94. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

112/2023 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dei egiten baita honako proiektu honen okupazio aurreko aktak egiteko: Plazaolaren ibilbide zaharra berreskuratzeko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala, Iruña-Irurtzun tartea, "Saratsa-Iruña azpitartea".

2010eko maiatzaren 10ean hartutako erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak "Plazaolaren ibilbide zaharra berreskuratzeko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala, Iruña-Irurtzun tartea" izeneko proiektua onetsi zuen, Plazaola Partzuergo Turistikoak sustatutakoa, eta haren onura eta interes soziala deklaratu zituen (2010eko 64. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 26koa). Ondoren, 2014ko apirilaren 16an, Nafarroako Gobernuak proiektuaren ibilbidea aldatu zuen Aitzoaindik eta Saratsatik igarotzean (2014ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 29koa).

Nafarroako Gobernuak, 2023ko otsailaren 15ean hartutako erabakiaren bidez eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak sustatuta, aipatu proiektu sektorialean beste aldaketa bat egitea onetsi zuen, Berriobeitiko udalerritik igarotzen den ibilbide-zatian (2023ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 28koa).

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiaren martxoaren 7ko 40/2023 Ebazpenaren bidez, desjabetze-prozedurari hasiera eman zitzaion, eta jendaurrean jarri zen, 15 egun baliodunez, honako proiektu honek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda: Plazaolaren ibilbide zaharra berreskuratzeko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala, Iruña-Irurtzun tartea, "Saratsa-Iruña azpitartea". (2023ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 16koa).

Ebazpen hori eta eranskina 2023ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, martxoaren 16koan, baita Gobernu Irekiaren orrian eta Itzako, Berriobeitiko eta Berriozarko udaletako iragarki-tauletan ere. Halaber, iragarkiak jarri ziren Nafarroako Foru Komunitatean gehien saltzen diren egunkarietan (2023ko martxoaren 21eko Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan). Gainera, jakinarazpenak igorri zitzaizkien ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan agertzen zirenei.

Apirilaren 13ko 97/2023 Ebazpenaren bidez, jendaurreko aldia ebatzi zen eta behin betiko onetsi zen aipatu proiektu sektorialak eragindako desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Ebazpen hori 2023ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 25ean, bai eta Itzako, Berriobeitiko eta Berriozarko udaletako iragarki-tauletan ere. Halaber, iragarkiak txertatu ziren Foru Komunitatean gehien saltzen diren egunkarietan (2023ko apirilaren 26ko Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan). Gainera, jakinarazpenak igorri zitzaizkien ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan agertzen zirenei.

Azkenik, Nafarroako Gobernuaren 2023ko martxoaren 9ko Erabakiaren bidez, presakotzat deklaratu zen, nahitaez desjabetzearen ondorioetarako, honako proiektu honen lanek ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzea: Plazaolaren ibilbide zaharra berreskuratzeko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala, Iruña-Irurtzun tartea, "Saratsa-Iruña azpitartea" (2023ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 9koa).

Desjabetze-espedientean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa izanen da desjabetzearen onuraduna.

Jarduketa hori sartua dago "Helmugan Turismo Jasangarritasuna Sustatzeko Plana, Helmugen arteko Kohesio Ekintzak, Nafarroako Landa-eremua" izeneko planean (Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak ekainaren 20ko 93E/2022 Ebazpenaren bitartez onetsia), eta plan hori finantzatua dago Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez. Mekanismo hori Europako Kontseiluaren 2020ko abenduaren 14ko 2020/2094 (EB) Erregelamenduak ezarri zuen (erregelamendu horren bidez Europar Batasuna COVID-19aren krisiaren ondoren suspertzeko tresna bat ezarri zen), eta arautzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduak, zeinaren bidez ezartzen baita Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa.

Horrenbestez, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan adierazitakoarekin bat, eta nire eskudantziak erabiliz, hain zuzen ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak, eta Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 265/2019 Foru Dekretuaren 49. artikuluak ematen dizkidatenak,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Itzako, Berriobeitiko eta Berriozarko udaletako alkateei, edo haiek eskuordetzen duten zinegotziari, ager daitezen okupazioaren aurreko aktak egitera eta, bidezko bada, behin betiko okupazioari dagozkionak egitera, 2023ko ekainaren 6an eta 7an, Berriobeitiko Udalean, eta 2023ko ekainaren 8an, Itzako eta Berriozarko udaletan.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ekitaldi horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean gehien saltzen diren bi egunkaritara.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzura, eta Itzako, Berriobeitiko eta Berriozarko udaletara, iragarki-tauletan jar ditzaten.

Iruñean, 2023ko apirilaren 26an.–Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

ERANSKINA

Okupatu aurreko aktak egitea

Titularrak (zaila/ezinezkoa izan da banakako jakinarazpena egitea)

Aktak egiteko tokia: Berriobeitiko udaletxea.

Eguna: 2023Ko ekainaren 6a.

HITZORDUA

TITULARRAK (BANAKAKO JAKINARAZPENA EGITEA ZAILA/EZINEZKOA IZAN DA)

FINKAREN KODEA

POLIGONOA

LURZATIA

UDAL-MUGARTEA

09:00

María José Lecumberri Eslava

OT-Z-01

2

103

Añezkar-Oteitza (Berriobeiti)

María Ángeles Lecumberri Eslava

Pablo Lekunberri Eslaba

Rosalía Lekunberri Eslaba

Jesús María Lekunberri Eslaba

María Sagrario Lecumberri Donazar

José María Lecumberri Donazar

11:00

Lydia Lopez de Ipiña Bramon

BR-S-08

14

211

Berriogoiti (Berriobeiti)

María Asunción Lopez-Ipiña Bramon

Iragarkiaren kodea: F2306580