94. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

40/2023 FORU DEKRETUA, apirilaren 19koa, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Olga Chueca Chueca andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen zuzendariordea.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuaren 15. artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko dituela erakunde autonomo horretako zuzendariordeak, foru dekretu bidez, Eskubide Sozialetako kontseilariak proposatuta.

Horrenbestez, Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko apirilaren hemeretzian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Olga Chueca Chueca andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen zuzendariordea. Kargu-uzteak 2023ko apirilaren 23tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko apirilaren 19an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2306201