96. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

340E/2023 EBAZPENA, apirilaren 17koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita lanpostuak bete gabe gelditu direla honako deialdi honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialisten (APTE) hiru lanpostu huts merezimendu-lehiaketaren bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 17ko 31E/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan teknikari espezialisten 112 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko. I. eranskinaren 1. puntuan, anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialisten (APTE) 3 lanpostu hutsetarako deialdia egin zen. Deialdi hori 2023ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13koan.

2023ko martxoaren 8an argitaratu zen anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialisten (APTE) hiru lanpostu huts merezimendu-lehiaketaren bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, zeinetan izangai bat ageri baitzen.

Lanpostuak hautatzeko epea igarota, eta ez denez horretarako eskaerarik egin, bidezkoa da deklaratzea bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko anatomia patologikoko teknikari espezialisten (APTE) hiru lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdiko lanpostuak.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako deialdi honetan lanpostuak bete gabe geratu direla deklaratzea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialisten (APTE) hiru lanpostu huts merezimendu-lehiaketaren bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia.

2. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

3. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1 c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.

Iruñean, 2023ko apirilaren 17an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2306058