95. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Santakarako Udalak, 2023ko martxoaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa.

Onespena argitaratu zen 2023ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 20an, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditzen da Santakarako Udalaren 2023ko plantilla organikoa, indarrean sartuko baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio plantilla organikoaren kopia, hura behin betiko onetsi eta hilabeteko epean.

Santakaran, 2023ko apirilaren 14an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

ZENBAKIA/LANPOSTUA

MAILA

OSAGARRIAK

EGOERA

1. UDAL IDAZKARIA

A

%35, bateraezintasunekoa

Hutsik

2. ADMINISTRARI-OFIZIALA

OS

%12, mailakoa

%15, lanpostukoa (diruzaintza)

Jardunean

3. ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA

D

%12, mailakoa

Hutsik

4. ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUA

D

%12, mailakoa

%9, toxikotasun eta arriskukoa

%34,73, lanpostukoa

Hutsik

5. ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUA

E

%15, mailakoa

%15, lanpostukoa (Saso ureztalurra)

Jardunean

** Nominan, osagarri horiei eransten zaizkie Nafarroako Gobernuak 2008an administrazio publikoetako langile guztientzat onetsitakoak. A maila: %3,72; C maila: %3,36; D maila: %2,99; eta E maila: %3,21.

Izenen zerrenda

Ana Gómez Senosiáin. Udal idazkaria. Administrazio-kontratua. 0 gradua. Antzinatasuna: 2019-02-11.

Susana Garro Ibiricu. Administrari-ofiziala eta diruzaina. Funtzionarioa. 6 gradua. Antzinatasuna: 1988-05-03.

Ana María Larramendi Goyena. Administrari laguntzailea. Aldi baterako lan kontratua. Antzinatasuna: 2019-10-14.

Eduardo Pérez Arellano. Zerbitzu anitzak. Administrazio-kontratua. 0 gradua. Antzinatasuna: 2016-07-01.

Alberto García Lanas. Zerbitzu anitzak. Lan-kontratu finkoa. Antzinatasuna: 2005-7-26

Iragarkiaren kodea: L2305969