96. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Aldaketa, Eraikingintza Ordenantzaren 33. artikuluan. Behin betiko onespena

Igantziko Udalak, 2022ko azaroaren 4an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eraikingintza Ordenantzaren 33 artikulua aldatzea.

Espedientea jendaurrean egon zen hogeita hamar egunez, behin argitaratuta 2022ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 17an, eta Igantziko Udalaren iragarki-taulan. Jendaurreko aldian inork ez du erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik aurkeztu.

Beraz, behin betiko onesten da Eraikingintza Ordenantzaren 33. artikuluaren aldaketa, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Igantzin, 2023ko apirilaren 26an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2306801