96. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESLABA

2023rako zerga-tasak eta tasak

Eslabako Udalak, 2023ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, aho batez eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen onestea 2023ko ekitaldian aplikatuko diren zerga-tasak eta tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean adierazitakoarekin bat. Hona hemen:

Lehenbizikoa.–2023ko ekitaldirako ezartzea zerga-tasa hauek:

1. Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,3270.

2. Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,7678.

3. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.

4. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: indizea: %1.

5. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: aurreko urteetan bezala, Nafarroako Gobernuak ezarritako gutxieneko ehuneko eta karga-tasei eusten zaie.

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Erabaki honen aurka, administrazio bidean behin betikoa baita, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Bigarrena.–Honako tasa hauek ezartzea:

–Tasa, edateko uraren hornidurarako eta banaketa zerbitzurako. 0,70 euro/m³.

–Estolderiaren tasa: 6,00 euro hiruhilekoan.

–Kontagailuaren alokairu-tasa: 3,00 euro hiruhilekoan.

Hirugarrena.–Erabaki hau indarrean jarriko da 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.4 artikuluan xedatutakoarekin bat (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira aplikatzen.

Laugarrena.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Eslaban, 2023ko apirilaren 14an.–Alkatea, Ignacio Barber Zulet.

Iragarkiaren kodea: L2305989