95. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Beriaingo Udalak, 2023ko apirilaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2023. urterako aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak, plantilla organikoa eta txosten osagarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Beriainen, 2023ko apirilaren 14an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2305990