95. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOKIZ MENDIKO BATZARRA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Iragan da Lokiz Mendiko Batzarraren 2023ko aurrekontua jendaurrean egoteko epea, eta inork ez duenez haren aurkako alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsi da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide). Aurretik, prestatu da irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuko 1. atalean aurreikusitako dokumentazioa. Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2023ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 2an.

DIRU-SARRERAK:

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.100,00 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 27.100,00 euro.

7.–Transferentziak, eta kapital gastuak finantzatzen dituzten beste diru-sarrera batzuk: 32.350,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 60.550,00 euro.

GASTUAK:

1.–Langileria-gastuak: 10.700,00 euro.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastu arruntak: 15.150,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 500,00 euro.

6.–Inbertsio errealak: 34.200,00 euro.

7.–Kapital-transferentziak: 00,00 euro.

Gastuak, guztira: 60.550,00 euro.

Zudariri (Ameskoabarrena), 2023ko apirilaren 18an.–Batzarreko burua, José Miguel Lander Asarta.

Iragarkiaren kodea: L2306065