96. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Bete dadin Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea, aditzera ematen da ezen hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Deikazteluko udal bulegoetan ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko mugarteetako lurren jabeek epe horretan aukera izan dezaten espresuki uko egiteko haien lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari.

Barrutian sartzekoak diren mugarteak: Arellano, Deikaztelu, Morentin eta Aranbeltzako fazeria.

Deikaztelun, 2023ko apirilaren 20an.–Alkatea, Iñaki Suso Espadas.

Iragarkiaren kodea: L2306307