96. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aldaketa, Tokiko jabari publikoko lurzoruan, lurgainean eta lurpean hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2023ko apirilaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea honako ordenantza honetan: Tokiko jabari publikoko lurzoruan, lurgainean eta lurpean hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriobeitin, 2023ko apirilaren 26an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2306539