97. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a - BEREZIA

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

AGOIZKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Hauteskunde-kanpainako ekitaldiak egiteko lokal ofizialak eta leku publikoak, epez kanpo aurkeztutakoak

Roberto Sierra Gabarda jaunak, Agoizko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko lehendakariak, Hauteskunde-araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 57.2 artikuluan xedatutakoa betez, eta Hauteskunde Batzorde Zentralaren 2006ko ekainaren 1eko eta 2007ko maiatzaren 24ko erabakiei jarraikiz, zerrenda bat azaltzen du, non biltzen baitira hauteskunde-kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko gordetzen diren lokal ofizialak eta toki publikoak, epez kanpo aurkeztutakoak.

Agoitzen, 2023ko maiatzaren 2an.–Lehendakaria, Roberto Sierra Gabarda.

LEDEAKO UDALA.

Lokalak: Gizarte eta kultur etxea (Escuelas kalea 2, Ledea). 60 bat lagun sartzen ahal dira.

Kartelak: kartelak jartzeko, udalerrian barna sakabanatutako iragarki-taulak erabiliko dira.

BURLATAKO UDALA.

Lokalak:

Larrañetako plaza (edukiera: 700 lagun), maiatzaren12tik 26ra, aldez aurretik abisatuta, 18:00etatik 22:00etara.

Kultur etxea (erabilera anitzeko gela; edukiera: 100 lagun), maiatzaren 12, 13, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 22, 23, 24, 25 eta 26an, 16:00etatik 21:00ak arte; maiatzaren 14 eta 21ean, 12:00etatik 14:00ak arte.

Jauregia (erdisotoa; edukiera: 90 lagun), maiatzaren 12, 13, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 22, 23, 24, 25 eta 26an, 16:00etatik 21:00ak arte; maiatzaren 14 eta 21ean, 12:00etatik 14:00ak arte.

Kartelak: Kale Nagusiko eta Salmenten Ingurabideko farolak.

EGUESIBARKO UDALA.

Lokalak:

1.–Sarrigurengo kirolguneko jatetxea; Jorge Oteiza etorbidea 2 (Sarriguren - Eguesibar). 100 bat lagunentzako tokia dago. Ohiko erabilera: erabilera publikoa.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 22:00etara; larunbatetan, 9:00etatik 22:00etara; igandeetan, 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

2.–Oihanburu gela, Errege Bardea 78-84 (Sarriguren). 50 bat lagunentzako tokia dago. Ohiko erabilera: erabilera publikoa

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 21:30era arte.

3.–Sarrigurengo ikastetxe publikoko erabilera anitzeko 1. gela. 100 bat lagunentzako tokia dago. Ohiko erabilera: erabilera publikoa.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:30etik 20:30era arte.

Kartelak: Eguesibarko hurrengo kontzeju eta tokietako panelak eta iragarki oholak: Altzuza, Ardatz, Azpa, Badostain, Egues, Elkano, Elia, Erantsus, Gorraitz, Ibiriku, Olatz, Sagaseta, Sarriguren eta Ustarrotz.

Iragarkiaren kodea: J2306941