95. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Alkatetzaren eskuordetzea, Kupueta kaleko 7ko, 9ko eta 11ko atarietako jabeen erkidegoen bileretarako

Orkoiengo Udaleko alkateak, 2023ko apirilaren 24an, 2023-0310 Ebazpena eman zuen. Hona hemen:

Ikusirik Toki Erakundeen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43.4 artikuluan xedatzen dela eskuordetze bereziak egin daitezkeela proiektu eta gai zehatz baterako.

Ikusirik zitazioa Orkoiengo Kupueta kaleko 7ko, 9ko eta 11ko atarietako jabekideen erkidegoen bileretara joateko, Udala jabekide izanik jabetza horietan.

Aplikatzekoa den legediak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Carolina García Pellejeros zinegotziak ordezka nazala Alkatetzari dagozkion eskudantzia guztietan, Orkoiengo Kupueta kaleko 7ko, 9ko eta 11ko atarietako jabekideen erkidegoen bilerekin zerikusia duen orotarako.

2. Honako hau interesdunari jakinaraztea eta iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen iragarki-taulan argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Orkoienen, 2023ko apirilaren 24an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2306451