94. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARIA

Udal Plan Orokorreko S-4 sektoreko esparruaren aldaketa. Behin betiko onespenaren araudia

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren martxoaren 29ko 74E/2023 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi da aldaketa egituratzailea eta puntuala Legariako Udal Plan Orokorreko S-4 sektorean.

Hartara, argitara ematen da onetsitako aldaketari dagokion araudia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1. artikuluan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Legarian, 2023ko apirilaren 24an.–Alkate udalburua, José Javier Echeverría Martínez.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2306440