93. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Xehetasun-azterketa UI-11, AR-8B, UE38 unitateetan. Hasierako onespena

Tuterako Gobernu Batzarrak, 2023ko apirilaren 14ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa Tuterako UI-11, AR-8B, UE38 unitateetarako, zeina sustatu baitu Parques Industriales de Levante, SLk, jarraikiz Teresa Nebreda Artiedak idatzitako proiektuari.

Alegazioak aurkezteko epea: 20 egun baliodun, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea Hirigintzako Unitate Administratiboan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2023ko apirilaren 20an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2306363