96. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Biltegiratzeko nabea eraikitzea

Ékolo Productos Ecológicos, S. A. sozietateak jarduera sailkaturako lizentzia eskatu du biltegiratzeko nabe baten eraikuntzari dagokionez, 3. poligonoko 814. lurzatian (lehen, C lurzatia), Beortigako udal industrialdean, Arroitzen.

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 41.1b) artikuluan eta hura garatzen duen erregelamendua onesten duen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 41.1 artikuluan xedatua bete dadin, aditzera ematen da espedientea jendaurrean egonen dela udal idazkaritzan, hogei egunez, hura aztertu eta, kasua bada, bidezko jotzen diren alegazioak edo oharrak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Arroitzen, 2023ko apirilaren 14an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2305995