96. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

58E/2023 EBAZPENA, martxoaren 29koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez handitu egiten baita deialdi honetan 2024. ekitaldirako baimendutako kreditua: "Nekazaritzako makinak amankomunean erabiltzen dituzten kooperatibentzako laguntzak, nekazaritzako makinak eta ekipamendua erosteko". Deialdia Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren 2022ko uztailaren 17ko 189E/2022 Ebazpenaren bidez onartu zen (2023ko deialdia). DDBN identifikazioa: 639766.

Batzordeak, 2021eko ekainaren 29an, C 4936 (2021) amaierako Betearazpen Erabakia hartu zuen. Horren bidez, Nafarroako Landa Garapenerako Programaren aldaketa onetsi zen, nekazaritzako makinak amankomunean erabiltzen dituzten kooperatibak 4.1 neurriko laguntzaren onuradun gisa sartu ziren, eta EURI funtsekin emandako laguntzen finantzaketa ezarri zen (3.009.408,37 euro), eta EBren %100eko kofinantzaketa ezarri zen laguntza horien gastu publikorako.

Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren 2021eko abenduaren 29ko 248E/2021 Ebazpenaren bidez, nekazaritzako makinak amankomunean erabiltzen dituzten kooperatibei nekazaritzako makinak eta ekipamendua erosteko laguntzak emateko lehen deialdia onartu zen, aipatutako aldaketaren arabera eta funts horien kargura. Deialdi horretarako 1.500.000 euroko zenbatekoa bideratu zen.

Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 2ko 148E/2022 Ebazpenaren bidez, laguntza horiek eman ziren 2022ko lehen deialdirako. Deialdi horretan emandako zenbatekoa baimendutako zenbatekoa baino txikiagoa da, eta 708.571,44 euro libre gelditu dira.

Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 300E/2022 Ebazpenaren bidez, 0011-3618-2022-000010 espedienteak kobratzeko eskubidea galtzea ebatzi zen, eta 28.800,00 euro libre gelditu ziren.

Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 28ko 335E/2022 Ebazpenaren bidez ordaindu ziren laguntza horiek. Deialdi horretan emandako zenbatekoa konprometitutako zenbatekoa baino txikiagoa da, eta 281.265,20 euro libre gelditu dira.

148E/2022, 300E/2022 eta 335E/2022 ebazpenek libre utzitako zenbatekoak kontuan hartuta, CUMASentzako 2022ko laguntzen lehen deialdian erabili gabeko kredituaren zenbatekoa 1.018.636,64 eurokoa da. Laguntza horiek 248E/2021 Ebazpenaren bidez onartu ziren.

Nafarroako Gobernuaren 2022ko maiatzaren 25eko Erabakiaren bidez, Landa Garapeneko zuzendari nagusiari baimena eman zaio 2024ko ekitaldian 1.509.408,37 euroko gastua konprometitzeko, honako 2022ko bigarren deialdi hau finantzatzeko: "Nekazaritzako makinak amankomunean erabiltzen dituzten kooperatibentzako laguntzak, nekazaritzako makinak eta ekipamendua erosteko".

Erabaki horretan bertan, Landa Garapeneko zuzendari nagusiari baimena ematen zitzaion konprometitutako gastua handitzeko, 1.500.000 euro gehienez ere, "Nekazaritzako makinak amankomunean erabiltzen dituzten kooperatiben inbertsioetarako laguntzak" emateko 2022ko lehen deialdiko gerakinaren kargura, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren esparruan.

Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren 2022ko uztailaren 17ko 189E/2021 Ebazpenaren bidez, CUMASentzako laguntzen bigarren deialdia onartu zen 2022rako. Deialdi horretan, baimena ematen zen 2024ko ekitaldian gastua, gehienez, 1.500.000 euro handitzeko, ebazpen horren ondoriozko konpromisoei aurre egiteko, "Nekazaritzako makinak amankomunean erabiltzen dituzten kooperatiben inbertsioetarako laguntzak" emateko 2022ko lehen deialdiko gerakinaren kargura, 2022ko ekitaldiko honako partida honen baliokide den partidaren kargura: 720004 72200 7700 412106 partida, "LGP LGENF 2014-2020 EURI - Nekazaritzako makinak amankomunean erabiltzen dituzten kooperatiben inbertsioetarako laguntzak izenekoa. Hori guztia Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3) artikuluaren a) letran ezarritako baldintzen arabera, eta aurrekontu-baliabideak egonez gero betiere.

Bidezkoa da, beraz, "Nekazaritzako makinak amankomunean erabiltzen dituzten kooperatibentzako laguntzak, nekazaritzako makinak eta ekipamendua erosteko" emateko 2022ko bigarren deialdiaren zenbatekoa handitzea, uztailaren 17ko 189E/2022 Ebazpenaren 5. puntuan aurreikusitakoaren arabera.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. 1.018.636,64 euro handitzea deialdi honetan baimendutako kreditua: "Nekazaritzako makinak amankomunean erabiltzen dituzten kooperatibentzako laguntzak, nekazaritzako makinak eta ekipamendua erosteko". Deialdia Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren 2022ko uztailaren 17ko 189E/2022 Ebazpenaren bidez onartu zen.

Kreditu-gehikuntza eginen da 2023ko ekitaldiko honako partida honen baliokide den 2024ko ekitaldiko partidaren kargura: 720004 72200 7700 412106 partida, "LGP LGENF 2014-2020 EURI - Nekazaritzako makinak amankomunean erabiltzen dituzten kooperatiben inbertsioetarako laguntzak" izenekoa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3) artikuluaren a) letran ezarritako baldintzen arabera, aurrekontu-baliabideak egonez gero betiere.

2. Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Baseari (NGDDB) jakinaraztea.

Ebazpen hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratu beharko da.

3. Argitalpena.

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

4. Administrazio errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2023ko martxoaren 29an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Fernando Santafé Aranda.

Iragarkiaren kodea: F2305395