96. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aldaketa, honako honetan: ordenantza, arautzen duena nola ezarri terrazak eta beladoreak lurzoru publikoan. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2023ko apirilaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat honako honetan: ordenantza, arautzen duena nola ezarri terrazak eta beladoreak lurzoru publikoan.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin (foru-lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik.

Altsasun, 2023ko apirilaren 27an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2306680