96. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

75/2023 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Mendabiako udal-mugartean goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

2022ko urriaren 28an, Carlos Sobrino San Martín jaunak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU ordezkatuz, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta hura garatzen duen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat, idazki bat aurkeztu zuen aurretiko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eskatzeko, bai eta instalazio honek onura publikoa duela zehazki deklara dadin ere:

–Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU

–Espedientea: SAT11427 (Erref.: 1337 - 101115657 MH/ra).

–Instalazioaren kokalekua: Mendabiako udal-mugartea.

–Helburua: aireko linea berreraikitzea eta behar diren euskarrien kopurua optimizatzea.

–Ezaugarri teknikoak: "Lodosa-Mendabia" 13,2 kV-ko aireko linea berritzeko proiektua, 130. eta 186. euskarrien artean. Jarduketa hauek barne hartzen ditu:

  • Tarte horretan dauden hormigoizko euskarri guztiak desmuntatzea, bai eta saretazko 136., 137. eta 184. euskarriak ere.
  • Gainerako saretazko euskarriak (130., 138., 139., 145., 147., 148., 149., 150., 151. eta 152.ak) hegazti-fauna babesteko arauzko forratuaren bidez egokituko dira, eta ez da beharrezkoa izanen haiek ordeztea.
  • LAC-56 motako eroalea duen egungo linearen ordez, 100-AL1/17-ST1A motako eroalea duen linea berria jartzea.
  • 137., 146., 179. eta 184. euskarri berriek lehendik dauden deribazioak hartuko dituzte.

–Exekuzio materialaren aurrekontua: 327.609,50 euro.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53., 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan aurreikusitakoa aplikatuz, jendaurrean jarri zen I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera, 2023ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 3koan, eta Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan (2023ko urtarrilaren 4koa) argitaratuz. Halaber, iragarkia Mendabiako Udalari igorri zitzaion, epe berean jendaurrean jar zezaten. Egintza hori egiaztatzen duten eginbideak daude espedientean.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluak aplikatuz, 2022ko abenduaren 30ean, proiektuaren separatak bidali zitzaizkien ukitutako erakunde hauei, eskatutako baimenaren alde edo aurka ager zitezen hogeita hamar eguneko epean, eta, hala bazegokion, baldintza teknikoak ezar zitzaten:

ERAKUNDEA

TXOSTENAREN DATA

1.

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia

2023-01-10

2.

Mendabiako Udala

2023-01-12

3.

Basoen eta Ehizaren Zerbitzua

2023-01-23

4.

Telefónica España SA

2023-02-01

5.

Jurramendiko Mankomunitatea

Erantzunik ez

6.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

Erantzunik ez

Hona hemen, laburbilduta, txosten horien edukia:

–Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzuak jakinarazi zuen ezen, NA-134, NA-1120 eta NA-6310 errepideak gurutzatzen direnez, jarduketa horretarako sustatzaileak beharrezko baimena izan beharko duela, eta, horretarako, eskaera aurkeztu beharko duela zuzendaritza nagusi horretan, egin beharreko obrak behar bezala zehazten dituen dokumentazio teknikoarekin batera.

–Mendabiako Udalak jakinarazi zuen egin nahi den jarduketa bateragarria dela udal planeamenduarekin.

–Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalak espedientearen aldeko txostena egin zuen, eta txostenean bertan baldintzak ezarri zituen abelbideen gaineko eraginak minimizatzeko.

–Bestalde, Telefónica España SAk adierazi zuen ez zuela inolako eragozpenik proiektua gauzatzeko, betiere telekomunikazio lineekiko paralelismoei eta gurutzaketei buruz indarrean dagoen araudia betetzen bada.

2023ko otsailaren 14an, jasotako txostenak I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri bidali zitzaizkion, eta hark oniritzia adierazi zuen, 2023ko otsailaren 17an aurkeztutako idazkiaren bidez.

Proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendan ez da aldaketarik izan espedientea izapidetzeko aldian, eta jatorriz 2023ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 3koan, argitaratutako bera da.

Adierazitakoarekin bat, eta Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa) erabiliz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betetzeko,

EBAZTEN DUT:

1. Administrazio baimena ematea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aipatutako instalaziorako.

2. Zehazki deklaratzea instalazioak onura publikoa duela, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

3. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

4. Onestea instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Marcos Hernando Tuesta industria ingeniari teknikoak sinatua. Hogeita lau hilabete eman zaizkio obrak burutzeko.

5. Instalazioak aurkeztutako proiektuaren eta haren eranskinaren arabera gauzatu beharko dira, eta honako arau hauetan xedatutakoa bete beharko dute: Goi-tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua; Goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua; eta Goi-tentsioko linea elektrikoetan hegazti-fauna talken eta elektrokuzioen aurka babesteko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretua.

6. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaeraren ziurtagiria, teknikari fakultatibo eskudun batek sinatua.

7. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

8. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira, Basoen eta Ehizaren Zerbitzura eta Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

10. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Telefónica España SAri, Jurramendiko Mankomunitateari eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.

11. Ebazpen hau jakinaraztea Mendabiako Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko apirilaren 3an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2305649