94. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

352E/2023 EBAZPENA, apirilaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baitu, berak hala eskatuta, Javier Roca Herrero jauna, Lizarrako Osasun Barrutiko Villatuertako OOOLTko zuzendaria.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 20.2 artikuluak ezartzen du ezen Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeetako zuzendariak izendatzea eta kargutik kentzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez eginen dela, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak edo kasuan kasuko osasun barrutiko kudeatzailetzak proposaturik, oinarrizko osasun laguntzari atxikitako osasun profesionalen artetik aukeratuz.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Javier Roca Herrero jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Villatuertako OOLTko zuzendaria, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.

2. Interesdunak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean itzuli beharko du jatorrizko lanpostura.

3. Ebazpen hau Javier Roca Herrero jaunari jakinaraztea, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko apirilaren 18an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2306124