95. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

134/2023 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita 2023-2024 ikasturterako prozeduraren egutegia Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan, ikastetxe itunduetan eta erakunde itundu eta baimenduetan Lanbide Heziketako oinarrizko mailako ikasketak egin nahi dituzten ikasleak onartzeko.

Lanbide Heziketaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen batean finkatu behar dira ikasturte bakoitzeko prozedura zehazten duten datak, halaxe xedatzen baita ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 2. oinarriko 3. atalean. Foru agindu horren bidez, arautu egin zen Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta erakundeetan ebazpen honen xede diren heziketa zikloak egin nahi dituzten ikasleak onartzeko prozedura.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2023-2024 ikasturtean Lanbide Heziketako oinarrizko mailako ikasketak ikastetxe publikoetan, ikastetxe itunduetan eta erakunde itundu eta baimenduetan egin nahi dituzten ikasleak onartzeko prozeduraren egutegia onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Eskolatze Bulegora, Orientazio Bulegora eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honen eta eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko apirilaren 24an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

ERANSKINA

2023-2024 ikasturteko onartze prozesuaren egutegia Lanbide Heziketako oinarrizko mailako ikasketak

Inskripzioa egiteko epea.

INSKRIPZIOA EGITEKO EPEA

LH-KO OINARRIZKO MAILAKO IKASKETAK

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Inskripzioa egiteko epe arrunta (inskripzio-orriak aurkeztea)

Maiatzaren 10a

Maiatzaren 19a

14:00ak arte (aurrez aurreko aurkezpena).

23:59ra arte (aurkezpen telematikoa)

Onartze prozesuko urratsen egutegia.

EPE ARRUNTA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Honako hauek aurkezteko azken eguna:

–Lanbide Heziketako oinarrizko mailan inskribatzeko azken proposamena

–Sarrera-nota egiaztatzen duen dokumentazioa

–Ikaspostua gorde ahal izateko egiaztagiriak

Ekainaren 12a

Ekainaren 21a

14:00ak arte (aurrez aurre egin behar da)

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

Ekainaren 26a

Onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkeztea

Ekainaren 26a

Ekainaren 28a

14:00ak arte.

Onartuen behin betiko 1. zerrenda argitaratzea

Ekainaren 30a

Onartuen behin betiko 1. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 3a

Uztailaren 11

14:00ak arte.

Onartuen behin betiko 2. zerrenda argitaratzea

Uztailaren 13a

Onartuen behin betiko 2. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 14a

Uztailaren 18a

14:00ak arte.

Onartuen behin betiko 3. zerrenda argitaratzea

Uztailaren 20a

Onartuen behin betiko 3. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 21a

Uztailaren 24a

14:00ak arte.

IKASPOSTU HUTSAK ESLEITZEKO PROZEDURA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Hezkuntza Departamentuak hutsik dauden ikaspostuak zehaztea, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako

Abuztuaren 28a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskaerak aurkeztea

Abuztuaren 29a

abuztuaren 30a

14:00ak arte (aurrez aurreko aurkezpena)

23:59ra arte (aurkezpen telematikoa)

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 1. zerrenda argitaratzea

Irailaren 1a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 1. zerrendako ikasle onartuen matrikula

Irailaren 4a

Irailaren 5a

14:00ak arte.

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 2. zerrenda argitaratzea

Irailaren 7a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 2. zerrendako ikasle onartuen matrikula

Irailaren 8a

14:00ak arte.

Iragarkiaren kodea: F2306513