96. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

02/2023 aldaketa plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2023ko martxoaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea, guztien adostasunarekin, Noain Elortzibarko Udalaren 2023ko plantilla organikoa aldatzeko 02/2023 espedientea.

Erabakiaren iragarkia argitaratu zen 2023ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 27an.

Legez ezarritako aldia iragan denez inork erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, bidezkoa da behin betiko onestea, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), zeina aldatu baitzen martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legearen bidez.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2023ko apirilaren 21ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

02/2023 ALDAKETA PLANTILLA ORGANIKOAN

Lanpostuen zerrenda

ZENBAKIA

LANPOSTUA

LANPOSTU KOPURUA

KONTRATU MOTA

MAILA

SARBIDEA

OSAGARRIAK

A

B

C

H (hutsik)

IDAZKARITZA, ZERBITZU OROKORRAK, HIRIGINTZA, INGURUMENA, OBRAK ETA ZERBITZUAK

2.31

Lorezaina

1

F

D

ML (*)

15

14,99

5

H

2.32

Lorezaina

1

F

D

OL

15

14,99

5

H

2.33

Lorezaina

1

F

D

OL

15

14,99

5

H

A: mailako osagarria; B: lanpostuko osagarria; C: arrisku bereziko osagarria.

F = funtzionarioa; OL. = oposizio-lehiaketa; ML = merezimendu-lehiaketa.

H = Hutsik.

(*) 2022rako lan publikoaren eskaintza, 2022ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 12an, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea).

Iragarkiaren kodea: L2306369