94. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

35/2023 FORU AGINDUA, apirilaren 19koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita zer tarifa aplikatuko zaizkien familiei 2023-2024 ikasturtean Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, ikastetxe horiek finantzatuak daudenean Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez, eta Hezkuntza Departamentuaren menpeko haur eskoletan.

Martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu, eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezarri ziren. Bertan ezartzen denari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuaren eta toki erakunde interesdunen arteko hitzarmenen bidez sortuko dira haur eskolak, eta hitzarmen horietan ezarriko da, hala denean, finantzaketa araubidea.

Hezkuntza Departamentuak parte hartzen du udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako ikastetxeen kudeaketaren finantzaketan, eta horretarako, lankidetza-hitzarmenak sinatzen ditu.

Abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduaren 4.4 artikuluak ezartzen duenaren arabera, Hezkuntza Departamentuaren dirulaguntza, oro har, honenbestekoa izanen da: aplikatzekoa den urteko modulua ken toki erakundeak egin beharreko ekarpena eta ken familiek, eskolatze tarifengatik, egin behar duten ekarpena (familien tarifa arautzen duen aginduak ezartzen duenaren arabera).

Hezkuntza Departamentuak urtero finkatzen ditu familiek ordaindu beharreko tarifak, Hezkuntza Departamentuarekin lankidetza-hitzarmenen bidez finantzatutako Haur Hezkuntzako ikastetxe guztietan duten parte-hartze kuota bateratzeko asmoz.

2022ko abuztuaren 1ean, Hezkuntza Departamentuak bere gain hartu du orain arte Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak kudeatu dituen 0 eta 3 urte bitarteko haurren zazpi zentroen kudeaketa. Erakunde autonomo hori atxikita dago Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuari, eta, beraz, Hezkuntza Departamentuari dagokio bere titulartasuneko zentroetako familiei aplikatu beharreko tarifak ezartzea.

Horrenbestez, bidezkoa da foru agindu bat onestea ezartzeko zer tarifa aplikatuko zaien familiei 2023-2024 ikasturtean Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatutako udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan eta Hezkuntza Departamentuaren menpeko haur eskoletan.

Haur Eskolen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena egin dio ezartzeari zer tarifa aplikatuko zaizkien familiei 2023-2024 ikasturtean Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, ikastetxe horiek finantzatuak daudenean Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez, eta Hezkuntza Departamentuaren menpeko haur eskoletan.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Ezartzea zer tarifa aplikatuko zaizkien familiei 2023-2024 ikasturtean Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, ikastetxe horiek finantzatuak daudenean Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez, eta Hezkuntza Departamentuaren menpeko haur eskoletan, bat etorriz foru agindu honen eranskinean ezarritako oinarriekin.

2. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka toki erakunde interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du galaraziko aurretiazko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Gainerako interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute foru agindu honen aurka, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Foru agindu hau eta bere eranskina igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuari, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari eta Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2023ko apirilaren 19an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

ERANSKINA

Oinarriak, ezartzeko zer tarifa aplikatuko zaizkien familiei 2023-2024 ikasturtean haurrak eskolatzeagatik Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, ikastetxe horiek finantzatuak daudenean Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez, baita Hezkuntza Departamentuaren menpeko haur eskoletan ere

Lehenbizikoa.–Tarifak ordaintzea.

Tarifak familiaren diru-sarreren eta aukeratutako ordutegi-modalitatearen arabera ordainduko dira, betiere Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ikastetxe horretarako onartua baldin badu. Familia bakoitzari aplikatu beharreko tarifa kalkulatzeko, eranskin honen bosgarren oinarrian agertzen direnen artean dagokion taula hartuko da erreferentzia gisa. Betiere, hileko gehieneko tarifak honako hauek izanen dira:

HILEKO GEHIENEKO TARIFAK

Eskolatzea

Ordutegi osoko unitateak

163 euro

Ordutegi murriztuko unitateak

151 euro

Eskolaldi erdiko unitateak

107 euro

Jantokia

95 euro

Bigarrena.–Familia-unitatearen kontzeptua.

1. Honako hau izanen da familia-unitatearen kontzeptua: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluan araututakoa: "71. artikulua. Familia-unitatearen kontzeptua.

1. Zerga honetarako honako hauek dira familia-unitateak:

a) Legez bereizirik ez dauden ezkontideek eta, izanez gero, adingabeko seme-alabek osatua (gurasoen baimena izanda beraiekin bizi ez direnak salbu); unitate horretan sartzen dira, halaber, kuradoretzaren menpe dauden adin nagusiko seme-alabak.

b) Berariazko legeen araberako bikote egonkor bateko kideek eta, izanez gero, adingabeko seme-alabek osatua (gurasoen baimena izanda beraiekin bizi ez direnak salbu); unitate horretan sartzen dira, halaber, kuradoretzaren menpe dauden adin nagusiko seme-alabak.

c) Legezko banantzeetan, edo ezkontzaren bidezko loturarik nahiz bikote egonkorrik ez dagoenean, aitak edo amak eta batarekin nahiz bestearekin bizi diren seme-alaba guztiek osatzen dutena, aurreko apartatuetan aipatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

a), b) eta c) letretan aurreikusitakoaren ondorioetarako, tutoretza edo harrera bitartez subjektu pasiboarekin lotura duten pertsonak seme-alabekin parekatuko dira aplikatzekoa den legeria zibilean ezarritako moduan. Ondorengoekin parekatuko dira epailearen aginduz subjektu pasiboaren zaintza eta babesaren pean dauden pertsonak, lehengo kasuetan ez daudenak.

2. Inor ere ezin da aldi berean bi familia-unitatetako kide izan.

3. Familia-unitateko kideen kopurua urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoerari begiratuz zehaztuko da, familia-unitateko kideren bat urtean zehar hil bada salbu; izan ere, kasu horretan gainerako kideek baterako aitorpena aukera dezakete, hildakoaren errentak ere sartuta.

Aukera hori ez da bidezkoa ezkontideetako bat hil eta, urtea bukatu baino lehen, alarguna berriro ezkontzen bada".

2. Aplikatu beharreko tarifa kalkulatzeko, familia-unitateko kidetzat hartuko dira, halaber, 2023ko urtarrilaren 1etik matrikularen haur eskolan ikasturtea hasten den egunera arte jaiotako haurrak.

3. Aplikatu beharreko tarifa kalkulatzeko, %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duen seme edo alaba bakoitza bitan zenbatuko da familia-unitateko kideen kopurua zehazteko.

4. Harreran dauden adingabeen kasuan, harrerako familiari aplikatuko zaio aurreko puntuetan xedatu dena.

5. Inguruabar guztiak behar bezala justifikatu beharko dira erakunde ofizialek emandako agirien bidez.

6. Aplikatu beharreko tarifa kalkulatzeko, familia-unitateko kidetzat hartuko dira bakarrik halakotzat akreditatuak daudenak matrikula egiten denean.

7. Matrikula egin eta gero, ez dira kontuan hartuko familia-unitateko kideen kopuruan izaten diren aldaketak, ikasturtea hasten den egunera arte gertatzen diren salbuespen hauekin: jaiotza, heriotza, adopzioa, harrera, ezgaitze judiziala, familia ugaria edo guraso bakarreko familiaren akreditazioa edo gurasobakartasun-egoeraren akreditazioa. Edozein kasutan, egoera berria behar bezala frogatu beharko da.

8. Haur bati baja eman ondoan berriro matrikulatzen bada ikasturte berean, familia-unitatearen kide kopurua izanen da lehendabiziko matrikula egitean akreditatu zena.

Hirugarrena.–Familia-unitatearen eta per capita errentaren urteko errenta kalkulatzea.

1. Familia-unitatearen errenta gisa hartuko da honako hauen batura: batetik, PFEZaren aitorpena aurkeztu behar duten familia-unitateko kide konputagarri guztien errenta-aitorpenean agertzen diren likidazio-oinarri guztiak (550. laukitxoa) eta, bestetik, PFEZaren ondorioetarako salbuetsitzat jotzen diren gainerako errenta eskuratuak (529. laukitxoa).

2. Per capita errenta lortuko da familia-unitatearen errenta eta familia-unitateko kideen kopurua zatituz, zeina zehaztuko baita eranskin honen bigarren oinarrian xedatutakoaren arabera.

3. Pertsona fisikoen errentaren gaineko 2022ko zergaren aitorpena aurkeztuta justifikatuko dira familia-unitatearen diru-sarrerak. Aitorpena egitera behartuta ez badaude, hori frogatzen duen dokumentazio ofiziala aurkeztu beharko da, bai eta bestelako errentak edo diru-sarrerak jasotzen direla frogatzen duena ere, edo, azken buruan, horien gaineko zinpeko aitorpena eta/edo ikastetxearen titularra den toki erakundeak familiaren 2022ko diru-sarrerak zehazteko beharrezkotzat jotzen dituen agiriak.

4. Interesdunek berek aurkezten ahal dute dokumentazioa, edo kasuan kasuko erakunde titularrari baimena ematen ahal diote administrazio publikoen esku dauden beharrezko datuak biltzeko. Baimen hori eskabide baten bitartez eman beharko da, dokumentazioa aurkezteko ezartzen den epearen barrenean, eta adierazi beharko da agiria noiz eta zein organotan aurkeztu zen.

5. Ezarritako epearen barnean 2022ko errenta-aitorpena edo diru-sarreren frogagiriak aurkezten ez dituztenei, matrikulatutako eskola-egun motari dagokion kuota handiena aplikatuko zaie ikasturte osoan.

6. 2023an diru-sarrerak nabarmenki murrizten direnean errenta jasotzen zuen familia-unitateko kideren bat hil delako, horren berri ematen ahalko da ikasturtea hasi baino lehenago, hala dela frogatzen duten agiriak erantsiz betiere. Egun horretatik aurrera gertatzen diren aldaketak ez dira kontuan hartuko 2023-2024 ikasturteko tarifa kalkulatzeko.

Laugarrena.–Kuotaren salbuespena.

1. Kuota ordaintzetik salbuestea baloratuko da haurra arrisku sozialeko edo psikosozialeko faktoreen menpe dagoenean eta garapenean atzerapena duenean, egoera ekonomikoaren eta familiarraren arabera. Nolanahi ere, salbuespen hori onartzeko, dagokion udalaren gizarte zerbitzuetako taldearen aldeko txostena beharko da, eta, orobat, Eskubide Sozialetako Departamentuko Arreta Goiztiarreko Zerbitzuarena edo NHBBZko Arreta Goiztiarreko Taldearena.

2. Salbuespen-eskaera dagokion udalaren gizarte zerbitzuek edo Arreta Goiztiarreko Zerbitzuak proposatu eta Hezkuntza Departamentuari igorriko diote, eta hark onartu edo ukatu eginen du, aurkeztutako txostenen arabera. Bidezkotzat joz gero, justifikazio zehatzagoa eska dezake igorritako proposamenari buruz.

3. Haurra udal titulartasuneko haur eskola batera joaten bada, dagokion udalak eta Hezkuntza Departamentuak hartuko dute beren gain tarifa. Udalak jantokiari dagokion tarifa ordainduko du, eta Hezkuntza Departamentuak eskolatzeari dagokiona.

4. Haurra Hezkuntza Departamentuaren menpeko haur eskola batera joaten bada, departamentu horrek bere gain hartuko du tarifa osoa.

5. Ikasturtean zehar herri batetik bestera aldatzen bada haurraren bizilekua, udalerri berriko haur eskolan ere mantenduko da kuotaren salbuespena.

6. Kuota ordaintzeaz salbuetsita dagoen haur baten matrikula bere udalerrikoa ez den haur eskola batean egiten bada han haur eskolarik ez dagoelako edo haur eskolan ikaspostu hutsik ez dagoelako, Hezkuntza Departamentuak bere gain hartuko du jantokiari dagokion ordainketa.

7. Baldin eta, Hezkuntza Departamentuak (NHBBZ) eskatuta, hezkuntza-premia bereziak dituzten haurren matrikula bere udalerrikoa ez den haur eskola batean egiten bada, Hezkuntza Departamentuak bere gain hartuko du eskolatzearen eta jantokiaren ordainketa, kuota ordaintzetik salbuetsita egonez gero.

Bosgarrena.–Murriztapenak.

1. Oro har, lehenbiziko oinarrian ezarritako tarifak per capita errentaren arabera murriztuko dira. Honako taula hauetan jaso dira ordaindu beharreko tarifak:

a) Ohiko familien kasuan:

Per capita errentaren tarteak

Eskolatzea

Eskola-ordutegi mota

Jantokia

Eskolatzea + jantokia

Eskola-ordutegi mota

Hemendik

Honaino

Osoa

(7 ordu)

Murriztua

(6 ordu)

Erdia

(4 ordu)

Osoa

(7 ordu)

Murriztua

(6 ordu)

Erdia

(4 ordu)

> 15.000

163

151

107

95

258

246

202

12.400,01

15.000

134

124

84

95

229

219

179

10.700,01

12.400

98

91

55

95

193

186

150

9.300,01

10.700

69

73

32

95

164

158

127

7.980,01

9.300

0

0

0

84

84

84

84

6.650,01

7.980

0

0

0

84

84

84

84

5,500,01

6.650

0

0

0

66

66

66

66

4.500,01

5.500

0

0

0

58

58

58

58

3350,01

4.500

0

0

0

56

56

56

56

< 3.350,01

0

0

0

52

52

52

52

b) Familia gurasobakarren eta gurasobakartasun-egoeran daudenen kasuan:

Per capita errentaren tarteak

Eskolatzea

Eskola-ordutegi mota

Jantokia

Eskolatzea + jantokia

Eskola-ordutegi mota

Hemendik

Honaino

Osoa

(7 ordu)

Murriztua

(6 ordu)

Erdia

(4 ordu)

Osoa

(7 ordu)

Murriztua

(6 ordu)

Erdia

(4 ordu)

> 15.000

0

0

0

84

84

84

84

12.400,01

15.000

0

0

0

84

84

84

84

10.700,01

12.400

0

0

0

84

84

84

84

9.300,01

10.700

0

0

0

84

84

84

84

7.980,01

9.300

0

0

0

66

66

66

66

6.650,01

7.980

0

0

0

66

66

66

66

5,500,01

6.650

0

0

0

52

52

52

52

4.500,01

5.500

0

0

0

42

42

42

42

3350,01

4.500

0

0

0

32

32

32

32

< 3.350,01

0

0

0

25

25

25

25

2. Haur hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe berean bi seme-alaba edo gehiago dituzten familiek –edo ikastetxe desberdinetan egonda, denak erakunde beraren titulartasunpekoak badira– lehenengo seme-alabari dagokion eskolatze tarifaren %50eko murriztapena izanen dute bigarren eta hurrengo haurrengatik.

3. Bi anai-arrebak edo gehiagok jantokia erabiltzen dutenean, lehenengoak diru-sarreren arabera dagokion tarifa ordainduko du, eta hurrengoei gutxieneko tarifa dagokie.

Seigarrena.–Hasierako kuota.

Erakunde titular bakoitzak hasierako kuota bat ezartzen ahalko du. Kuota hori matrikulazioa egitean ordaindu beharko da, eta familiari dagokion eskolatze tarifa 0 eurokoa bada, azken hilekoan konpentsatu edo itzuli eginen zaio.

Zazpigarrena.–Tarifen doikuntza.

1. Haur eskola batean matrikula egiteak berekin dakar bertaratzeko eta ikasturtean 10,5 hilabete ordaintzeko konpromisoa. Ikastetxean matrikulaturik dauden haur guztien familiek dagokien kuota ordaindu beharko dute, arrazoi bidezkoak direla kausa ikastetxera joaten ez badira ere.

2. Matrikula ikastaroa hasi ondoren egiten bada, matrikula egiten den hilabetetik aurrera ordainduko dira hilabeteak. Hala ere, 15. egunetik aurrera egiten bada (egun hori barne), lehenengo hilabetea dagokion hileko tarifaren %50 izanen da.

3. Haurrek jantoki zerbitzua erabiltzen badute, oso-osorik ordaindu beharko dute jantoki zerbitzuari dagokion kuota, salbu kasu hauetan:

–Erabiltzailearen borondatetik kanpoko arrazoiak.

–Harrera-aldian.

Erakunde titularrak zehaztuko ditu jantokiko kuota aldatzeko epeak eta baldintzak, justifikatutako absentziak badaude.

4. Jantoki zerbitzua egun zehatzetan erabiltzeagatiko tarifa: 5 euro eguneko, gehieneko tarifaren (95 euro) eta hileko zerbitzu-egunen (19 egun) arabera kalkulatua.

5. Jantoki zerbitzua behin ikasturtea hasita erabiltzen hasten bada, jarraitzeko konpromisoarekin, arrazoi justifikatuengatik eta Hezkuntza Departamentuak oniritzia emanik: araudiaren arabera dagokion tarifa aplikatuko da.

6. Familiek ekartzen duten janaria besterik hartzen ez duten umeek ez dute jantokiko kuota ordainduko aldi horretan.

Zortzigarrena.–Bajak.

1. Haurraren matrikula ohiko epean egin eta gero hura ez eskolatzea erabakitzen duten familiek baja eskaera aurkeztu beharko dute.

2. Haur eskolen erakunde titularrek erabakiko dute nola eta noiz aurkeztu behar den baja eskaera ikasturtea hasi baino lehen lehenengo hileko kuota kobratu ez dadin.

3. Hezkuntza Departamentuaren menpeko haur eskolen kasuan, baja eskaera eskabide orokor bidez aurkeztuko da Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan (San Domingo kalea z.g., Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako beste edozein tokitan, Haur Eskolen Zerbitzuari zuzenduta. Eskola horietan lehen hilabetea kobratu gabe baja aurkezteko azken eguna 2023ko uztailaren 20a izanen da.

4. Ikasturtea hasi ondoren, titularra edozein dela ere, haur eskolan baja emateko eskaerak idatziz aurkeztu beharko dira inprimaki batean, zeina ikastetxeko zuzendaritzak emanen baitu, edo erakunde titularrak zehazten duen pertsonak. Ordainagiria ez igortzea nahi bada, eskola uzteko eskaera aurkezteko azken eguna aurreko hilabeteko azken eguna izanen da. Eskola hilabetea hasi ondoren uzten bada, ordainagiriaren zenbatekoa ez da itzuliko eta haren itzulketa ez da onartuko.

5. Ikasturtean zehar baja justifikaturen bat gertatuz gero (semea edo alaba gaixotzea, bizilekua aldatzea, langabezia, ustekabeko diru-premia larria suertatzea edo ikastetxeko erakunde titularrak horien antzekotzat jotzen duen bestelakoren bat), ordaindutako hasierako kuota itzuliko da, kasua bada.

6. Udal haur eskola batean baja hartu ondoren jantoki zerbitzua berriro erabili nahi bada, pagatuko da aldi horretan ikastetxean lan egin duen laguntzaileari proportzioan dagokion zatia.

7. Baja emanen da nahitaez kasu hauetan:

–Ikasturtea hasi eta hamabost egun natural jarraian iraganik, haurra ikastetxera ez azaltzea; orobat, ikastetxean hasi eta, jakinarazpen edo frogagiririk gabe, hamabost egun naturalean jarraian ez agertzea. Eskola hilabetea hasi ondoren uzten bada, ordainagiriaren zenbatekoa ez da itzuliko eta haren itzulketa ez da onartuko.

–Haurraren familiak bi hileko kuota ez ordaintzea.

Udalak idatziz jakinaraziko dio familiari haurrari eskolan baja eman zaiola.

Halako kasuetan, ez da hasierako kuota itzuliko.

Bederatzigarrena.–Ikaspostua mantentzea.

1. Zentro batean matrikula egin arren, justifikatutako arrazoiren batengatik ezin bada joan, haurrak eskubidea izanen du plazari eusteko, dagokion tarifa ordainduz gero, eranskin honen zazpigarren oinarrian xedatutakoari jarraituz, behar-beharrezkoa den denboran soilik, betiere agiri bidez justifikatzen bada.

2. Erakunde titularrak eskumena izanen du familiak alegatzen duen arrazoia justifikatutzat edo ez-justifikatutzat hartzeko, baita ikaspostua erreserbatzeko denborari buruz erabakitzeko ere.

3. Eskolara ez joateko arrazoia desagertu ondoren haurra ikastetxera itzultzen ez bada, baja emanen zaio, eta itxaron-zerrendan dagoen lehenbizikoari eskainiko zaio postu hutsa.

Hamargarrena.–Ordaindu gabeko kuotak.

Erakunde titularreko arduradunek bidezko lege-prozeduren bidez eskatuko dituzte familiek ordaindu gabe utzitako kuotak.

Iragarkiaren kodea: F2306215