93. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, dirulaguntzak emateko, 2023an, kultura eta arte entitateei. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 691226.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/691226).

Araubide bat ezartzea dirulaguntzak emateko, irabazi asmorik gabeko entitate juridikoei, baldin egiten badituzte, Iruñean, artearekiko jakin-mina lantzeko ekimenak, eta laguntzen badute kultura eta artea zabaltzen, artearen eta kulturaren edozein motatako adierazpideen bidez.

Iruñean, 2023ko apirilaren 27an.–Kulturako zinegotzi delegatua, Ana María Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2306679