95. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Kultura eta Euskara Arloko Kontseiluaren burutza eskuordetzea

Zizur Nagusiko alkateak 377/2023 Ebazpena eman zuen 2023ko apirilaren 20an. Hona hemen ebazpenaren testua:

Ikusirik Kultura eta Euskara Arloko Kontseiluaren Erregelamendua, 2021eko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, otsailaren 25ean.

Aintzat harturik erregelamendu horren 5. eta 6. artikuluetan xedatzen dela Kontseiluaren buru izanen dela alkatea edo hark burutza eskuordetutako zinegotzia.

Kontuan harturik 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. eta 44. artikuluak (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

EBAZTEN DUT:

1. Elena Petri Navarlazi eskuordetzea Kultura eta Euskara Arloko Kontseiluaren burutza.

2. Eskuordetzeak ondorioak sortuko ditu ebazpen honen dataren biharamunetik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere.

3. Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

4. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Zizur Nagusian, 2023ko apirilaren 20an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2306309