2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Atarrabiako Udalak, 2023ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko ekitaldiko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin.
Atarrabian, 2023ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L2306145