96. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

Herri-lurretako aprobetxamenduen eskaera

Bat etorriz Itzagaondoko Udalaren Herri-lurren gaineko ordenantzaren 33. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin, erabaki da hamabost eguneko epea irekitzea laborantzako herri-lurrak zortzi urtetarako eskatzeko, hau da, 2023ko irailaren 1etik 2031ko abuztuaren 31ra. Bizilagun interesdun guztiek laborantzako herri-lurren adjudikazioa eskatzen ahalko dute, bai lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduen moduan bai herritarrendako zuzeneko adjudikazioaren bidezko aprobetxamenduen moduan.

Eskabideekin batera, zinpeko deklarazioa aurkeztuko da, biak Udalak emanen dituen ereduen araberakoak, bai eta azken errenta aitorpenaren fotokopia ere. Idazkaritzan aurkeztu beharko dira, Urrotz-Hiriko egoitzan, iragarki hau argitaratu ondoko hamabosgarren egun naturaleko 13:00ak baino lehen.

Ardatzen, 2023ko apirilaren 27an.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L2306674