93. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Udalaren hirigintza-plana hasierako batez onesteko erabakia errebokatzea

Tuterako Udalak, 2023ko apirilaren 24an egindako ohiko osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa.–Errebokatzea osoko bilkuraren 2023ko martxoaren 27ko erabaki bat, zeinaren bidez hasiera batez onetsi zen Udalaren hirigintza-plana (Loperena Portillo Arquitectos SL sozietateak idatzia) eta jendaurreko aldian jarri zen 2023ko irailaren 30era arte; bidaltzea Nafarroako Gobernuaren lurralde-antolamenduaren eta hirigintzaren arloko departamentu eskudunera, Nafarroako Gobernuaren departamentuen eskumenekoak diren gaiei buruzko txostenak eskatzeko, bai eta ukitutako gainerako erakunde eta/edo administrazioetara ere; orobat bertan behera uztea, behin-behinean eta bi urterako, garatzeko plangintzaren izapidetzetik eta lurzoruen partzelazio-lizentziak, eraikuntza lizentziak eta eraispen lizentziak ematetik.

Bigarrena.–Erabaki hau jakinaraztea Nafarroako Gobernuaren Lurralde Antolamendu eta Hirigintza Departamentuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta komunikabideetan.

Erabaki hau behin betikoa da bide administratiboan; beraz, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke haren kontra hautara (eta ez da zilegi izanen errekurtsorik paratzea, harik eta ebazpen tramitean dagoen errekurtsoa espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte):

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza edo erabakia eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretatik dagokion organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, ezertan ukatu gabe bidezkotzat jotzen den beste edozein errekurtso baliatu ahal izatea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2023ko apirilaren 24an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2306508