1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
74/2023 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Toki Administrazioaren zuzendari nagusiak emana, "Arbontzeko (Nafarroa) hondakin uren tratamendua" izeneko proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onesten dituena.
Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 24an emandako 19/2023 Ebazpenaren bidez jendaurrean jarri ziren aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, hamabost egunez, eta Arbontzeko Kontzejua deklaratu zen desjabetze espedientearen onuradun.
Epe horretan alegazio hau jaso da, eta honela erantzuten zaio:
–Luis María Arbeloa Zabaleta jaunak, Arbontzeko (Erromantzatua) 5. poligonoko 187. lurzatiaren (ARB-04) jabeak, eskatu du bere finkan trazadura aldatzeko, eta, horren ordez, ondoan dagoen lurzatitik eraman dezatela, hots, 5. poligonoko 189. lurzatitik, zeina Arbontzeko herri-lurren jabetzakoa baita.
Alegazioa onesten da eta trazadura aldatzen da. Ondorioz, 5. poligonoko 189. lurzatia ukituko da (ARB-16), zeina Arbontzeko herri-lurren jabetzakoa baita. Hona ukipenak: 135,37 m luzeko hoditeria, 406,11 m²-ko zortasuna, 1.814 m²-ko aldi baterako okupazioa eta 2 erregistro-putzu, 4 m² okupatuko dituztenak. Arbontzeko 5. poligonoko 187. lurzatiak, hots, proiektuko ARB-04 finkak, alegazio-egilearena denak, ukipen hau izanen du azkenean: 7,41 m luzeko hoditeria, 22,23 m²-ko zortasuna eta 173 m²-ko aldi baterako okupazioa.
Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Behin betiko onestea "Arbontzeko (Nafarroa) hondakin uren tratamendua" izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta aurkeztutako alegazioak ebaztea ebazpen honen azalpen zatian adierazitako moduan; ulertzen da onespenak berekin dakarrela onura publikoaren deklarazioa eta okupatzeko beharra.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Arbontzeko herriko etxeko iragarki-taulan argitaratzea. Era berean, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.
3. Ebazpen hau Arbontzeko Udalari, Nafarroako Toki Azpiegiturak SAri eta Luis María Arbeloa Zabaletari jakinaraztea, eta adieraztea administrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.
Iruñean, 2023ko apirilaren 12an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.
ARBONTZEKO (NAFARROA) HONDAKIN UREN TRATAMENDUA
Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda
FINKAREN KODEA | TITULARRA/K | JARDUKETA | BEHIN BETIKO OKUP. | ZORTASUNA | ALDI BATERAKO OKUPAZIOA | ERREGISTROAK/KUTXATILAK | POLIGONOA | LURZATIA | LUR MOTA |
m² | ml | m² | m² | un. | m² |
HERRIA: ARBONTZE |
| María Josefa Sagardoy Eguaras | Saneamendua | - | - | - | 266 | - | - | 5 | 265 | Lehorreko alorra |
ARB-00 | Orencia Oroz Hernández |
| Eleuterio Eulogio Oroz Hernández |
ARB-01 | Francisco Javier Urdániz Goñi | Saneamendua | - | 20,33 | 60,99 | - | 1 | 2 | 5 | 40 | Lehorreko alorra |
ARB-01BIS | Urtasun Iriarte T.C.E.A | | - | - | - | 334 | - | - | 5 | 40 | Lehorreko alorra |
ARB-02 | Nafarroako Gobernuko Herri-lanen Zuzendaritza Nagusia | Saneamendua | - | 6,2 | 18,6 | 95 | - | - | - | - | Errepidea |
ARB-03 | Francisco Javier Urdániz Goñi | Saneamendua | - | 243,44 | 730,32 | - | 3 | 6 | 5 | 337 | Lehorreko alorra |
ARB-03BIS | Urtasun Iriarte T.C.E.A | | - | - | - | 3.687 | - | - | 5 | 40 | Lehorreko alorra |
ARB-04 | Luis María Arbeloa Zabaleta | Saneamendua | - | 7,41 | 22,23 | 173,1 | - | - | 5 | 187 | Lehorreko alorra |
ARB-05 | Arbontzeko Kontzejuko herri-lurrak | Saneamendua | - | 36,49 | 109,47 | 1.204 | 1 | 2 | 5 | 185 | Larreak |
Saneamendua eta hornidura | - | 45,08 | 135,24 | - | 1 | 2 |
ARB-06 | Arbontzeko Kontzejua | Saneamendua eta hornidura | - | 5 | 15 | 77 | - | - | - | - | Bidea |
ARB-07 | María Teresa Zalba Gastón | Saneamendua | - | 7,64 | 22,92 | 139 | 1 | 2 | 5 | 176 | Lehorreko alorra |
ARB-08 | Urtasun Iriarte T.C.E.A | Saneamendua | - | - | - | 74 | - | - | 5 | 169 | Lehorreko alorra |
ARB-09 | Arbontzeko Kontzejua | Saneamendua | - | 5,05 | 15,15 | 26 | - | - | 5 | 314 | Hobia |
ARB-10 | Ebroko Konfederazio Hidrografikoa | Saneamendua | - | 7,01 | 21,03 | 95 | - | - | - | - | Erreka |
ARB-11 | María Teresa Zalba Gastón | Saneamendua | - | 160,51 | 481,53 | 2.303 | 3 | 6 | 5 | 186 | Lehorreko alorra |
Saneamendua eta hornidura | - | 54,65 | 163,95 | 1635 | 2 | 4 |
ARB-12 | Arbontzeko Kontzejua | Saneamendua eta hornidura | - | 4,5 | 13,5 | 69 | - | - | - | - | Bidea |
ARB-13 | Arbontzeko Kontzejuko herri-lurrak | Saneamendua | 1.849 | 28,25 | 84,75 | 3.332 | 1 | 2 | 5 | 302 | Lehorreko alorra |
ARB-14 | Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak) | Saneamendua | - | 17,5 | 52,5 | 258 | - | - | 5 | 329 | Altxonbidea |
ARB-15 | Ebroko Konfederazio Hidrografikoa | Saneamendua | - | 26,2 | 78,6 | 443 | - | - | - | - | Erreka |
ARB-16 | Arbontzeko Kontzejuko herri-lurrak | Saneamendua | - | 135,37 | 406,11 | 1814 | 2 | 4 | 5 | 189 | Larreak |
ARB-17 | Ebroko Konfederazio Hidrografikoa | Saneamendua | - | 6 | 18 | 89 | - | - | - | - | Erreka |
ARB-18 | Jaime de Carlos Ainta | Saneamendua | - | 33,31 | 99,93 | 454 | - | - | 5 | 190 | Lehorreko alorra |
Iragarkiaren kodea: F2305751