95. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESLABA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Eslabako Udalak, 2023ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Eslaban, 2023ko apirilaren 14an.–Alkatea, Ignacio Barber Zulet.

Iragarkiaren kodea: L2305982