96. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Funes udalerria onartzea uraren goi-hornidurako zerbitzuan. Hasierako onespena

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2023ko apirilaren 26an egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Funes udalerria onartzea Mairagako Mankomunitateko kide gisa, uraren goi-hornidurako zerbitzua emateari dagokionez.

Erabaki horri jarraikiz, udalerri horren onarpena jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritar eta interesdunek aukera izan dezaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak egiteko.

Aldi hori bukatutakoan, erreklamaziorik ez badago, onarpena behin betikoa izanen da.

Tafallan, 2023ko apirilaren 27an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2306670