94. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, aditzera ematen duena Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko Arga 4-XXII. sektorean (Azkoiengo ureztaketa tradizionala) lurzatiak biltzearen ondorioz sortutako ordezpen finka berrien behin betiko jabetza hartzea.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak azaroaren 19an emandako 1066/2020 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Ubidearen eramu ureztagarriko Arga 4-XXII. sektoreko (Azkoiengo ureztaketa tradizionala) lurzatiak biltzearen ondorioz sortutako ordezpen finka berrien behin-behineko jabetza eman zen, eta hori inkestaren mende jarri zen, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 30. artikuluari jarraikiz. Oharra 2020ko 288. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 15ekoan.

Lurzatiak biltzeko erabakia irmo bihurturik, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak apirilaren 19an emandako 266/2023 Ebazpenaren bidez, xedatu da Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko Arga 4-XXII. sektorearen (Azkoiengo ureztaketa tradizionala) aldeko interesdunei dagozkien finken behin betiko jabetza ematea eta, horrenbestez, finkak haien esku uztea, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Eremu horretako finkak definitzen dituzten planoak, ordezko finken zerrenda eta finkak mugatzeko mugarrien zerrenda Azkoiengo udaletxean daude ikusgai, interesdunen eskura.

Iruñean, 2023ko apirilaren 19an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F2306208