94. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

42/2023 FORU DEKRETUA, apirilaren 19koa, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatu baitu, Jesús María Rodríguez Gómez jauna, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.2 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatu eta kargutik kenduko dituela zuzendari nagusiak, foru dekretu bidez, departamentu eskudunaren titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko apirilaren hemeretzian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Jesús María Rodríguez Gómez jauna, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2023ko apirilaren 22tik aurrera izanen ditu ondoriok, eta egun hori izanen da lanpostu horretan aritzen den azkena.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko apirilaren 19an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2306203