94. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

584E/2023 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Anales del Sistema Sanitario de Navarra izeneko aldizkariko talde editoriala eta batzorde zientifikoa berritzen baitira.

Osasuneko kontseilariaren urtarrilaren 14ko 5/1997 Foru Aginduaren bidez, Anales del Sistema Sanitario de Navarra izeneko argitalpen zientifikoen editatzea ezarri zen. Gero, beste bi foru aginduk foru agindu hori aldatu zuten: Osasuneko kontseilariaren martxoaren 14ko 40/2002 Foru Aginduak eta Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 30eko 66/2008 Foru Aginduak.

Aipatu den 5/1997 Foru Aginduaren 4.3 atalak ezartzen du erredakzio kontseiluko kideak lau urtetik behin berrituko direla, salbu Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzukoak, eta Osasun Zuzendaritza Nagusiari dagozkiola izendapenak, kontseiluak berak proposatuta.

Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariak txostena eman du, adierazteko erredakzio kontseilua berritu behar dela, aipatutako foru aginduaren 4.3 atala betetzeko. Orobat, adierazi du beharrezkoa dela kontseilu editoriala eta batzorde zientifikoa ere berritzea, Zientzia eta Teknologiaren Espainiako Fundazioak aldizkari zientifikoen ediziorako ezarritako kalitate editorialeko betekizunei egokitzeko.

Azaldutakoaz baliatuta, ikusirik Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariak emandako txostena, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak emandako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1.–Anales del Sistema Sanitario de Navarra izeneko aldizkariko erredakzio kontseilua berritzea. Honako kide hauek osatuko dute:

Burua eta zuzendaria: Joaquín Manrique Escola jauna.

Kidea eta idazkaria: Carmen Beorlegui Arteta andrea.

Kideak:

Doña María Carrera Arce andrea.

M.ª José Lasanta Sáez andrea.

César Leal Costa jauna.

Juan Felipe Lucena Ramire jauna.

2.–Anales del Sistema Sanitario de Navarra izeneko aldizkariko kontseilu editoriala berritzea. Honako kide hauek osatuko dute:

Bernardo Abel Cedeño Veloz jauna.

Sergio Aguilera Albesa jauna.

Pablo Aldaz Herce jauna.

Leire Ambrosio andrea.

César Ignacio Fernández Lázaro jauna.

Javier Garjón Parra jauna.

Arantxa González Miqueo andrea.

Íñigo Les Bujanda jauna.

Iván Martínez-Baz jauna.

Maddi Olano Lizarraga andrea.

3.–Anales del Sistema Sanitario de Navarra izeneko aldizkariko batzorde zientifikoa berritzea. Honako kide hauek osatuko dute:

Javier Adrián Gutiérrez jauna.

Gorka Bastarrika Alemañ jauna.

Maira Bes-Rastrollo andrea.

M.ª José Calasanz Abínzano andrea.

Jesús Castilla Catalán jauna.

M.ª Ángeles de Juan Pardo andrea.

Isabel del Cura González andrea.

Olga Díaz de Rada Pardo andrea.

Silvia Escribano Cubas andrea.

Idoia Gaminde Inda andrea.

Pere Godoy García jauna.

María de la Montaña Iglesias Caballero andrea.

Gonzalo Martínez-Alés García jauna.

Maite Mendioroz Iriarte andrea.

José Joaquín Mira Solves jauna.

Luis Montuenga Badía jauna.

Nieves Moro Tejedor andrea.

Antonio Olry de Labry Lima jauna.

Salvador Peiró Moreno jauna.

Felipe Prósper Cardoso jauna.

M.ª Antonia Ramos Arroyo andrea.

Enrique Sainz de Murieta García de Galdeano jauna.

Bruno Sangro Gómez Acebo jauna.

César A. Soutullo Esperón jauna.

Natividad Viguria Sánchez andrea.

María Victoria Zunzunegui andrea.

4.–Egindako zerbitzua eta erakutsitako ardura eskertzea aterako diren kideei: erredakzio kontseilutik, Imanol Arozarena Marticorena jauna; kontseilu editorialetik, Marcos Hervella Garcés jauna eta Francisco Javier Alonso Renedo jauna; eta batzorde zientifikotik, Juan Cruz Cigudosa García jauna, Enrique de Álava Casado jauna, Javier Diez Martinez jauna, Iñigo Lasa Uzcudun jauna, Edelmiro Menéndez Torre jauna, Oscar Miró Andreu jauna, Julio Morán Pi jauna, Fernando Pardo Sánchez jauna, Víctor Peralta Martín jauna, Gregorio Rábago Juan-Aracil jauna, Pedro Redondo Bellón jauna, Fernando Rodríguez Artalejo jauna, Alberto Valiente Martín jauna eta José Javier Viñes Rueda jauna zena.

5.–Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzura eta Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Atalera.

6.–Ebazpen hau jakinaraztea Anales del Sistema Sanitario de Navarra izeneko aldizkariko erredakzio kontseiluko, kontseilu editorialeko eta batzorde zientifikoko kideei.

7.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2023ko martxoaren 31n.–Osasuneko zuzendari nagusia, Carlos Artundo Purroy.

Iragarkiaren kodea: F2306131