96. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

124/2023 EBAZPENA, apirilaren 5ekoa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Batxilergoko hezkuntza itun batzuk aldatzea 2023-2024 ikasturterako, ebazpen honen eranskinean zehazten direnak.

Apirilaren 13ko 139/2021 Ebazpenaren bidez (119. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 21ekoa), Lehen Hezkuntzarako hezkuntza itunak onetsi ziren, sei urterako. Gero, uztailaren 21eko 274/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 188. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 12koa), irailaren 16ko 341/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 242. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 19koa) eta urriaren 13ko 369/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 248. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 27koa) itun horiek aldatu edo zabaldu ziren 2021-2022 ikasturterako. Ondoren, apirilaren 13ko 149/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 17koa), Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Lanbide Heziketako hezkuntza itunen aldaketa onetsi zen, 2022-2023 ikasturterako. Azken ebazpen hori irailaren 30eko 431/2022 Ebazpenaren bidez aldatu zen (2022eko 213. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 27koa).

Apirilaren 13ko 150/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 18koa) Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko unitateetako hezkuntza ituna berritzeari buruz ebatzi zen, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetarako, 2022-2023, 2023-2024, 2024-2025 eta 2025-2026 ikasturteetarako, abenduaren 28ko 489/2021 Ebazpenaren bidez emandako arauekin bat (2022ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 27koa). Irailaren 30eko 432/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 27koa) irakaskuntza horietarako ituna zabaldu zen 2022-2023 ikasturterako.

Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamendua onesten duen abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren 46. artikuluak aipatzen du zilegi izanen dela unitate kopurua aldatzea hezkuntza ituna Hezkuntza Departamentuarekin sinatua duten ikastetxeetan, hezkuntzarako eskubideari berme egokia eman ahal izateko.

Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 607/2022 Ebazpenaren bidez, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan eta Batxilergoan hezkuntza itunak aldatzeko prozedura ezartzen da, 2023-2024 ikasturterako.

Ikusirik Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 42.etik 46.era bitarteko artikuluetan (abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsitako erregelamendua) eta arestian aipatutako abenduaren 28ko 488/2021 Ebazpenean xedatutakoari jarraikiz aurkeztutako eskaerak eta alegazioak, bidezkoa da eskatutako aldaketak tramitatzea, ebazpen honetako eranskinean ageri denarekin bat etorriz.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hezkuntza itun batzuen aldaketa onestea, 2023-2024 ikasturterako, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan eta Batxilergoan. Ebazpenaren eranskinean jaso dira itun horiek.

2. Matrikulen benetako kopurua ikusita, behar diren aldaketak eginen dira ikastetxeetako itunetan, ebazpen honek hizpide dituen hezkuntza mailetan.

3. Ebazpen honen bidez hezkuntza itunetan onesten diren aldaketak eginbide baten bitartez formalizatuko dira; eginbidea, batetik, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak sinatuko du, eta bestetik, ikastetxeetako titularrek edo behar bezala akreditatutako legezko ordezkariak.

4. Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalak telematikoki bidaliko die ikastetxeei aurreko puntuan aipatutako eginbidea, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak elektronikoki sinaturik, ikastetxeetako legezko ordezkariak elektronikoki sina dezan.

5. Ebazpen hau ikastetxe interesdunei jakinaraztea, eta aditzera ematea ez duela administrazio bidea amaitzen eta, hortaz, haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

6. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

7. Ebazpen hau eta eranskina igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntza Departamentuan dagoen kontu-hartzailetza delegatuari, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuari, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegoari.

Iruñean, 2023ko apirilaren 5ean.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

ERANSKINA

Haur Hezkuntzako 2. zikloa

HERRIA

IKASTETXEA

UNITATE KOP.
2022-2023

ESKAERA

UNITATE KOP.
2023-2024

OHARRAK

BERA

Sagrado Corazón/Jesusen Bihotza

2

Mantentzea

2

BURLATA

Irabia-Izaga

14

15

14

14 unitateko ituna proposatzen da 2023-2024 ikasturterako, egitura hori onetsi baitzen apirilaren 13ko 150/2022 Ebazpenaren bidez

IRUNBERRI

Arangoiti Ikastola

2

Mantentzea

1

Unitate bateko ituna proposatzen da 2023-2024 ikasturterako, eta, behar bada, bigarren unitatea ematea berriro aztertuko da ikasturtea hasi baino lehen, epez kanpoko onarpen prozesua amaitutakoan.

MENDABIA

Nuestra Señora de los Dolores

5

Mantentzea

4

4 unitateko ituna proposatzen da 2023-2024 ikasturterako, eta, behar bada, bosgarren unitatea ematea berriro aztertuko da ikasturtea hasi baino lehen, epez kanpoko onarpen prozesua amaitutakoan.

MUTILOA

Luis Amigó

11

12

11

11 unitateko ituna proposatzen da 2023-2024 ikasturterako, egitura hori onetsi baitzen apirilaren 13ko 150/2022 Ebazpenaren bidez.

IRUÑA

Jaso ikastola

6

5

5 unitateko ituna proposatzen da 2023-2024 ikasturterako, eta, behar bada, ituna berriro aztertuko da ikasturtea hasi baino lehen, epez kanpoko onarpen prozesua amaitutakoan

IRUÑA

La Compasión Escolapios

9

Mantentzea

9

IRUÑA

Nuestra Señora del Huerto

9

Mantentzea

8

8 unitateko ituna proposatzen da 2023-2024 ikasturterako, eta, behar bada, ituna berriro aztertuko da ikasturtea hasi baino lehen, epez kanpoko onarpen prozesua amaitutakoan.

IRUÑA

San Cernin (1)

12

Mantentzea

12

SARRIGUREN

Santa María la Real

12

Mantentzea

11

11 unitateko ituna proposatzen da 2023-2024 ikasturterako, eta, behar bada, ituna berriro aztertuko da ikasturtea hasi baino lehen, epez kanpoko onarpen prozesua amaitutakoan

TAFALLA

Escuelas Pías

5

6

TAFALLA

Garces de los Fayos Ikastola

3

Mantentzea

2

2 unitateko ituna proposatzen da 2023-2024 ikasturterako, eta, behar bada, ituna berriro aztertuko da ikasturtea hasi baino lehen, epez kanpoko onarpen prozesua amaitutakoan

VIANA

Erentzun Ikastola

3

Mantentzea

3

(1) Behin betiko 10 unitate, eta 2 egokitzapen unitate

Lehen hezkuntza

HERRIA

IKASTETXEA

UNITATE KOP.
2022-2023

ESKAERA

UNITATE KOP.
2023-2024

OHARRAK

ALTSASU

Iñigo Aritza Ikastola

8

7

Unitate bat gutxiago, ikasleak joan dira eta

ALTSASU

Sagrado Corazón

5

6

5

IRUNBERRI

Arangoiti Ikastola

4

0

3

TAFALLA

Escuelas Pías

12

0

11

Unitate bat gutxiago, ikasleak joan dira eta

TAFALLA

Garces de los Fayos Ikastola

8

Egokitzapen unitatea mantentzea LH2n

7

Unitate bat gutxiago, ikasleak joan dira eta

VIANA

Erentzun Ikastola

5

6

6

Batxilergoa

HERRIA

IKASTETXEA

UNITATE KOP.
2022-2023

ESKAERA

UNITATE KOP.
2023-2024

OHARRAK

ZIZUR TXIKIA

San Fermin ikastola

7

8

7

Unitate kopurua zehaztuko da ikasturtea hasi baino lehen, onarpen prozesua amaitutakoan; oraingoz, behin-behinean mantentzen dira apirilaren 13ko 150/2022 Ebazpenarekin bat itundutako unitateak.

LIZARRA

Mater Dei/Puy

4

5

4

Unitate kopurua zehaztuko da ikasturtea hasi baino lehen, onarpen prozesua amaitutakoan; oraingoz, behin-behinean mantentzen dira apirilaren 13ko 150/2022 Ebazpenarekin bat itundutako unitateak.

IRUÑA

Fundación Educativa Jesuitinas

4

6

4

Unitate kopurua zehaztuko da ikasturtea hasi baino lehen, onarpen prozesua amaitutakoan; oraingoz, behin-behinean mantentzen dira apirilaren 13ko 150/2022 Ebazpenarekin bat itundutako unitateak.

Iragarkiaren kodea: F2305658