96. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

30/2023 FORU AGINDUA, apirilaren 24koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zuzentzen dituena Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urtarrilaren 16ko 3/2023 Foru Aginduan atzemandako akatsak. Foru agindu horren bidez, erabilitako ibilgailuen eta itsasontzien salmentako batez besteko prezioak onesten dira, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren eta zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziaren kudeaketan aplikatzeko.

Oharturik akatsak daudela Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urtarrilaren 16ko 3/2023 Foru Aginduan, zeinaren bidez onesten baitira erabilitako ibilgailuen eta itsasontzien salmentako batez besteko prezioak, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren eta zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziaren kudeaketan aplikatzeko, bidezkoa da hura zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari jarraikiz. Izan ere, artikulu horretan esaten denez, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera, administrazio egintzetan egiten diren akats material, aritmetiko edo egitatezkoak zuzentzea kasuan kasuko egintza eman duen organoari dagokio.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Zuzentzea Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urtarrilaren 16ko 3/2023 Foru Aginduan atzemandako akatsak. Foru agindu horren bidez, erabilitako ibilgailuen eta itsasontzien salmentako batez besteko prezioak onesten dira, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren eta zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziaren kudeaketan aplikatzeko. Hauxe da zuzenketa:

I. eranskinean, TURISMO-IBILGAILU ETA LUR OROTAKO IBILGAILU erabilien batez besteko prezioak, lehenbiziko matrikulazioaren ondoko lehenbiziko urtean, honako hau esan behar du adierazitako modeloetan:

MODELOA - MOTA

MERKATARITZA-ALDIA

FITXA TEKNIKOAREN DATUAK

ZP

2023 BALIOA euroak

Hasiera

Amaiera

ESTATISTIKA ZIENTZIAK ETA TEKNIKAK (2. zikloa)

Zilindro bolumena

G/D

P kW

ZPF

AUDI

Q3 Advanced 35 TFSI S tronic

2019

1495

4

G

110

11,19

150

66.300

Q3 Black Line 40 TFSI quattro S tronic

2019

1984

4

G

140

13,26

190

75.000

MCLAREN

650 S 3.8

2017

3799

8

G

478

25,83

650

190.400

540 C 3.8 V8 540 cv

2018

3799

8

G

397

25,83

540

158.000

570 COUPÉ 3.8 S

2018

3799

8

G

420

25,83

570

174.400

570 SPIDER 3.8 S

2018

3799

8

G

420

25,83

570

192.600

720 S COUPÉ 4.0 V8

2018

3994

8

G

530

26,62

720

227.800

720 S COUPÉ 4.0 V8 Luxury/Performance

2018

3994

8

G

530

26,62

720

238.700

MP4-12C V8 625

2011

2014

3799

8

G

460

25,83

625

345.900

MERCEDES

AMG A 45 S 4MATIC+(W177)

2019

1991

4

G

310

13,28

421

59.900

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko apirilaren 24an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2306447