96. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Gora jotzeko 23-00677 errekurtsoa, Euskarari buruzko ordenantzaren behin betiko onespenaren aurka

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2023ko apirilaren 12ko probidentzia baten bidez, udal honi helarazi zitzaion gora jotzeko 23-00677 errekurtsoa, Berta Arizkun Gonzálezek, José-María Noval Galarragak eta Iñigo Uharte Pérez de Azpeitiak jarria, Burlatako Udaleko zinegotziak diren aldetik, 2023ko otsailaren 23ko osoko bilkuran Euskararen erabilerari eta sustapenari buruzko ordenantzaren aldaketari behin betiko onespena eman zion erabakiaren aurka.

Babes harturik 279/1990 Foru Dekretuaren bidez arauturiko erregelamenduaren II. kapitulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), eta ez denez egin banakako berariazko jakinarazpenik, pertsona kopuru zehaztugabe bat xede duen administrazio-egintza bat baita, eta bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), ediktu bidez ematen da argitara.

Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, interesdun gisa ager daitezen hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñea, Iturrama karrika 10; sarrera, Ezkirotz karrikatik), aipatutako espediente administratiboan.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2023ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2306565