94. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

45/2023 FORU DEKRETUA, maiatzaren 3koa, Cristina Arcaya Sánchez andrea Herritarrekiko Harremanetako idazkari tekniko nagusi izendatzen duena.

Erretiroa dela eta, hutsik geratu zen, 2023ko maiatzaren 6an, Herritarrekiko Harremanetako idazkari tekniko nagusiaren lanpostua.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko dituela idazkaritza tekniko nagusietako titularrak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko maiatzaren hiruan egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Cristina Arcaya Sánchez andrea izendatzea Herritarrekiko Harremanetako idazkari tekniko nagusi, maiatzaren 6tik aurrerako ondorioekin.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 3an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F2306978