14. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

2024rako lan publikoaren eskaintza

403/2023 Ebazpenaren bidez, eta 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean eta ekainaren 28ko 5/2023 Errege Lege Dekretuan (Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko zenbait neurri hartu eta luzatzen dituena, La Palma uhartea berreraikitzen eta beste kalteberatasun-egoera batzuetan laguntzeari buruzkoa; merkataritza-sozietateen egitura-aldaketei eta gurasoen eta zaintzaileen familia-bizitza eta bizitza profesionala uztartzeari buruzko Europar Batasunaren zuzentarauen transposizioa egiten duena; eta Europar Batasuneko Zuzenbidea betearazi eta betetzeari buruzkoa) xedatutakoa betez, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuan (Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onartzen duena) ezarritakoarekin bat etorriz, 2024rako lan-eskaintza publikoa onartu da, honako baldintzetan:

Lehenengoa.–Sakanako Mankomunitateak 2024rako egin duen lan eskaintza publikoa onartzea, bertan honako lanpostu hauek sartuz:

–Berdintasun-teknikari plaza 1, B maila, hizkuntza-eskakizuna: C1 euskara, funtzionarioa.

–Garbitzaile plaza 1, D maila, hizkuntza-eskakizuna: B1 euskara, lan-kontratu finkoa.

–Konpost hezitzailearen (HHS) lanpostu 1, C maila, hizkuntza-eskakizuna: C1, aldi baterako lan-kontratuduna.

Bigarrena.–Mankomunitatearen 2024rako Lan Eskaintza Publikoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean, erakundearen iragarki-oholean eta bere web orrian argitara dadila agintzea, horren aurka jar daitezkeen errekurtsoak adieraziz.

Hirugarrena.–Lan-eskaintza publikoaren xede diren lanpostuak gaur egun betetzen dituzten aldi baterako langileei jakinaraztea ebazpen hau.

Laugarrena.–Hautaketa-prozedurak prestatzen hasteko agintzea. Prozedura horiek 2024ko abenduaren 31 baino lehen ebatzi beharko dira (garbitzailearen eta berdintasun-teknikariaren plazen kasuan).

Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Batzar Nagusiari, egiten duen hurrengo bilkuran.

Administrazio-egintza honen aurka, honako errekurtso hauek jarri ahal izango dira:

1. Berraztertzeko errekurtsoa egintza eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

2. Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo hilabetean.

3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, administrazioarekiko auzien epaitegian.

Arlo horretan indarrean dagoen araudia betez argitaratzen da.

Lakuntzan, 2023ko abenduaren 29an.–Lehendakaria, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2400423