95. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Bake epaile titularraren kargua hutsik

Udalak aditzera ematen du hutsik dagoela Berbintzanako Bake Epaitegiko bake epaile titularraren lanpostua, eta lau urterako bete behar dela; hori dena, jarraikiz Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 298., 302. eta 303. artikuluetan xedatuari eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. eta 6. artikuluei.

Kargu hori eskuratzeko interesa dutenek Udalaren Idazkaritzan aurkeztu beharko dute eskabidea, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondoko 15 egun balioduneko epean. Bake epaile izateko baldintzak Botere Judizialaren Lege Organikoan araututa daude, eta honako hauek dira:

–Espainiarra izatea.

–Adinez nagusia izatea.

Lege horren 303. artikuluak aipatzen dituen ezintasun arrazoietarik bakar bat ere ez izatea.

Berbintzanan, 2023ko martxoaren 14an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2306146