan egindako inbertsio diruz lagungarria (BEZa barne).

80 puntu emanen dira, baldin eta ratio energetiko-ekonomikoa 1,25etik gorakoa bada, eta 0 puntu, baldin eta ratioa zero bada. Gainerako kasuetan, puntuazioa aterako da kontuan hartuz bi balio horien arteko erregresio lineala.

b) Software bidezko monitorizazioa, bermatuko duena urrutiko segimendu etengabea, helburu duena erraztea SIE plataformari lotutako toki-erakundearen kontsumo energetikoaren kontrola eta hornidura energetikoen operazio- eta mantentze-lanak, eta Nafarroako Gobernuko zerbitzu teknikoen eskura dagoena: 10 puntu.

c) Ingurumen jasangarritasuna: elektrizitate-hornidurarako kontratu bat izatea, non elektrizitatea iturri berriztagarrietakoa izanen den, edo "elektrizitate berdea", A etiketa duen merkaturatzaile batekin, deialdiko laguntzak eskatzeko epea bukatzen den egunean: 10 puntu.

2. Puntuazioetan berdinketarik izanez gero, erabakiko da kontuan hartuz irizpideetako bakoitzean lortutako puntuazioa, irizpideak azaldu diren hurrenkera berari jarraituz, hain zuzen. Berdinketak bere horretan jarraitzen badu, laguntzaren eskaera zer egun eta ordutan egin zen izanen da irizpidea.

5.–Inbertsioa justifikatzeko dokumentazio berariazkoa.

Onuradunek, deialdiaren 6. oinarrian deskribatutakoaz gainera, honako berariazko dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, egindako inbertsioak justifikatzeko:

a) Obra-proiektua eta obra-zuzendaritza, zehaztuta 1. apartatuko 3. puntuan aipatutako erregelamenduetan eta indarrean dagoen legedian eskatutakoa (Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa, Kanpoko argiteriaren instalazioetan efizientzia energetikoa bultzatzeari buruzko Erregelamendua eta Eraikingintzaren Kode Teknikoaren HE3 atala).

Aipatutako proiektuan, gainera, egindako erreformaren argazkiak sartuko dira, baita inplementatutako materialaren fitxa teknikoak ere (1. apartatuan eskatutako betebeharrak justifikatzeko).

b) Berritutako instalazioaren behe-tentsioko erregistro-zenbakia. Erregistroa aldatzea nahitaezkoa bada, horren frogagiria. Bestela, enpresa instalatzailearen edo teknikari eskudunaren erantzukizunpeko adierazpena, frogatzen duena ez dagoela erregistroa aldatu beharrik.

6.–Berariazko betebeharrak.

Neurri honen onuradunek, 7. oinarrian zehaztutakoaz gainera, betebehar hauek ere bete behar dituzte:

a) Ordaintzeko ebazpena jakinarazten denetik hiru hilabeteko epean, onuradunak aurkeztuko du kaleetako argiteria instalazioaren hornidura kontratu berriaren kopia, jarduketaren memorian zehaztutako potentzia kontratatuari dagokiona.

b) Dirulaguntza eman eta hurrengo bi urteetan, urte bakoitzeko ekainaren 30a baino lehenago, memoria-txosten bat aurkeztu beharko da, konparatzeko berritzearen aurreko instalazioa eta ondokoa. Txosten horretan, energiaren kontsumoak eta instalazioaren gastuak zehaztuko dira (prebentziorako eta zuzentzeko mantentze-lanak, konponketak, etab.).

Aipatutako dokumentuak telematika bidez aurkeztuko dira, deialdiaren 8.1 oinarrian adierazitako moduan.

2. neurria.–Energia berriztagarrien instalazioetako inbertsioak.

1.–Jarduketa diruz lagungarriak.

1.1. Neurri honen barrenean, jarduketa hauek sartzen dira:

Energia berriztagarrietako instalazioetan egindako inbertsioak (sorgailuak, energia biltzeko sistemak, kontrol-sistemak, etab.), hala erabilera termikorako, nola elektrikorako, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Energia-iturri berriztagarri bat erabiltzea (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko apirilaren 23ko 2009/28/EB Zuzentarauaren arabera).

b) Elektrizitatea sortzeko instalazioak baldin badira, honelakoak behar dute izan:

–Isolatuak edo sarera konektatu gabeak.

–Autokontsumorako bideratuak, 244/2019 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

–Autokontsumo partekaturako instalazioak.

c) Jendearentzat zabalik dagoen lokal bat hornitzen badute, dibulgazio panel bat izan beharko da, gutxienez informazio hau dakarrena:

–Elektrizitatea sortzeko potentzia instalatua (kW).

–Eguneko produkzio metatua (kWh).

–Produkzio metatua, martxan jarri zenetik (kWh).

–Martxan jarri zenetik, zenbateko emisioa ekidin den guztira (kg CO2).

Instalatutako elementuak zein diren, laguntza emateko ebazpenean aditzera emanen da dibulgazio panelaren ordez panel finko bat jar litekeela, parametro hauei buruz kalkulatutako balioak aipatuko dituena:

–Elektrizitatea sortzeko potentzia instalatua (kW).

–Aurreikusten den eguneko produkzioa (kWh).

–Aurreikusten den urteko produkzioa (kWh).

d) Jendearentzat zabalik ez dauden lokaletan kokatutako instalazio fotovoltaikoen kasuan, edo fotovoltaikoak ez diren instalazioen kasuan, ez da beharrezkoa izanen neurtu beharreko parametroak istantean erakusten dituen dibulgazio panel bat jartzea. Kasu horietan, panel finko bat jarri beharko da, eta, hartan, parametro hauei dagokienez kalkulatzen diren balioak jarri beharko dira, gutxienez ere:

–Elektrizitatea sortzeko potentzia instalatua (kW).

–Aurreikusten den eguneko produkzioa (kWh).

–Aurreikusten den urteko produkzioa (kWh).

1.2. Gastu diruz lagungarriek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Inbertsio diruz lagungarriaren kostu osoa ezin da 1.500 eurotik beherakoa izan (BEZa aparte). Zenbateko horretan, hauek sartzen dira:

–Obra-proiektuaren kostua eta obra-zuzendaritzaren kostua, halakorik beharrezkoa bada. Bi kostu horien batura ezin da instalazioaren kostu osoaren %10etik gorakoa izan. Ekimenean energia-komunitate bat sartzen bada, kostu hori handiagoa izan liteke, baina, betiere, instalazioaren kostu osoaren %15 gainditu gabe.

–Panelaren kostua, halakorik behar bada, ezin da instalazioaren kostu osoaren %10etik gorakoa izan.

b) Klimatizazio sareetako inbertsioetan, biomasa edo eguzki energia termikoa erabiltzen duten eraikinetako kanpoko sareak baizik ez dira izanen diruz lagungarriak.

c) Bero-ponpak erabiltzen dituzten instalazioen inbertsioen kasuan, hornitutako energia berriztagarriaren eta ponpak emandako energia termiko erabilgarriaren arteko erlazioari dagokion inbertsioa baizik ez da izanen diruz lagungarria, 2009/28/EE Zuzentarauari jarraituz (zuzentarau horrek jarraibideak ezarri zituen Europar Batasuneko estatuek iturri berriztagarrietatik sortzen den energia kalkulatzeko). Ponpa martxan jartzeko lehen mailako energia guztia iturri berriztagarrietatik sortua bada, inbertsio guztia izanen da diruz lagungarria.

1.3. Ez dira diruz lagungarriak izanen Eraikingintzaren Kode Teknikoaren arabera nahitaezkoak diren energia berriztagarriko instalazioak (elektrikoak edo termikoak), salbuespen hauekin:

–Elektrizitatea sortzeko instalazio bat bada, parte bat besterik ez da diruz lagunduko: aipatu araudian eskatutakotik gora instalatutako potentziari dagokion zati proportzionala.

–Eraikingintzaren Kode Teknikoari jarraikiz proiektu batean aginduzkoa bada energia berriztagarrien instalazio bat egitea etxeko ur beroa sortzeko, diruz lagungarria izanen da berokuntzaren eta/edo hoztearen lagungarri gisa ere diseinatutako instalazioetan egindako inbertsioa bakarrik. Kasu honetan instalazioaren kostuaren ehuneko 70 baizik ez da diruz lagungarria izanen, ulertzen baita gainerako ehuneko 30 dela aipatu araua betetzeko behar den inbertsioa.

2.–Laguntzen zenbatekoa.

Laguntzaren zenbatekoa organo kudeatzaileak diruz lagungarritzat jotzen duen gastuaren %50 izanen da, eta 2. neurri honetan gehieneko laguntza 40.000 eurokoa izanen da onuradun bakoitzeko.

3.–Laguntza eskatzeko dokumentazioa.

Laguntza hau eskatzeko, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da, 4. oinarrian esandako epean eta moduan:

a) Eskaera-orria. Eskaera-orri hau telematikoki betetzen da tramitatzen den bitartean. Fitxaren bidez tramitazioa amaitzean, eskaeraren egiaztagiria sortuko da, eta eskaera-orrian adierazitako datuak jasoko ditu.

b) Toki-erakundeak 2026ra arte eginen dituen jarduketen plangintza. Dokumentu horretan, deskribatuko dira toki-erakundeak eredu energetikoa aldatzeko urtean egin beharreko jarduketak. Gutxienez, arlo hauek jasoko dira:

1. Energia-efizientzia.

2. Energia berriztagarriak.

3. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak.

4. Energia-komunitateak eratzea.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 1. Jarduketen plangintza.

c) Jarduketaren aurreproiektua, non gutxienez alderdi hauek zehaztuko baitira nahitaez:

–Egungo egoera eta lortu nahi den egoera.

–Energia sortzeko elementuen eta sistemen deskribapena eta fitxa teknikoa.

–Biltegiratzeko elementuen eta sistemen deskribapena eta fitxa teknikoa.

–Kontroleko sistemen eta metodologiaren deskribapena.

–Instalazioen hibridazio mota.

–Dibulgazio panelaren ezaugarrien deskribapena.

–Prozesuaren kronograma.

–Inbertsioen aurrekontua, kontzeptutan xehatua, berariaz aipaturik bai dibulgazio panela, bai obra-proiektua eta obra-zuzendaritza, halakorik baldin badago.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 2. Aurreproiektua.

d) Baldin erakunde eskatzaileak badu jatorri-bermea duten iturri berriztagarrietako elektrizitatearen hornidura kontratu bat gutxienez, hori frogatu beharko du.

Erakunde eskatzaileak frogatu beharko du kontsumitutako energia elektrikoa %100 berriztagarria dela. Horretarako, agiri hauetako bat aurkeztu beharko du:

–Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak emandako ziurtagiria, frogatzen duena kontratatu den entitate merkaturatzaileak merkaturatzen duen energia %100 berriztagarria dela, maiatzaren 20ko IET/931/2015 Aginduari jarraikiz, zeinak aldatu baitzuen ITC/1522/2007 Agindua.

–Toki-erakundearentzat merkaturatutako energiaren jatorria %100 berriztagarria dela adierazten duen faktura.

–Toki-erakundeak eta enpresa merkaturatzaileak sinatutako energia elektrikoaren hornidura kontratua, non frogatu beharko baita hornitzen den energiaren %100 jatorri berriztagarrikoa dela.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 3. Hornidura elektriko berriztagarria.

e) Erantzukizunpeko adierazpena, dauden energia berriztagarrien instalazioen kopuruaz, autokontsumo partekatuaz eta toki-erakundea kide den energia-komunitateez.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 4. Energia berriztagarrien ezarpen maila.

f) Toki-erakundearen emakumeen eta gizonen berdintasunarekiko konpromisoa frogatzen duen dokumentazioa (justifika dadin deialdiaren 3.3.b oinarrian adierazitako laguntza gehigarria), baldin betetzen badira horri dagokionez eskatzen diren betebeharrak.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 4. Berdintasunarekiko konpromisoa.

–Agirien laburpena.

ZENBAKIA

IZENA

0

Eskaera-formularioa (telematikoa)

1

Aurreproiektua

2

Hornidura elektriko berriztagarria

3

Energia berriztagarrien ezarpen maila

4

Berdintasunarekiko konpromisoa

Deialdiaren 4.5 oinarrian esaten den bezala, eskatutako dokumentazioa ez aurkeztea ez da inola ere zuzentzen ahalko.

4.–Eskaerak baloratzeko irizpideak.

1. Hona hemen honelako laguntzak emateko eskaerak baloratzeko irizpideak:

1.1. Inplementatutako teknologia: 40 puntu arte.

a) Elektrizitatea sortzeko instalazio isolatua edo sare elektrikora konektatu gabea bada: 30 puntu.

b) Instalazioa autokontsumo elektrikorako baldin bada 244/2019 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz: 30 puntu.

c) Autokontsumo elektriko partekaturako instalazioak badira: 10 puntu.

d) Mikrosare elektriko bat instalatzen bada: 10 puntu.

Honako hau hartzen da mikrosaretzat: kargez, sorkuntza banatuko bi edo elementuz edo gehiagoz, biltegiratzeko elementuez eta kontroleko eta kudeaketako elementu eta sistemez osatutako multzoa; osagai horiek guztiak konexio-puntu beraren bidez daude lotuak sare elektrikoari, eta energia kudeatzeko estrategia bat dute atxikirik. Mikrosare hauek sorkuntza berriztagarriko iturrien bidez elikatu behar dira.

e) Instalazioaren erregaia (erregai modura biomasa erabiltzen duten erabilera termikoko instalazioetan bakarrik), 40 puntu arte:

–Instalazioa prestatua baldin badago egurrarekin funtzionatzeko: 40 puntu.

–Instalazioa prestatua baldin badago egurrarekin eta/edo ezpalekin funtzionatzeko: 30 puntu.

–Instalazioa prestatua baldin badago aldi berean egurrarekin, ezpalekin edo pelletekin funtzionatzeko: 25 puntu.

–Beste kasu batzuetan: 5 puntu.

f) Aerotermia, geotermia, hidrotermia, 40 puntu arte:

–Bero-ponpari eragiteko energia primarioa oso-osorik iturri berriztagarrietatik eta autoekoitzietatik baldin badator: 30 puntu.

–Bero-ponpari eragiteko energia primarioa jatorriaren bermea duten iturri berriztagarrietatik eta "elektrizitate berdetik" baldin badator: 20 puntu.

–Geotermiako edo hidrotermiako instalazio bat baldin bada: 5 puntu.

–Gainerako kasuetan: 5 puntu.

1.2. Biltegiratze energetikoa: 10 puntu arte.

a) Instalazioak energia potentzial hidrikoa biltzeko sistema baldin badu: 5 puntu.

b) Diruz lagundutako instalazioak energia elektrikoa biltegiratzeko sistema baldin badu: 5 puntu.

1.3. Energia berriztagarriak noraino ezarri diren: 30 puntu arte.

a) Toki-erakundeak energia berriztagarriarekin jartzen duen lehenbiziko instalazioa bada: 15 puntu.

b) Toki-erakundeak dagoeneko baldin badu energia berriztagarrien instalazio bat, bi edo hiru: 5 puntu.

c) Toki-erakundeak energia berriztagarrien 3 instalazio baino gehiago baldin baditu: 0 puntu.

d) Toki-erakundeak autokontsumo partekatua badu, Nafarroako Autokontsumoaren Erregistroan erregistratua. 10 puntu.

e) Toki-erakundea kide gisa sarturik badago eskaera egiten den egunean legez ezarrita dagoen energia-komunitate batean edo kooperatiba energetiko batean: 10 puntu.

1.4. Ingurumen jasangarritasuna: Toki-erakundeak jatorriaren bermea duten iturri berriztagarrietatik datorren elektrizitatearen edo "elektrizitate berdearen" hornidura kontratu bat baldin badu laguntza eskatzeko epea bukatzen den egunean: 10 puntu.

1.5. Software bidezko monitorizazioa, urrutiko segimendu etengabea bermatzeko modukoa, helburua duena toki-erakundearen kontsumo energetikoaren kontrola eta hornidura energetikoen operazio eta mantentze lanak erraztea, SIE plataformari edo antzeko bati lotua eta Nafarroako Gobernuko Zerbitzu Teknikoen eskura dagoena: 5 puntu.

1.6. Hibridazioa: 5 puntu arte.

Hibridaturik dauden bi instalazio aurkezten badira, hots, 2. neurriko baldintzak betetzen dituzten eta leku berean instalaturik dauden bi instalazio aurkezten badira: 5 puntu.

2. Puntuazioetan berdinketarik izanez gero, erabakiko da kontuan hartuz irizpideetako bakoitzean lortutako puntuazioa, irizpideak azaldu diren hurrenkera berari jarraituz, hain zuzen. Berdinketak bere horretan jarraitzen badu, laguntzaren eskaera zer egun eta ordutan egin zen izanen da irizpidea.

5.–Inbertsioak justifikatzeko dokumentazio berariazkoa.

Onuradunek, 6. oinarrian deskribatutakoaz gainera, honako berariazko dokumentazio hau aurkeztu beharko dute egindako inbertsioak justifikatzeko:

1. Memoria edo proiektua –kasua zein den–, egindako jarduketa deskribatzen duena, instalazioaren eta haren elementuen argazkiak eta dagozkien fitxa teknikoak erantsita.

2. Behe tentsioko instalazio elektrikoen erregistro zenbakia edo eraikinetako instalazio termikoena, kasua zein den.

6.–Berariazko betebeharrak.

Neurri honen onuradunek, 7. oinarrian zehaztutakoaz gainera, betebehar hauek ere bete behar dituzte:

a) Dirulaguntza jaso eta hurrengo bi urteetan, ekainaren 30a baino lehen, emaitzei buruzko txosten-memoria bat aurkeztea, 1.1 apartatuko c) eta d) letretan zehaztutako bistaratze-panelean erregistratutako datuak azalduko dituena.

Aipatutako dokumentuak telematika bidez aurkeztuko dira, deialdiaren 8.1 oinarrian adierazitako moduan.

3. neurria.–Energia auditoretzak eta proiektuak idaztea

1.–Jarduketa diruz lagungarriak.

1. Neurri honen barrenean, jarduketa hauek sartzen dira:

–Energia berriztagarrien proiektuak idaztea.

–Energia-efizientziako proiektuak idaztea (deialdi honetako 1. neurrian diruz lagungarriak diren proiektuak alde batera utzita).

–Erregai fosilekiko menpekotasuna murrizteko energia-jarduketako planak eta auditoretza energetikoak idaztea.

2. Laguntzaren zenbatekoa.

Laguntzaren zenbatekoa izanen da organo kudeatzaileak diruz lagungarritzat jotako gastuaren %80.

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa onuradun bakoitzeko: 15.000 euro.

3. Laguntza eskatzeko dokumentazioa.

Laguntza hau eskatzeko, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da, 4. oinarrian esandako epean eta moduan:

a) Eskaera-orria. Eskaera-orri hau telematikoki betetzen da tramitatzen den bitartean. Fitxaren bidez tramitazioa amaitzean, eskaeraren egiaztagiria sortuko da, eta eskaera-orrian adierazitako datuak jasoko ditu.

b) Toki-erakundeak 2026ra arte eginen dituen jarduketen plangintza. Plangintza gisako dokumentu horretan, toki-erakundearen konpromisoa jasoko da, eta, horrez gainera, deskribatuko dira eredu energetikoa aldatzeko urtez urte eginen diren jarduketak. Lerro hauek jasoko dira gutxienez:

1. Energia-efizientzia.

2. Energia berriztagarriak.

3. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak.

4. Energia-komunitateak eratzea.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 1. Jarduketen plangintza.

c) Laguntzaren xede den proiektuaren deskripzio-memoria.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 2. Deskripzio-memoria.

d) Baldin erakunde eskatzaileak badu jatorri-bermea duten iturri berriztagarrietako elektrizitatearen hornidura kontratu bat gutxienez, hori frogatu beharko du.

Erakunde eskatzaileak frogatu beharko du kontsumitutako energia elektrikoa %100 berriztagarria dela. Horretarako, agiri hauetako bat aurkeztu beharko du:

–Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak emandako ziurtagiria, frogatzen duena kontratatu den entitate merkaturatzaileak merkaturatzen duen energia %100 berriztagarria dela, maiatzaren 20ko IET/931/2015 Aginduari jarraikiz, zeinak aldatu baitzuen ITC/1522/2007 Agindua. A etiketa duen merkaturatzailea.

–Toki-erakundearentzat merkaturatutako energiaren jatorria %100 berriztagarria dela adierazten duen faktura. A etiketa duen merkaturatzailea.

–Toki-erakundeak eta enpresa merkaturatzaileak sinatutako energia elektrikoaren hornidura kontratua, non frogatu beharko baita hornitzen den energiaren %100 jatorri berriztagarrikoa dela. A etiketa duen merkaturatzailea.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 3. Hornidura elektriko berriztagarria.

e) Toki-erakundearen emakumeen eta gizonen berdintasunarekiko konpromisoa frogatzen duen dokumentazioa (justifika dadin deialdiaren 3.3.b oinarrian adierazitako laguntza gehigarria), baldin betetzen badira horri dagokionez eskatzen diren betebeharrak.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 4. Berdintasunarekiko konpromisoa.

f) Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena energia berriztagarrien zenbat instalazio dituen toki-erakundeak, autokontsumo partekatuko instalazioak Nafarroako Autokontsumoaren Erregistroan duen erregistro zenbakia (hala badagokio) eta/edo energia-komunitate bateko kide dela adierazten duen ziurtagiria.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 5. Erantzukizunpeko adierazpena, proiektuaren idazketa, toki-erakundearen izena.

–Agirien laburpena.

ZENBAKIA

IZENA

0

Eskaera-orria, proiektuaren idazketa. (telematikoa)

1

Deskripzio-memoria

2

Autokontsumo partekatua

3

Energia berriztagarrien ezarpen maila

4

Hornidura elektriko berriztagarria

5

Berdintasunarekiko konpromisoa

4. Eskaerak baloratzeko irizpideak.

Hauek dira laguntza hauek emateko eskaerak baloratzeko irizpideak:

1. Toki-erakundeak autokontsumo partekatua badu, Nafarroako Autokontsumoaren Erregistroan erregistratua. 15 puntu.

2. Energia berriztagarriak noraino ezarri diren:

a) Baldin energia berriztagarriekin toki-erakundean jartzen den lehenbiziko instalazioa bada: 40 puntu.

b) Toki-erakundeak baldin badu energia berriztagarrien instalazio bat, bi edo hiru: 25 puntu.

c) Toki-erakundeak energia berriztagarrien 3 instalazio baino gehiago baldin baditu: 10 puntu.

3. Toki-erakundea kide gisa sarturik badago eskaera egiten den egunean legez ezarrita dagoen energia-komunitate batean edo kooperatiba energetiko batean: 25 puntu.

4. Toki-erakundeak SIE plataforman sartzeko aukera badu, edo laguntza-eskaera erregistratu den egunean sarbidea eskatu badu: 10 puntu.

5. Ingurumen jasangarritasuna: jatorri-bermea duten iturri berriztagarriko elektrizitatearen edo "elektrizitate berdearen" hornidura kontratu bat izatea A etiketa duen merkaturatzaile batekin, laguntza eskatzeko epea bukatzen den egunean: 10 puntu.

Eskatzaileei emandako puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, irizpideetako bakoitzean lortutako puntuazioa kontuan hartuz erabakiko da, irizpideak azaldu diren hurrenkera berari jarraituz, hain zuzen. Hala eginda ere berdinketak bere horretan jarraituz gero, laguntzaren eskaera zer egun eta ordutan egin zen izanen da irizpidea.

5. Inbertsioak justifikatzeko dokumentazio berariazkoa.

Onuradunek, 6. oinarrian deskribatutakoaz gainera, honako berariazko dokumentazio hau aurkeztu beharko dute egindako inbertsioak justifikatzeko:

–Laguntzaren xede den proiektu, auditoretza edo planaren kopia.

6. Betebehar berariazkoak.

Neurri honen onuradunek, 7. oinarrian zehaztutako betebeharrez gainera, honako hauek ere bete beharko dituzte:

–Dirulaguntza eman eta hurrengo bi urteetan, urte bakoitzeko ekainaren 30a baino lehen, memoria-txosten bat aurkeztu beharko dute, adierazteko zenbateraino gauzatu den idazketa diruz lagunduta duen proiektua, auditoretza edo plana.

Aipatutako dokumentuak telematika bidez aurkeztuko dira, deialdiaren 8.1 oinarrian adierazitako moduan.

4. neurria.–Energia-komunitatea eratzea

1.–Jarduketa diruz lagungarriak.

1.1. Neurri honen barrenean, jarduketa hauek sartzen dira:

–Parte hartzeko prozesua, talde eragilea eta energia-komunitatea eratzeko.

–Prozesu eratzailea, energia-komunitatea entitate juridiko gisa sortzeko.

–Energia-komunitatea garatzeko beharrezkoak diren planak definitzea.

Deialdiaren fitxan jasotzen dira neurri horrekin lotutako terminologiaren definizioak.

1.2. Diruz lagungarriak diren gastuek bete beharreko baldintzak.

1.2.1. Energia-komunitatearen parte-hartze prozesuak honako fase hauek izan beharko ditu:

–1. fasea: parte hartzeko prozesua diseinatzea.

–2. fasea: sentsibilizazioa, informazioa eta energia-komunitatearen talde eragilea sortzea.

–3. fasea: parte hartzeko prozesua, energia-komunitatearen talde eragileari prestakuntza eta trebakuntza emateko.

–4. fasea: parte hartzeko prozesu eratzailearen emaitza itzultzea eta zabaltzea.

1.2.2. Energia-komunitatea eratzeko prozesuak honako fase hauek izan beharko ditu:

–5. fasea: energia-komunitatearen lehen proiektuak eta ekimenak definitzea.

–6. fasea: energia-komunitatea erakunde juridiko gisa eratzea.

1.2.3. Energia-komunitatea garatzeko planak idazterakoan, energia-komunitateak egin beharreko lehenbiziko proiektu energetikoak eta urratsak definitu beharko dira:

–7. fasea: komunikazio- eta zabalkunde-plana idaztea.

–8. fasea: lan-plana idaztea.

–9. fasea: bideragarritasun-plana eta negozio eredua idaztea.

–10. fasea: Finantzaketa-plana idaztea.

2.–Laguntzaren zenbatekoa.

Laguntzaren zenbatekoa izanen da organo kudeatzaileak diruz lagungarritzat jotako gastuaren %80.

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa onuradun bakoitzeko: 10.000 euro, honela banaturik:

2.1. Energia-komunitatea eratzeko eta/edo parte hartzeko prozesua: 7.000 euro, gehienez.

2.2. Energia-komunitatea garatzeko planak idaztea: 3.000 euro, gehienez.

3.–Laguntza eskatzeko dokumentazioa.

Laguntza hau eskatzeko, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da, 4. oinarrian esandako epean eta moduan:

a) Eskaera inprimakia. Eskaera-orri hau telematikoki betetzen da tramitatzen den bitartean. Fitxaren bidez tramitazioa amaitzean, eskaeraren egiaztagiria sortuko da, eta eskaera-orrian adierazitako datuak jasoko ditu.

b) Toki-erakundeak 2026ra arte eginen dituen jarduketen plangintza. Plangintza gisako dokumentu horretan, toki-erakundearen konpromisoa jasoko da, eta, horrez gainera, deskribatuko dira eredu energetikoa aldatzeko urtez urte eginen diren jarduketak. Lerro hauek jasoko dira gutxienez:

1. Energia-efizientzia.

2. Energia berriztagarriak.

3. Mugikortasun jasangarria.

4. Energia-komunitateak eratzea.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 1. Jarduketen plangintza.

c) Deskripzio-memoria, jasotzen dituena energia-komunitatea eratzeko parte hartze prozesuaren deskripzioa eta energia-komunitatea garatzeko proposatutako planak.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 2. Deskripzio-memoria.

d) Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena baduela SIE plataforman sartzeko aukera, edo behintzat, laguntza-eskaera erregistratu den egunean sarbidea eskatu duela, bidezkoa bada.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 3. SIE plataformarako sarbidea.

e) Baldin erakunde eskatzaileak badu jatorri-bermea duten iturri berriztagarrietako elektrizitatearen hornidura kontratu bat gutxienez, hori frogatu beharko du.

Erakunde eskatzaileak frogatu beharko du kontsumitutako energia elektrikoa %100 berriztagarria dela. Horretarako, agiri hauetako bat aurkeztu beharko du:

–Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak emandako ziurtagiria, frogatzen duena kontratatu den entitate merkaturatzaileak merkaturatzen duen energia %100 berriztagarria dela, maiatzaren 20ko IET/931/2015 Aginduari jarraikiz, zeinak aldatu baitzuen ITC/1522/2007 Agindua. A etiketa duen merkaturatzailea.

–Toki-erakundearentzat merkaturatutako energiaren jatorria %100 berriztagarria dela adierazten duen faktura. A etiketa duen merkaturatzailea.

–Toki-erakundeak eta enpresa merkaturatzaileak sinatutako energia elektrikoaren hornidura kontratua, non frogatu beharko baita hornitzen den energiaren %100 jatorri berriztagarrikoa dela. A etiketa duen merkaturatzailea.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 4. Hornidura elektriko berriztagarria.

f) Toki-erakundearen emakumeen eta gizonen berdintasunarekiko konpromisoa frogatzen duen dokumentazioa (justifika dadin deialdiaren 3.3.b oinarrian adierazitako laguntza gehigarria), baldin betetzen badira horri dagokionez eskatzen diren betebeharrak.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 5. Berdintasunarekiko konpromisoa.

–Dokumentuen laburpena (jarraian adierazitako izenarekin aurkeztu behar dira).

ZENBAKIA

IZENA

0

Eskaera inprimakia. (telematikoa)

1

Jarduketen planifikazioa

2

Deskripzio-memoria

3

SIE plataformarako sarbidea

4

Hornidura elektriko berriztagarria

5

Berdintasunarekiko konpromisoa

4.–Eskaerak baloratzeko irizpideak.

Hauek dira laguntza hauek emateko eskaerak baloratzeko irizpideak:

4.1. Parte hartzeko prozesu eratzailea: 80 puntu arte.

a) Toki-erakundeak konpromisoa hartzen du sortu beharreko energia-komunitatean parte hartzeko. (40 puntu)

b) Toki-erakunde eskatzailearen edo hura osatzen duten toki elkarteen titulartasuneko turismo-establezimendu batek parte hartzea energia-komunitatean (30 puntu)

c) Eskatzailearen kide den edo eskatzailetik 25 kilometrora baino gutxiagora dagoen beste toki-erakunde batek parte hartzea energia-komunitatean (10 puntu)

d) Energia-komunitatea zati batean edo osorik garatuko da erronka demografikoa duten udalerrietan (5.000 biztanle arteko udalerriak eta hirikoak ez diren 20.000 biztanle arteko udalerriak, non biztanle-entitate bakun guztiak 5.000 biztanle artekoak baitira, IDAEk berroneratzearen eta erronka demografikoaren programaren esparruan deialdietarako argitaratzen duen zerrendaren arabera. Zerrenda hori haren webgunean dago eskuragarri). (20 puntu)

4.2. Toki-erakundeak SIE plataforman sartzeko aukera badu, edo laguntza-eskaera erregistratu den egunean sarbidea eskatu badu: 10 puntu.

4.3. Ingurumen jasangarritasun: jatorri-bermea duten iturri berriztagarrietako elektrizitatearen edo "elektrizitate berdearen" hornidura kontratu bat izatea, A etiketa duen merkaturatzaile batekin, laguntza eskatzeko epea bukatzen den egunean: (10 puntu)

Eskatzaileei emandako puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, erabakiko da kontuan hartuz irizpideetako bakoitzean lortutako puntuazioa, jarraituz irizpideak azaldu diren hurrenkera berari. Hala eginda ere berdinketak bere horretan jarraituz gero, laguntzaren eskaera zer egun eta ordutan egin zen izanen da irizpidea.

5.–Inbertsioak justifikatzeko dokumentazio berariazkoa.

Onuradunek, 6. oinarrian deskribatutakoaz gainera, honako berariazko dokumentazio hau aurkeztu beharko dute egindako inbertsioak justifikatzeko: Dokumentuen izenean, letra eta zenbakia hauek sartu beharko dira:

5.1. Energia-komunitatean parte hartzeko prozesuari buruzko dokumentazioa:

IZENA

AGIRIA

A

Energia-komunitatean parte hartzeko eta eratzeko prozesuaren azken memoria

B

Energia-komunitatearen prozesuan parte hartzeari buruzko aktak

C

Parte hartzeko prozesua jendaurreko bilkuran itzuli izanaren frogagiria

5.2. Energia-komunitatea eratzeko prozesuari buruzko dokumentazioa:

IZENA

AGIRIA

D

Energia-komunitateko parte-hartzaileen zerrenda

E

Energiaren eta arlo juridikoaren arloan hartutako akordioen txostena, honako kontzeptu hauei dagokienez, gutxienez: gobernantza, helburuak, jarduerak, onuradunak, energia banatzeko akordioak, besteak beste

F

Egindako jardueren memoria juridikoa honako hauei dagokienez, gutxienez: erakunde juridikoaren erregistroa dagokion erregistro ofizialean, IFK eta zerga-mailako gainerako betekizunak, estatutuak, aitorpenak, ziurtagiriak, besteak beste

G

Planifikatutako jarduketen memoria energetikoa

5.3. Energia-komunitatea garatzeko planak idazteari buruzko dokumentazioa:

IZENA

AGIRIA

H.1

Energia-komunitatearen garapena komunikatzeko eta zabaltzeko plana

H.2

Lan-plana, barnean hartzen dituena energia-komunitatearen 1. faserako aurreikusitako jarduketak

H.3

Energia-komunitatearen bideragarritasun-plana eta negozio-eredua

H.4

Energia-komunitatearen 1. faserako finantzaketa-plana

5.4. Dirulaguntza emateko ebazpenean zehazten den beste edozein agiri.

6.–Berariazko betebeharrak.

Neurri honen onuradunek, 7. oinarrian zehaztutako betebeharrez gainera, honako hauek ere bete beharko dituzte:

a) Garatu beharreko planak eginen dira energia-komunitatearen talde eragilearekin lankidetza estuan.

b) Garatutako planak toki-erakundeari jakinarazi beharko zaizkio, eta hark jakinaraziko dizkio Nafarroako Gobernuko Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuari, jakinaren gainean egon dadin eta parte har dezan.

Aipatutako dokumentuak telematika bidez aurkeztuko dira, deialdiaren 8.1 oinarrian adierazitako moduan.

III. ERANSKINA–URTEKO ENERGIA AURREZPENA KALKULATZEA

Urteko energia aurrezpena (kWh) = [A] - [B].

Non:

[A]: Egungo luminarien urteko kontsumoa (kWh) = [1] * [2] + [1] * [3] * [4]

[B]:Luminarien urteko kontsumoa berritu ondoren (kWh) = [5] * [6] + [5] * [7] * [8]

[1]: Egungo luminaria guztien potentzia, osotara (kW).

[2]:Egun, potentzia osoan funtzionatzen duten ordu kopurua urtean (orduak).

[3] Egun, potentzia arautuan funtzionatzen duten ordu kopurua urtean (orduak).

[4]: Egungo luminarien potentziaren erregulazio koefizientea (potentzia osoarekiko portzentajea).

[5]: Luminaria guztien potentzia, osotara, berritu ondoren.

[6]: Potentzia osoan funtzionatzen luminaria guztiek egiten duten ordu kopurua, berritu ondoren.

[7]: Potentzia arautuan funtzionatzen luminaria guztiek egiten duten ordu kopurua, berritu ondoren.

[8]: Egungo luminarien potentziaren erregulazio koefizientea (potentzia osoarekiko portzentajea), berritu ondoren.

Kontuan hartu behar da egungo funtzionamendu orduen kopuruak urtean (potentzia osoa [2] + potentzia arautua [3]) bat etorri behar duela urteko funtzionamendu orduen kopuruarekin (potentzia osoa [6] + potentzia arautua [7]) berritu ondoren.

IV. ERANSKINA.–EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNA SUSTATZEKO NEURRIAK

1. Berdintasun plan bat izatea.

2. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako ordenantza bat onetsi izana.

3. Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko prestakuntza ekintzak diseinatu eta egin izana, plantillaren etengabeko prestakuntzaren planaren barnean, azken bi urteetan.

4. Hizkuntza idatzi eta bisual ez-sexista erabiltzea erakundearen komunikazioetan, webgunean, liburuxketan, kanpainetan eta abar.

5. Toki-erakundearen emakumeen elkarte eta taldeei laguntza ematea.

6. Berdintasuna bultzatu eta babesteko ekintzak eta indarkeriaren aurkakoak antolatzea.

7. Genero indarkeriaren aurkako estatu itunaren funtsak aurreko ekitaldian erabili direla egiaztatzea.

8. Berdintasun adituak edukitzea langileen artean, bermatzeko lan prozesu guztietan emakumeen eta gizonen berdintasun printzipioa txertatzen dela.

9. Indarrean den zainketen aldeko tokiko itun batean parte hartzea.

10. Azken aurrekontu-ekitaldiko bi kontratu publikotan, gutxienez, genero klausulak txertatu izana frogatzea.

11. Azken aurrekontu-ekitaldiko dirulaguntza publikoen bi deialditan, gutxienez, genero klausulak txertatu izana frogatzea.

12. Frogatzea emakumeen eta gizonen presentzia orekatua dela udal organoetan eta udalaz gaindiko ordezkaritza-organoetan.

Iragarkiaren kodea: F2317388